García Jofre de Loaisaren espedizioa

Garcia Jofre de Loaisaren espedizioa Espainiako itsas espedizio bat izan zen eta García Jofre de Loaisa berak zuzendu zuen (1525 - 1526). Helburua Moluka uharteak kolonizatu eta Gaztelarentzat ziurtatzea, Portugalek beretzako nahi baitzituen.

Loaisaren bidaia

Espedizioa 7 itsasontzi eta 450 gizonez osatu zen eta A Coruñatik irten zen 1525eko uztailaren 24an. Espedizio honetan, Joan Sebastian Elkano eta Andres Urdaneta gazteak ere hartu zuten parte. Elkano zen espedizioko bigarren burua, itsas gai guztietako buruzagi lanetan, García Jofre de Loaisa nobleari ez baitzaio ezagutzen batere eskarmenturik zuenik nabigazioan.

Aurkikuntza geografiko ugari egin zuten, baina bidaia desastre bat izan zen, hondamendi eta kalamidadez beterik egon zen-eta. Zazpi itsasontzi haietatik hiru Magallaes itsasartea ezin pasaturik izan ziren eta bakarra iritsi zen Moluketara, Santa Maria de la Victoria itsasontzia, urtebete luze batez portugaldarrekin liskarretan ibili behar izan zutelarik. Beste askoren artean, Loaisa eta Elkano hil ziren eta, erabateko gogorra izan zen bidaia baten ondoren, 24 gizonek lortu zuten itzultzea soilik.

Aurrekariak aldatu

 
1530eko mapamundi frantsesa

1522an, Elkanok munduari lehen bira eman eta gero, Karlos I.a Espainiakoak Moluka uharteak bere inperioari eranstea pentsatu zuen. Arrazoi estrategiko eta ekonomikoak izan ziren, espezia ugari baitzegoen han, iltzea, piperra, kanela, intxaur muskatua..., eta hauen prezioak ikaragarrizkoak ziren.

14 hilabetez prestatzen aritu ondoren, 1525eko apirilaren 5ean, Karlosek García Jofre de Loaisa San Joan Ordeneko komendadore egiten zuen, Armadako Kapitain Jeneral eta Moluka Uharteetako Kapitain Jeneral eta Gobernadore. Nobleziatik zetorrelako aukeratu zuten eta itsasoaren ezagutzak zituelako. Horrela zioen:

« Por cuanto Nos mandamos ir al presente una armada a la continuación y contratación de la especiería a las nuestras islas de Maluco, donde habemos mandado que se haga el asiento y casas de contratación, que para el trato de ellas y de las naos que de presente van en la dicha armada, y hemos de proveer de nuestro gobernador y capitan general de la dicha armada y de las dichas islas de Maluco, e tierras, e provincias de ellas, e de oficiales nuestros que con él residan, que vayan e anden en la dicha armada, por ende acatando la persona y expiriencia de vos Frey García de Loaisa, Comendador de la orden de S. Juan, que sois tal persona que guardareis nuestro servicio, e que bien y fielmente entendereis en lo que por Nos vos fuere mandado y encomendado, es nuestra merced y voluntad de vos nombrar, y por la presente vos nombramos por nuestro Capitan general de la dicha armada, desde que con la bendición de nuestro Señor se haga a la vela en la ciudad de la Coruña, hasta llegar a las dichas islas, porque a la vuelta que venga la dicha armada, ha de venir por nuestro Capitan general de ella la persona que por Nos fuere mandado, e vos habeis de quedar en las dichas islas para tener la gobernación de ellas: y asimismo vos nombramos por nuestro Gobernador y Capitán General de las dichas islas del Maluco, e hayáis y tengais la nuestra justicia cevil e criminal en la dicha armada, y en las dichas islas e tierras de Maluco, así de naturales dellas, como de otras cualesquier personas, así de nuestros reinos e señoríos, como de fuera dellos que en ellas estuvieren, e de aqui adelante a ellas fueren, e de las que fueren y anduvieren en la dicha armada.

