Gatazka kolektiboa, Espainiako legeen arabera, langile eta enpresarien artean sortzen diren arazoak konpontzeko erabiltzen den mekanismo bat da.

Ezaugarriak aldatu

  • Langileek zein enpresariek duten eskubide bat da.
  • Komunitatearen funtzesko zerbitzuak bermatu behar dituzte.
  • Ez da beharrezkoa, aurretiaz erreklamatzea.
  • Derrigorrezkoa da adiskidetze aurkezpena egitea IMAC-en aurrean edo enpresa dagoen autonomi erkidegoko bitartekaritza zerbitzuan.
  • Prozesua premiazkoa izango da.

Gatazka eratzen duten elementuak aldatu

  • Mugikortasun geografikoa.
  • Lan egoeran nabariak diren aldaketak.
  • Gatazkak konpontzeko prozesu ez juridikoak.
  • Hitzarmen kolektiboen aurkapena.

Aurkezteko baldintzak aldatu

Hurrengo taldeek gatazka kolektiboak aurkezteko eskubidea dute:

  • Sindikatuak.
  • Enpresarien elkarteak.
  • Enpresariak eta langileen ordezkari legal zein sindikalak.

Prozesua aldatu

  • Adiskidetze akordira heltzen badira, hitzarmen kolektibo baten balioa izango du.
  • Adiskidetzea lortzen ez bada, epaitegi edo auzitegi egokian eskea aurkeztuko da.
  • Behin epaiketaren data jarrita dagoenean, epai bakarrera, epaiak hiru egun izango ditu sententzia aurkezteko. Sententzia hau berehalakoa izango da
  • Prozesuan akordio bat lortzen bada eta auzitegiari komunikatzean, eskea amaitutzat joko da.
  • Erregu errekurtsoa aurkeztu daiteke hitzarmen kolektiboko sententzia baten aurka.

Espainiar legedia aldatu

Gatazka kolektiboa, langileen oinarrizko eskubide bat da, Langileen estatutuko 4d artikuluan jartzen duenez. Halaere, 1996ko uztailaren 18an hirualderdiko akordioa garrantzia handia dauka.

Kanpo estekak aldatu