Generalife[1], Granadako Erresumako errege musulmanek atsedenleku bezala erabili zuten lorategidun eraikina da. Espainiako Granada hirian dago. Landa eraikin bezala pentsatua izan zen, non apaindurazko lorategiak, baratzak eta arkitektura bateratzen ziren, Alhambratik gertu. Izenaren jatorria, eztabaidatua da. Batzuk, arabierazko Yannat al-Arifetik datorrela diote, "Arkitektoaren baratza" esan nahi duena, agian, Lorategirik bikainena esan nahiko zuen arren. Errege baratza hau, ohikoa zen gorte hispano-arabiarretan. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Generalife
Generalife
Kultura ondasuna
Alhambra, Generalife and Albayzín, Granada
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaGranadako probintzia
UdalerriaGranada
Koordenatuak37°10′37″N 3°35′07″W / 37.1769°N 3.5853°W / 37.1769; -3.5853
Map
Arkitektura
EstiloaNasrid architecture (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-52-0000021 eta RI-51-0010966
Webgune ofiziala

XII. mendea eta XIV. mendearen eraiki zen eta Abu I-Walid Isma'ilek eraldatu zuen. Arabiar nazariar estilokoa da, eta Alhambraren iparraldean dago.

Granada hiriko tokirik erakargarrienetako bat bihurtzen duten eraikin, patio eta lorategi multzo batez osatua dago, eta, Alhambrarekin batera, musulmanen arkitektura zibileko arkitektura multzorik aipagarrienetako bat da. Kanpotik, iparraldean eta hegoaldean aurkitzen diren bi pabilioi ikus daitezke, eta, uraren ibilbideak zeharkatutako patio baten bidez lotuak daude. Bi pabilioiak oso erreformatuak daude.

Sarrera aldatu

 
Generalifearen ikuspegia Alhambratik

Generalifeak, bere garaian, hiru sarrera izan zituen: bata Alhambratik zetorrena, sultana eta bere segizioarentzako, beste bat, hego-ekialdean zegoen, sarrerako pabilioitik gertu, eta, hirugarrena eta azkena, iparraldean, Aharien Ataka deiturikotik.

Gaur egun, Generalifera, Lorategi Berriak deritzenetik eta nekosten ibilbidetik sartzen da, Francisco Prieto Morenoren egite onaren fruitua, 1931n hasi zirenak, eta, non, arte topiarioaren bidez, arkitekturak irudikatzen dituzten nekostez osatutako gune irekien katea bat sortu zuen. Gune konfinatuek, Granada nazariarreko patio ereduak irudikatzen dituzte. Erreferente historikoen eta granadar tradizioaren (zoru harriztatuak, uraren erabilera, lore sorta joriak...) konbinaketa jakintsuak, Lorategi Berriak, toki nabarmen bihurtzen dute, askok, jada, inguratzen dituzten jauregietatik banaezintzat jotzen dituztenak. 1954an, aire libreko auditorio bat inauguratu zen, nagusiki, Granadako musika eta dantza jaialdietako ballet funtzioetarako erabilia.

Aipaturiko lorategien jarraian, Generalifera, arkitektura multzo nazariarrerako bi sarrera patiotik sartzen da, eraikina magal batean eraikia dagoenez eta granadar karmen ugariren oinarria izango den konposaketa bat (parata) jarraituz, euste harresien bidez banandutako lerro estuetan mailakatzen dena. Honela, alarifeek, gune bakarti eta intimo batzuk sortu zituzten, ezaugarri arruntak arkitektura musulmanean, baina baita hiriaren eta Alhambraren ikuspegi bikainetara begira ere.

Heltzen den lehen patioa, Pausalekua da, hondoko harresiaren ondoan zalditik jaisteko prestatutako eserleku bat duelako hala deitzen delarik. Bigarrena, gorago dagoena, eskailera maldatsu baten bidez, Ubidearen patioarekin komunikatzen da.

Ubidearen patioa aldatu

 
Ubidearen patioaren ikuspegia. Patioaren hondoan, arkudun atari bat dago, eta, honen atzean, Errege Gelara sartzen da.

