Gardelegi (euskaraz eta ofizialki Gardelegi; gaztelaniaz Gardélegui) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 572 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren hegoaldean dago, hirigunetik 3,5 bat kilometrora. Herrixka A-2124 errepidearen alboan dago, Trebiñu eta Gasteizko udalerriak elkartzen dituena.

Gardelegi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°49′24″N 2°40′37″W / 42.8233°N 2.6769°W / 42.8233; -2.6769
Demografia

Udalak 2.200 etxebizitza inguru eraiki nahi ditu Gardelegi eta Aretxabaletako herrixken artean, Aretxabaleta-Gardelegi deitu duten auzo berrian. Auzo berriak 813.850 metro koadro beteko ditu, eta guztira 2.210 etxebizitza berri eraikiko dira: 188 etxebizitza familiabakar isolatu, 416 etxebizitza familiabakar atxiki, eta babes ofizialeko 1.455 etxebizitza.[1]

2011an hasi ziren obrak,eta 2021an jada 2.000 biztanle inguru bizi ziren eremu hartan.[2]

Gardelegiko lurretan Gasteizko zabortegi nagusia dago, 1973tik martxan dena. Hainbat aldiz handitu dute.

Demografia aldatu

Gardelegiko biztanleria

Jaiak aldatu

Gardelegik ekainaren 29an ospatzen ditu bere jaiak.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Áreas de Actuación - Sector 19: ARECHAVALETA - GARDELEGI»[Betiko hautsitako esteka], Gasteizko Udalaren Ensanche 21 Zabalgunea enpresaren webgunea.
  2. «Gasteizko 19. Sektorea, auzoarentzako izen ofizial berri baten bila - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa