Germaine Greer (Melbourne, 1939ko urtarrilaren 29) idazle australiarra, akademiakide, kazetari eta idazlea. XX. mendeko ordezkari feminista garrantzitsuenetakoa izateagatik ezaguna.

Germaine Greer

Bizitza
JaiotzaMelbourne1939ko urtarrilaren 29a (85 urte)
Herrialdea Australia
Familia
AitaReg Greer
AmaPeggy Lafrank
Ezkontidea(k)Paul du Feu (en) Itzuli  (1968ko maiatza -
Hezkuntza
HeziketaSydneyko Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea 1967) Doktoretza
Newnham College (en) Itzuli
Melbourneko Unibertsitatea
Warwickeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, kazetaria, katedraduna, gidoilaria, aktorea, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kritikaria, esataria, unibertsitateko irakaslea eta feminista
Enplegatzailea(k)Warwickeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakMary Wollstonecraft eta Simone de Beauvoir
Genero artistikoafeminismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0339442 Allocine: 172943 Allmovie: p28435 TV.com: people/germaine-greer
Musicbrainz: c103e8bb-21d0-4f68-8574-591b8e8f8660 Discogs: 557189 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen. Gaztetandik kezkatu du emakumeak gizartean betetzen duen paperak. Doktoregoa lortu ondoren (1967), Warwickeko Unibertsitatean eskolak ematen hasi zen. Garai hartan, Ingalaterrako kontrakulturak eta rock musikak erakarri zuen. 1970ean Emakume eunukoa [1]argitaratu zuenean emakumearen askapenari buruzko eztabaidetako abangoardian jarri zen. Liburuan familia tradizionalaren mekanismoak kritikatzen ditu, eta boterea emakumeen eskuetan uztea proposatzen du; izugarrizko arrakasta izan zuen, eta hizkuntza askotara itzuli zen. 1970eko hamarraldian, liburuaren irabaziekin, Asian eta Afrikan zehar bidaiatu zuen. Bidaian bildutako materiala baliatuz, emakume margolariei buruzko liburu bat idatzi zuen: Arrazazko eragozpena: emakume pintoreen fortuna eta haien obra (1979)[2]. 1979an, Tulsako Unibertsitatean (Oklahoma)[3], poesia-irakasle gisa hasi zen lanean. Emakumeek idatzitako literatura aztertzeko zentro bateko zuzendari ere izan zen, baina iritzi-gorabeherak zirela-eta, lan hura utzi eta idazteari ekin zion berriro. Sexua eta patua: emankortasunari buruzko politika[4] liburuan, mendebaldeak erosotasunaren eta indibidualismoaren ikuspegitik begiratuta eta mundua jendez gainez dagoela aitzakiatzat hartuta, garatze bidean diren herrialdeetako jaiotzak kontrolatzeko ezarritako metodoak kritikatu zituen. Feminista asko sutan jarri zituen liburuak, feminismoaren aurkako mezua zabaltzen ari zelakoan, baina idazleak gaizki ulertu zutela adierazi zuen. Beste lan batzuk: Aita, ia ezagutu ere ez zaitugu egiten (1989)[5], Aldaketa garaia: emakumeak, zahartzaroa eta menopausia (1992)[6].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Greer, Germaine. (2004). La mujer eunuco. Kairos ISBN 978-84-7245-576-4. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  2. Greer, Germaine. (2005). La Carrera de obstáculos : vida y obra de las pintoras antes de 1950. Bercimuel ISBN 84-932964-3-0. PMC 803694222. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  3. (Ingelesez) «The University of Tulsa» The University of Tulsa (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. Greer, Germaine. (1984). Sex and destiny : the politics of human fertility. Secker & Warburg ISBN 0-436-18801-5. PMC 12614417. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  5. Greer, Germaine. (2014). Daddy, we hardly knew you. ISBN 978-0-7953-3814-4. PMC 904438662. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  6. author., Greer, Germaine, 1939-. The change : women, aging, and the menopause. ISBN 978-1-4088-8638-0. PMC 1037153068. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Kanpo estekak aldatu