Gazte Koordinadora Sozialista
Mugimendu Sozialistaren baitako gazte erakundea
Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) Euskal Herriko ezkerreko gazte erakundea da, Mugimendu Sozialista deritzon talde zabalagoaren barnean kokatzen dena.[1]
Gazte Koordinadora Sozialista | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gazte erakunde politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | sozialismoa, subiranismoa eta komunismoa |
Jarduera | |
Honen parte | Mugimendu Sozialista |
Historia | |
Sorrera | 2019 |
webgune ofiziala |
2019ko otsailean egin zuen taldeak lehen agerpen publikoa, Gasteizen. Helburu gisa, dominazio burgesa eta zapalkuntza forma ezberdinak gainditzea zituztela adierazi zuten.[1] Erakundeak antolatu dituen jardueren artean, Gazte Sozialisten Topaguneak izendatu dituztenak daude.[2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b Gedar. «Gazte Koordinadora Sozialista sortu dute, gazte problematikari klase perspektibatik erantzuteko» Gedar: Langile kazeta (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «GKSk mugimendu sozialistaren aurkako kriminalizazioa salatu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
Kanpo estekak aldatu
- Erakundearen web-orria: https://www.gks.eus/
- Erakundearen proposamen politikoa: https://www.gks.eus/_files/ugd/8171b5_115f6e4c57304f0c8bef29d42a11e17f.pdf