E por esta nuestra carta mandamos al presidente, y los del nuestro Consejo de las Indias, que luego que con ella fueren requeridos, tomen e reciban de vos el dicho Comendador Frey García de Loaisa el juramento y solenidad que en tal caso se requiere, e debeis hacer; el cual así fecho, mandamos a los capitanes y oficiales y maestres y contramaestres, pilotos, e marineros, e otras cualesquier personas e gente que en la dicha armada fueren o en las dichas tierras estuvieren, y con vos residieren, y a ellas fueren, que vos hayan, reciban y tengan por nuestro Gobernador y Capitan general, y Justicia mayor de las dichas tierras, e usen con vos, e con los dichos lugartenientes en los dichos oficios por el dicho tiempo que nuestra merced y voluntad fuere, e como tal vos acaten, y obedezcan, y cumplan vuestros mandamientos, so la pena e penas, que vos de nuestra parte les pusiéredes y mandéredes poner; las cuales Nos por la presente les ponemos, e habemos por puestas, e vos damos poder y facultad para las ejecutar en sus personas e bienes.

Y es nuestra merced, y mandamos, que hayais, e lleveis de salario en cada un año de los que ansi vos ocupáredes en lo susodicho, contando desde el dia que la dicha armada se hiciere a la vela con la bendicion de nuestro Señor en la ciudad de la Coruña, hasta que en buena hora volvais a ella, dos mil e novecientos ducados, que montan un cuento y noventa y cuatro mil y quinientos maravedís, los cuales mandamos a los nuestros oficiales, que residen en la dicha ciudad de la Coruña en la Casa de Contratación de la especiería, que vos den y paguen en esta manera: los ciento cincuenta mil maravedís luego adelantados, que es nuestra merced de vos mandar dar con que vos adecereis, y proveais de las cosas necesarias para el viage, y lo restante, que se montare en vuestro salario a razon de los dichos un cuento y noventa y cuatro mil y quinientos maravedís por año, a la vuelta que volvais a estos Reinos en llegando a ellos en la dicha Casa de la Contratación de la especiería, sin nos pedir nueva libranza para ello, solamente por virtud de esta nuestra provision y asimismo que podais traer en cada armada de las que vinieren, entretanto que vos estuviéredes en aquellas partes en el dicho cargo e gobernacion, quince quintales de especiería, y la mitad sobre cubierta, y la otra mitad debajo de cubierta, y ocho cajas ansi mismo sobre cubierta. Y otrosí, por esta nuestra carta mandamos a los dichos nuestros oficiales de la Coruña, que luego que vos paguen quinientos ducados, que es nuestra merced de vos mandar de ayuda de costa, a costa de toda la dicha armada, habiendo respeto a lo que os habeis ocupado, y habeis de ocupar ante que la dicha armada parta, con que vos podais mejor aderezar demas de los ciento y cincuenta mil maravedís, que vos mandamos de dar en cuenta de vuestro salario.

Dada en la villa de Madrid a cinco dias del mes de Abril, año del nacimiento de nuestro Salvador Jesucristo de mil e quinientos e veinte y cinco años.

( ) YO EL REY. ( ) Refrendada del Secretario Cobos. ( ) Señalada del obispo de Osma, y Beltran y Maldonado».

»


Espedizioa aldatu

Prestaketak aldatu

 
Urdanetaren egunerokoaren azken orriak

Itsas espedizio hau Gaztelak bidali zuen eta Espezieria edo Molukak hartu eta kolonizatzeko helburuz antolatu zen. Karlos I.ak Espainiakoak agindu zuen, Gaztela eta Portugalen artean piztutako lehian aurre hartu nahian eta balio ekonomiko handia zuten Moluka uharteak bere inperioari eransteko asmoz. Gaztelako Koroaren iniziatiba izan bazen ere, akzio bidez finantzatu zen neurri handi batean eta galiziar, alemaniar, euskaldun eta abarrek hartu zuten parte. Tordesillasko Itunak zioena zalantzan jarriz, militar mordoa ikusten dugu espedizioan eta ondorenean egingo zen kargu banaketa ere zehaztuta dago. Helburu estrategiko eta ekonomikoak bultzatu zuten, lehen esan bezala, uharte haietan espezia ugari ekoizten baitzen: garai hartan oso preziatuak ziren iltzea, piperra, kanela eta intxaur muskatua.

