Gean House Eskoziako Alloa herrian dagoen jauregi bat da, Clackmannanshire eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.

Gean House
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaClackmannanshire
Koordenatuak56°07′31″N 3°48′43″W / 56.1254°N 3.81181°W / 56.1254; -3.81181
Map
Arkitektura
Ondarea
LB21016

Historia aldatu

1911 urtean Alexander Forrester-Patonek 12 hektarea erosi zituen berarentzako jauregi eder bat egin asmoz. Artile hariarekin landutako produktuak egiten zituen negoziogizon aberatsa zen Forrester-Paton. 16 urte lehenago familiaren egoitza zen Inglewood House eraiki zuen baina jauregi berria egin nahi izan zuen bere seme zaharrenari ezkontza opari gisa emateko.

William Kerr arkitektoak diseinatu zuen Eduardotar estiloan eta 1912an bukatu zen eraikina. Paton familiaren egoitza izan zen 1951ean Scottish Temperance Alliance erakundeari doan eman zioten arte, honek konferentzia eta ikasketa zentru bihur zezan. Erakundeak ordea porrot ekonomikoa izan zuen 1979an eta ondorioz Melbourneko negoziogizon batek erosi zuen 1982an. Dena dela bertan behera utzia izan zen.

1989an berrizte lan batzuk egin ziren hotela bihurtzeko baina hotel honek ez zuen arrakasta handirik izan. 1999an Alloako konpainia batek erosi zuen eta erabat berriztu zuen. Gaur egun negozio ekintzak eta gertakizun sozialak ospatzeko eraikina da.

Kanpo estekak aldatu