George Stephenson (Wylamen, Northumberland, Erresuma Batua, 1781ko ekainaren 9a - Tapton-House, 1848ko abuztuaren 12an hil zen) britainiar asmatzailea izan zen, lurrunezko lokomotoraren diseinatzailea, eta 1829an lehen tren-makina eraiki zuen, burdinbideen historiari hasiera emanez.

George Stephenson

Bizitza
JaiotzaWylam (en) Itzuli1781eko ekainaren 9a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaTapton House (en) Itzuli1848ko abuztuaren 12a (67 urte)
Hobiratze lekuaDerbyshire
Holy Trinity Church, Chesterfield (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Pleuresia
Familia
Ezkontidea(k)Frances Henderson (en) Itzuli
Elizabeth Hindmarsh (en) Itzuli
Ellen Gregory (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, asmatzailea, ingeniari mekanikoa, railway engineer (en) Itzuli eta locomotive designer (en) Itzuli
Lan nabarmenak

Find a Grave: 13737711 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

George Stephenson 1781eko ekainaren 9an jaio zen Wylamen, Northumberland (Britainia Handia). Meatzari baten semea izanik, haurtzaroan behiak gobernatzen zituen eta 18 urte arte ez zuen irakurtzen ikasi. Ondorengo urteetan zapatari, jostun eta erlojugile ere izan zen eta, 1804an, Killingswortheko meategian sartu zen itsu geratutako aitaren ordez.

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

1802an, George Frances Hendersonekin ezkondu zen eta, 1803an, lehen semea izan zuten, Robert Stephenson izena hartuko zuena.

1806an, alaba bat izan zuten, Frances, ama eta alaba hil ziren erditzerakoan.

1820an, Stephenson berriz ezkondu zen, oraingoan, Elizabeth Hindleyrekin, baina 1848an, berriro alargundu zen George.

1848an, George hirugarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Hellen Gregoryrekin eta batera egon ziren 67 urterekin hil zen arte.

Lehen urratsak zientzian aldatu

Berehala hasi zen asmakuntza ezberdinak egiten. 1810ean, inguruko nekazari batek matematika, mekanika eta biologia apur bat irakatsi zion eta 1812rako makinen arduradun egin zuten. 1813an, John Blenkinsopek, meategiko gerenteak, diseinatutako ikatza garraiatzeko erabiltzen zen gurpil gaineko lurrunezko galdera zaintzean, lurrunarekin txundituta geratu zen.

 
Blücher lokomotora

Lana eta asmakuntzak aldatu

1814an, Stephensonek Blücher eraiki zuen; Napoleonen gerratan nabarmendu zen prusiar mariskal baten ohorez deitu zion horrela. BIenkinsopen makinak gurpil horzdunak zituen eta karrilen alboetako kremailerarekin engranatzen ziren; Blücherrak, berriz, irtengunean zituzten gurpilak zituen eta karril leunean zebilen, abiadura handiagoa ahalbidetuz. Blücherra 1814an hasi zen lanean Killingworthen.

Hilabeteak eman zituen George Stephensonek makina hura aldatzen eta hobetzen eta, azkenean, lortu zuen nahi zuena: lurrun injekzioa behar zuen. Horrela, Blücherraren tximiniatik irteten zen lurruna injekzio hodira bultzatzen zuen. Lurrunak airea hartzen zuen eta honek labearen surgadura emendatzen zuen, abiadura eta potentzia handiagoak lortuz.

1821 eta 1825 artean, trenbidearen eraikuntzan ari ziren Stockton eta Darling­ton artean zegoen 39 km-ko tarte batean zuzendu zuen. Tren-makinaren lehen diseinu-lanak makinen sorkuntzara mugatu ziren. Meategietako ikatza garraiatzeko erabiltzen zen eta, 1823an, Newcastleen fabrika bat zabaldu zuen bere produkziorako.