Agintea García Jofre de Loaisaren esku utzi zen eta Moluketako gobernadore ere izendatu zuten. Elkanok bazituen merezimenduak, Magallaesen espedizioa berak ekarri baitzuen bueltan, baina Loaisa noblea zen eta berari egokitu zitzaion agintea. Elkanok Sancti Spiritus itsasontzia gobernatu zuen, eta Urdaneta, berriz, 17 urteko gaztetxoa izanik, itsasmutil edo morroi gisa ontziratuko zela uste izan da, baina badirudi ez zuela horrelako lanik egin. Urdanetaren idatzietan Elkanoren erabakien kritika zehatza ikus dezakegu, arrazoi emanez hainbatetan, baina baita desadostasun osoa erakutsiz ere beste zenbaitetan. Gainera, Elkano hil zorian zegoenean, bere testamentuan lekuko gisa sinatu zuen Urdanetak eta berehala hartu zituen bere gain hainbat erantzukizun. Honek guztiak Urdaneta morroi gisa joan zen ideia alboratzera bultzatzen gaitu.

1525eko abuztuaren 24an (Hainbat iturrik 1524. urtea aipatzen du!) A Coruñako portutik Bizkaian eta Coruñan egindako 7 itsasontzi irten ziren:

Itsasoan aldatu

146 gizon itsasoratu ziren, haietako batzuk Elkanoren aurreko abenturan izandakoak. Rodrigo de Triana ere bertan zen, Kolonen lehenengo bidaian Tierra!!!!!! garrasia egin zuena. Esan dugun bezala, Elkano ere bertan zen, Munduari lehen bira emandakoa, eta Urdaneta gaztea ere bai, kosmografo itzela izateko bidean zena.

Espedizioak arazo ugari izan zuen eta 3 ontzi Magallaes itsasartea ezin pasaturik geratu ziren.

  • ...salimos todos con la ayuda de Dios, con harto trabajo y peligro, bien mojados y en camisa, y el lugar a donde salimos es tan maldito, que no había en él otra cosa sino guijarros, y como hacía mucho frío, hubiéramos de perecer, sino que tomamos por partido de correr a una parte y a otra por calentarnos...

Ozeano Barean sartu eta 6 egunetara, berriz, 1526ko ekainaren 1ean, San Lesmes karabela galdu zuten.

  • En esta isla se pescó un pescado en la nao Capitana muy fermoso que llaman picuda y el capitán general convidó algunos de los capitanes e oficiales del Rey y todos los que comieron de la picuda cayeron malos de cámaras que se iban sin sentir que pensamos que murieran enpero quiso nuestro criador qu guarescieron todos.

Oker zeuden Urdanetaren hitz hauek, ordea, eta mal de camaras delakoak, kalte larriak eragin zizkien; 1526ko uztailaren 30ean, Jofre de Loaisa hil zen eta, abuztuaren 4an, berriz, Elkano. Urdanetak zehatz-mehatz kontatzen digu trago hura:

  • Toda esta gente que falleció (unos treinta desde la salida al océano) murió de crecerse las encías en tanta cantidad que no podían comer ninguna cosa y más de un dolor de pechos con esto; yo vi sacar a un hombre tanta grosor de carne de las encías como un dedo, y otro día tenerlas crecidas como si no le hubiera sacado nada.

Bidaia malapartatu hartako 7 ontzietatik, Santa Maria de la Victoria bakarrik iritsi zen Lapurren Irletara (gaur Marianas Irlak). 1526ko irailaren 5a zen. Galiziar batekin egin zuten topo, Gonzalo de Vigorekin, Magallaes-Elkano espedizioko kide izan zen eta, Gonzalez Gomez de Espinosarekin desertatu ondoren, ekialderantz bidaiatuz, Ameriketara iritsi nahian zebilen. Urdanetak horrela kontatzen digu pasarte hura:

  • ...hallamos un gallego que se llama Gonzalo de Vigo, que quedó en estas islas con otros dos compañeros de la nao de Espinosa, e los otros dos muriendo, quedó él vivo, el cual vino luego a la nao e nos aprovechó mucho porque sabía la lengua de las islas...

Urriaren 2an, Mindanao uhartera iritsi ziren (Filipinak), urriaren 22an, Celebes uhartera eta, urriaren 29an, Moluketara (Gilolo uhartera). Moluketan, espedizioak portugaldarrei aurre egin beharra izan zion eta gotorleku bat eraiki zuten horretarako Tidoren. Magallaes eta Elkanoren heriotzen ondoren, Salazarren aginduetara jarraitu zuen espedizioak hau hil zen arte. Orduan, Elgoibarreko Karkizano izan zen buruzagi berria, baina honek ere ez zuen asko iraungo eta Tidoren hilko zen 1927ko uztailaren 12an.

1528ko martxoaren 27an, Hernan Cortesek bidalitako Florida ontzia iritsi zen Saavedra agintean zuelarik eta enperadorearen espedizioari lagundu nahian. Urte asko eman zuten Tidoren borrokan eta Urdanetak diplomazialari, estratega eta behatzaile dohainak erakutsi zituen. Hortxe, Asiako nabigatzaileekin harremanak izan ondoren, eskuratu zituen 1565eko itzulerako bidaiarako erabakigarriak izango ziren bertako nabigazioaren eta klimaren inguruko ezaupideak. Montzoiak kontran izanez gero, ez zegoen zer eginik eta Urdanetak ekainean irten beharko litzatekeela eta iparralderantz azpimarratzen du.

Zaragozako Ituna eta itzulera aldatu

 
Espezieria

Zoritxarrez, portugaldarren eskuetan erori ziren eta, bat-batean, zera jakin zuten: Karlos I.ak bakea sinatu zuela (1529ko Zaragozako Ituna) eta Molukak Portugalenak zirela berriro. 1536an, iritsi ziren Lisboara bizirik jarraitzen zuten 24 marinelak. Baziren 11 urte, 1525an irten zirenetik.

1532. urtea zen Gaztelako 27 edo 28 gizon haiek Zaragozako Itunaren berri izan zutenean (1529ko urriaren 22an sinatu zena); itun horren arabera, Karlos I.a Espainiakoak Portugali saldu zizkion paraje haren gaineko eskubideak. Ez zegoen zer eginik han eta gaztelauek portugaldarrekin itzulera negoziatu beharrean ikusi ziren. 1535eko otsailaren 15ean abiatu eta 1536ko ekainaren 26an iritsi ziren Lisboara Andres Urdaneta eta Moluketan izandako alaba. Eskuartean zuen dokumentazio guztia konfiskatu zioten portugaldarrek eta, Urdanetak protestatzeko intentzioa bazuen ere, alde egitea komenigarriagoa zela gomendatu zion Gaztelako enbaxadoreak.

Ahal izan zuen bezain pronto, Urdanetak mapak berregin zituen Moluketarako bidea markatuz eta, 1537ko otsailaren 26an, Espainiara itzuli zenean, irla horien memoria entregatu zion Karlos I.a Espainiakoari, Loaisaren espedizioaren berri zehatzak emanez; kontakizun honetan ederki islatzen dira euskaldunaren behaketa-dohainak, uharteen ezagutza sakona eta haien etekinekiko interesa.

Ondorioak aldatu

Zaragozako Ituna sinatuta zegoenez, Karlos I.ak ezin izan zuen ezer egin Urdanetaren iradokizunekin, baina urte batzuk beranduago, bere seme Filipe II.ak hartu zuenenean bere ordea, Urdanetaren ikerketen berri emango dio eta errege berriak gutuna idatziko dio honi espedizio berri bat antolatzeko xedean. Beste helburu batzuen artean, Andres Urdanetak Itzulbidaia bilatu beharko du eta espero zuten arrakasta lortuko du misio horretan. Filipinetatik Espainia Berrira (Mexiko) itzultzen jakitea funtsezkoa zen Espainiako inperioaren komunikazioarako eta berehala ezarriko dute Manilako Galeoia Urdanetaren bidaia jarraituz.

Kanpo estekak aldatu