Gasolina (Heg.), ezantza (Ipar.) edo bentzina[1][2] hainbat hidrokarburoren nahastea den petrolioaren eratorri bat da.

Bentzina-hornigailu zahar bat.

720 g/L dentsitatea du (gasolioa baino % 15 gutxiago). Litro bat gasolinak 34,78 megajouleko energia du, gutxi-gorabehera gasolioa baino % 16 gutxiago.

Osagaiak aldatu

Gasolina petroliotik lortzen da findegi batean. Orokorrean, destilazio zuzeneko naftatik lortzen da, hau da, petrolioaren parterik arinetik (gasak kontuan izan gabe). Petrolioaren parte astunen (hutseko gasolioaren) beste prozesu-unitate (FCC) bihurtzetik lortzen da Nafta.

Gasolina ehunka hidrokarburo-moten nahastea da, C4tik (butanoak eta butenoak) C11ra, adibidez, metilnaftalenora.

Gasolinaren errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu, hala nola karbono monoxidoa edo oxido nitrikoa. Adibidez:

 

Erreferentziak aldatu

  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  2. «bentzina - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).

Kanpo-estekak aldatu