Gaztelako Kontseilua

gaztelar estatu mailako erakundea

Gaztelako Koroaren Kontseilu Gorena (latinez: Consejo Supremo de la Corona de Castilla; latinez: Sacro Supremo Consilio Castiliae Coronae) Monarkia Hispanikoaren gobernu egituraren bizkarrezurra eta botere gune nagusia zen Aro Modernoan. XVI. mendetik XIX.era, polisinodial gisa definitzen dena, hau da, kontseilu anitzekin. Erresumako bigarren autoritatea zen, erregearen atzetik. Kontseiluaren arketipotzat hartua izan zen, eta beste kontseiluek bere egin zituzten haren egitura eta antolaketa.

Gaztelako Kontseilua
Datuak
Izen ofiziala
Real y Supremo Consejo de Castilla
Motaroyal council (en) Itzuli eta consejo (en) Itzuli
HerrialdeaGaztelako Koroa eta Monarkia Hispaniko
Osatuta
Historia
Sorrera1385
Sortzailea
Desagerpena1834ko martxoaren 24a

Historia aldatu

 
Monarkia Hispanikoa 1598an.      Gaztelako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Aragoiko Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Portugalgo Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Italiako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Indietako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak      Flandriako Kontseiluak kudeatutako lurraldeak

Erdi Aroan, botere publiko guztiak monarkaren irudiarekin nahasten ziren. Erregeak xedapenak legeztatu, aplikatu eta gauzatzen zituen, berak ezarri nahi ez zuen bestelako mugarik izan gabe. Hala ere, Foru Juzguak eta Partiden kodeak erakunde bat sortzea gomendatzen zuten, "gizonezko jakintsuek erregeari lagun ziezaioten".[1]

Pentsamolde hori Alfonso XI.a erregeak hartu zuen, eta Joan I.ak hobetu.[1] Hasieran 12 kide zituen, ondorengo estamentu bakoitzetik lau: kleroaren, hirien eta nobleziaren ordezkariak. 1442an, nobleziak bere eragina handitu zuen, kide kopurua 60ra igotzen zuen erreforma bat lortuz.

Errege-erregina Katolikoekek Gaztelako Errege Kontseilu Gorena osatu zuten, izaera juridiko eta instituzional handiagoa emanez. Harrezkero, monarken kontsultarako erakundea eta justiziako auzitegi gorena izan zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Auzitegi Gorenaren Historia. poderjudicial.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak aldatu