German Stepanovitx Titov (errusieraz: Герман Степанович Титов; Verkhneye Zhilino, Altai kraia, 1935eko irailaren 11Mosku, 2000ko irailaren 20a) sobietar kosmonauta izan zen.

German Titov

Dumako diputatua

2000ko urtarrilaren 18a - 2003ko abenduaren 7a
Hautetsia: 3rd State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
JaiotzaVerkh-Zhilino (en) Itzuli1935eko irailaren 11
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku2000ko irailaren 20a (65 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaStepan Titov
Hezkuntza
HeziketaZhukovsky Air Force Engineering Academy (en) Itzuli 1968)
Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren Akademia Militarra 1972)
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Warfare (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, astronauta, idazlea, politikaria, militarra, zientzialaria eta Dumako diputatua
Lantokia(k)Mosku
Jasotako sariak
Kidetza3rd State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
2nd State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
1st State Duma of the Russian Federation (en) Itzuli
First group of Soviet cosmonauts (en) Itzuli
Graduacolonel general (en) Itzuli
Air Force colonel general (en) Itzuli
Guards unit (en) Itzuli
Astronauta
MisioakVostok-2
Misioen entseina(k)Vostok-2
Denbora espazioan1.518 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusiako Federazioko Alderdi Komunista
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0864497 Find a Grave: 16445415 Edit the value on Wikidata

Lurra orbitatu zuen bigarren gizakia izan zen, Juri Gagarinen ondoren. 1961eko abuztuaren 6an egin zuen Vostok-2 espazio ontzian. Espaziora bidaiatu zuen laugarren pertsona izan zen.

Stalingradeko Hegazkingintzako Eskola Militarrean graduatu zen eta 1960an kosmonauten programarako hautatua izan zen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izan zen.

Vostok-2 misioak 25.3 ordu iraun zuen eta 17 aldiz orbitatu zuen Lurra. Misioak frogatu zuen gizakia espazioan bizi eta lan egin dezakeela. Titov izan zen espazio ontzi bat gidatu zuen lehen pertsona, eta egun bat baino gehiago eman zuen espazioan. Orbitan lo egin zuen lehena eta espazioan botaka egin zuen lehena ere izan zen. Gainera, Lurra espaziotik filmatu eta argazkiak atera zituen lehena izan zen.

Titovek espazio programa sobietarrean jarraitu zuen eta Sobietar Aire Armadako koronel-jeneral mailara iritsi zen. Bere azken urteetan politikari komunista izan zen.