George Martin (Highbury, Londres, Ingalaterra, 1926ko urtarrilaren 3a - Swindon, Wiltshire, 2016ko martxoaren 8a) britainiar musikagile eta ekoizlea izan zen. Ospetsu egin zen The Beatles taldearekin egin zuen lanagatik. Bosgarren Beatlea deitua izan zen.[1]

George Martin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Henry Martin
JaiotzaHighbury (en) Itzuli1926ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaColeshill (en) Itzuli2016ko martxoaren 8a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaGuildhall School of Music and Drama (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusic arranger (en) Itzuli, musikagilea, orkestra zuzendaria, soinu-ingeniaria, musikaria eta disko-ekoizlea
Jasotako sariak
KidetzaGeorge Martin & His Orchestra
Ray Cathode (en) Itzuli
Genero artistikoarock
pop musika
musika klasikoa
Musika instrumentuaoboea
pianoa
DiskoetxeaEMI
Parlophone (en) Itzuli
Apple Records (en) Itzuli
Capitol Records
United Artists Records
Island Records
Manticore
Atlantic Records
Warner Music Group
Canadian-American Records (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Navy
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0552326 Facebook: George-Martin-29054786886 Spotify: 4Fgf6RvuWpiwDXSE7Vammx Musicbrainz: 26fa8b67-6c7f-406c-ad64-a1d070092df2 Songkick: 92359 Discogs: 259769 Allmusic: mn0000649950 Find a Grave: 159070745 Deezer: 1175774 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

George Martin Londresen hazi zen eta bere kasa ikasi zuen pianoa jotzen. 1943an gudarostean sartu zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu ondoren piano eta oboeko ikasketak egin zituen. 1950ean EMIn hasi zen lanean, diskoetxe haren Parlophone sailean. 1955ean saileko zuzendari izendatu zuten. Lehenengo arrakasta 1960an lortu zuen, Adam Faith musikagilearen eskutik.

1962an, eta Brian Epsteinen bidez, The Beatles taldea ezagutu zuen eta haien disko bat kaleratu zuen, Love Me Do, berak produzitua. Hurrengo diskoetan nabarmen agertu zituen sorkuntzarako zituen dohainak, adibidez Rubber Soul, Revolver eta Sargent Pepper's Lonely Hearts Club Band diskoetan. Hala, The Beatles taldearekin 1962tik taldea desegin zen arte egindako lanagatik da, batez ere, ospetsua. Bi Grammy irabazi zituen Sargent Pepper´s Lonely Hearts Club Band diskoarekin, ekoizle gisa, 1967an; gaur arte hogei aldiz baino gehiago izendatu dute sariketa horretan.

1970ean The Beatles desegin zenean Paul McCartney eta Ringo Starrekin lan egin zuen, eta beste artista handi batzuen diskoak ere grabatu ditu, Jeff Beckenak adibidez. Bestalde, zinemarako soinu bandak idatzi eta interpretatu ditu. Disko instrumentalak eta bertsioak ere kaleratu ditu, eta The Beatles taldea desegin zenetik, Martin izan zen haien diskoen berrargitalpen guztien arduraduna.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Martin