Lokomozioan izan zuen arrakastagatik, 1826an bidaiari eta zamarako ferrokarrilaren ingeniari izendatu zuten. Berak eta bere seme Robertek makina iraultzaile bat diseinatu zuten: The Rocket. Ur galdara bat zuen eta ura lurrun bihurtzen zen suzko kutxak berotutako kobrezko 25 hodiak ukitzean. 40 km/h-ko abiadura lortu zuen. Stephensonen fabrikaren eraikierak tren materilaren britainiar eta europar industriaren hasiera markatu zuen.

 

Liverpool eta Manchester arteko ferrokarrilaren inagurazioa 1850eko irailaren 15ean izan zen eta 50.000 ikusle baino gehiago bildu zituen Liverpooleko makina patioan. Kainoiarekin tiro egin zuten eta 8 lokomotora -haien artean Rocketa- hasi ziren ibiltzen. Lehenengoa Northumbrian lokomotora zen eta Georgek berak gidatzen zuen.

Northunbrianeko bagoietako bidaiarien artean, jende ospetsua zihoan, besteak beste, Wellingtongo dukea, lehen ministroa eta Waterlooko heroia, edo ferrokarrilaren aldeko porrokatua zen Paul Esterhazy printzea, Austriako enbaxadorea zena, edo William Huskisson, Parlamentuan Liverpooleko ordezkaria zena.

Prozesioak aurrera egin zuen inongo arazorik gabe Liverpooletik 30 km-tara zegoen Parskiden geratu zen arte, ura eta erregaia behar baitzuen. Trenetako bi, North Star eta Phoenixek izenekoak Northumbrian aurreratu zuten beste trenbide paralelo batetik.

Esterhazy printzea eta Huskisson luzanga, hankak luzatzera atera ziren. Wellingtongo dukeak Parlamentuko kidea agurtu zuen eta bere gorriz eta urrekolorez tapizatutako bagoiko atea ireki zuen. Huskissonek eskua luzatu zion eta biak hitz egiten ari ziren Rocketaren traka-traka entzun zenean. Stephensonek gidatutako Rocket lokomotora ziztu bizian zihoan alboko karriletik eta abiadura eta potentzia gainditu zituen.

 
George Stephensonen Rocketa

Esterhazy printzea txikia eta argala zen eta aupaka altxatu zuten pozaren pozez. Huskisson, aldiz, 60 urteko agurea zen eta ezin mugiturik zegoen. Saiatu zen salbatzen, baina trenbidera erori zen Rocketa iristen zen unean, izterra zanbatuz eta oihu ederrak aterarazi zizkion oinazeak

Odol jarioari ekidin nahian, lekuko batek torkinete bat egin zion zapi batekin. Stephenson argi ibili zen eta Northumbrianeko karroak askatzeko agindu zuen; horrela egin zuten eta lehenengoa ez beste guztiak libre geratu ziren. Hantxe kokatu zuen Huskisson eta berriro ekin zion makinari, lurruna erruz, 24 km-tara zegoen Manchester kanpoko Eccleserantz. 25 minututan iritsi zen, sekula baino azkarrago, baina Huskisson arratsalde hartan bertan hil zen. Ferrokarrilak egindako lehen heriotza izan zen.

Hurrengo goizean, Liverpooletik atera zen Manchesterrerantz zihoan bidea hartuz eta lehen tren hark 130 bidairi zeramatzan gainean.

1840 urterako, Britainia Handiak 2.414 km-tako trenbidea zuen eta XIX. mende bukaerarako, ferrokarrila mundu guztian hedatzen ari zen.

Ferrokarrilaren aita kontsideratzen da eta Britainia Handia, Belgika eta beste herrialde batzuen tren proiektuetan aholkulari izan zen.

1838an, Chesterfield ondoko Tapton etxera erretiratu zen, Derbyshiren. Bere etxeak North Midlandeko trenbideari egiten zion so eta hain gogoko zituen trenak ikus zitzakeen. Azken urteak, baratzean eman zituen lanean eta, 1848ko abuztuaren 12an, hil zen, 67 urte zituenean.