Patioetan lehena -eta enblematikoena- Ubidearena deiturikoa da. Lau zatitan banatutako patioaren eskema jarraitzen du (Txahar bagh), persiar lorategien jatorrikoa dena eta Andaluzian tradizio handikoa, baina, lurrak behartutako nagusiki luzetarako kokapenak baldintzatua eta Errege Ubidearen presentziarekin indartua, ura gainontzeko baratzetara, eta, beranduago, Alhambrara zeramana. Honela, gurutzearen beste besoa, landaretzan etete baten bidez soilik adierazia geratzen da, eta iturri baxu batekin bien gurutzaketan. Ubidea, euren ur zurrustadak modu ikusgarrian gurutzatzen dituzten bi zurrustagailu hilarekin betea dago, XIX. mendean gehituak izan zirenak. Ez da ahaztu behar, Generalifea, Alhambra bezala, nagusiki eraikin musulmana den arren bere arkitektura ideien eragin kultural kristaua bet izan zela garrantzi handikoa: 1492 aurretik, ondoko erresumekin etengabeko tratuagatik eta gainontzeko Islamarekiko isolamenduagatik, eta, ondoren, bere jabe eta biztanle ezberdinek, guneak, mendebaldeko ideien arabera erabili eta egokitu izanagatik. Orain arte esandakoaren beste adibide bat, patioan zehar, jada kristau garaian begiratoki zabal bat ireki izana da.

Errege gela aldatu

Ubidearen patioaren hondoan, eta bost arkuzko atari baten atzean, Errege Gelara sartzen da, igeltseriaz edertasun handiz apaindua, eta XIV. mendeko begiratoki batera daroana. Gela honen zein gainontzeko multzoaren apaindura, konparatiboki, Alhambrako gelena baino xaloagoa da. Atsedena hartzeko landa eraikin bezala, luxu falta nagusi izan behar zen. Leopoldo Torres Balbásek esan zuen lez: "Generalifen, guztia da xaloa eta intimoa. Ez dago ezer -arkitektura edo gizakiaren esku baldintzatutako natura- handitasun edo monumentaltasun nahiekin txunditzen saiatzen denik."

Sultan anderearen nekostaren patioa aldatu

 
Uraren eskailera, goitik ikusia.
 
Sultan anderearen nekostaren patioaren ikuspegia, patioa mugatzen duen goiko arku taldeko terrazatik.

Errege Gelatik, eskailera batzuen bidez, pizkunde garaiko galeria bikoitzdun gorputz batera iristen da, honetara, Sultan anderearen nekostaren patioa irekitzen delarik, misterioen protagonista granadar tradizioan, eta, non, Ginés Pérez de Hitak kontatutako elezaharrak, Boabdilen emaztearen eta Abenzerrajeen klaneko kidea eta sultanaren senide den zaldun baten arteko topaketak kokatzen dituena. Patioak, kristau garaian oso eraldatua, hala ere, bere antzinako biztanleen eragina mantentzen du, Chueca Goitiak aldaezin jatorrak deitu zituena, baita bere zurrustagailuen eta bere landaretza hostotsuaren lilura erromantikoa. Patioa, XIII. mendearen amaiera eta XIV. mendearen lehen laurdenaren artean eraiki zen.

Lorategi garaiak eta uraren eskailera aldatu

Jarraian, eta igoera jarraituz, lehoien eskaileraren bidez, Jauregiko Lorategi Garaiak deritzenetara iristen da. Horretarako, Uraren Eskaileratik igaro behar da, zentzumenen gozagarri den asmakuntza irudimentsua. Aipaturiko eskailera honen xede nagusia, Generalifeko jauregia, muinoaren tontorrean zegoen kapera txiki batekin komunikatzea zen. Sarrera, maldan, alarife nazariarrak, paregabeko maisutasunez gainditzea lortu zuen arazo bat zen: eskailerak, iturri baxuek presiditutako oinplano zirkularreko zenbait atsedentokiz etena, eskudel bezala, teila, adreilu eta kareztaduraz eginiko bi kanal ditu. Hauetatik doa Errege Ubideko ura, modu malkartsu eta irregularrean, lasaitasun eta erosotasun sentipena sortuz eta giroa hezetuz, guztia, erramudun ganga itxi baten azpian. Horrekin lortutako guneak, itzaltsua eta freskoa, aldi berean, otoitzaren aurreko ikuzketak egiteko balio zuen, eta, horrela, meskita orok behar duen sahna bihurtzen zen. Eskailera, oztopo baten aurrean erantzuna ematearen lezio arkitektoniko bikain bat da, beharra bertute bihurtuz eta materialik pobreenekin.

Orotarik aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu