Gasezko erraldoi gasez egindako planetei deitzen zaie, nahiz eta beraien nukleoa izotzezkoa edo harrizkoa izan. Mota horretakoak dira, Eguzki-sisteman, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Azken bi horietan, gas gehiena izoztuta dago, horregatik izotzezko erraldoiak deritze.

Eguzki-sistemako lau gasezko planeta erraldoiak (eskalan) : Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

Ezaugarriak aldatu

Gasezko erraldoien atmosferak batez ere hidrogenoz eta helioz osatuta daude. Metano arrastoak ere badira Uranoren eta Neptunoren atmosferetan, planeta hauen kolore urdinaren arrazoia.

Osaera kimikoa, Lurrarekin alderatuta
Osagaia Jupiter Saturno Urano Neptuno Lurra
Hidrogenoa (H2) 87 % 93 % 83 % 80 % 0,000055%
Helioa (He) 13 % 5 % 15 % 19 % 0,000524%
Metanoa (CH4) 0,1 % 0,2 % 2,3 % 1,5 % 0,0001745

Kanpo estekak aldatu