Gazi bin Faisal (arabieraz: غازي ابن فيصل‎Ġāzī bin Fayṣal; Meka, Mekako Emirerria, Otomandar Inperioa, 1912ko martxoaren 21a - Bagdad, Irakeko Erresuma, 1939ko apirilaren 4a) Irakeko erregea izan zen. Faisal I.aren semea izan zen. Bere aitona Hussein bin Alirekin bizi izan zen, bere aita otomandarren aurka borrokatu ari zen bitartean. Arabiatik ihes egin zuen familia haxemitar osoarekin, saudiarrek garaituak izan ondoren. Bagdaden bildu zen aitarekin eta printze oinordeko izendatu zuten. 1933ko irailaren 8an errege bihurtu zen bere aita hil zenean. Nazionalista panarabiarra izan zen, britainiarren interesen aurkakoan eskualdean. Bere erregealdiaren ezaugarria zibilen eta armadarren tirabirak izan ziren. Bakr Sidqi jeneralaren estatu-kolpea babestu zuen, arabiar herrialdea batean lehena izan zena.

Gazi I.a

King of Iraq (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMeka1912ko martxoaren 21a
Herrialdea Otomandar Inperioa
Irakeko Erresuma
HeriotzaBagdad1939ko apirilaren 4a (27 urte)
Heriotza modua: buruko zauria
trafiko-istripua
Familia
AitaFaysal I.a
AmaHuzaima bint Nasser
Ezkontidea(k)Aliya bint Ali (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHaxemiak
Hezkuntza
HeziketaHarrow School
Irakaslea(k)Kadhim al-Dujaili (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta militarra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

Find a Grave: 47209119 Edit the value on Wikidata

Bere lehengusua Aliya bint Alirekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, Faisal.

Auto-istripu batean hil zen 1939ko apirilaren 4an eta bere oinordekoa bere seme Faisal II.a izan zen.

Genealogia aldatu


  Artikulu hau Irakeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.