Garapen Jasangarrirako 6. helburua: ur garbia eta saneamendua

Garapen Jasangarrirako 6. Helburua (GJH 6) uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzean datza. Zoritxarrez, nahiz eta XXI. mendean egon, munduko bazter guztietako biztanleek ez dute ura lortzeko aukera berdina, uraren kalitateari buruz hitz egiten dugunean. Horretarako, 2015ean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 17 helburu onartu eta abian jarri zituen, horien artean ur garbia eta saneamendua, urak izaki bizidunen biziraupenean duen garrantzia eztabaidaezina baita.

Garapen Jasangarrirako 6. helburua: ur garbia eta saneamendua
Nazio Batuen Erakundearen helburua
Garapen Jasangarrirako Helburuak
1: Pobrezia desagerraraztea
2: Goserik ez
3: Osasuna eta ongizatea
4: Kalitatezko hezkuntza
5: Genero-berdintasuna
6: Ur garbia eta saneamendua
7: Energia irisgarria eta ez kutsagarria
8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
9: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
10: Desberdintasunak murriztea
11: Hiri eta komunitate jasangarriak
12: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
13: klimaren aldeko ekintza
14: itsaspeko bizitza
15: lehorreko bizitza
16: bakea, justizia eta erakunde sendoak
17: helburuak lortzeko aliantza

Beraz, helburu hau lortzeko asmoz, OMEk lortu beharreko zenbait muga ezarri ditu:

  1. Edateko uraren eskuragarritasun unibertsala eta bidezkoa lortzea, guztiontzako prezio eskuragarri batean.
  2. Guztientzako saneamendu- eta higiene-zerbitzu egokiak lortzea, aire zabaleko sabel-husteei amaiera emateko.
  3. Uraren kalitatea hobetzea, kutsadura murriztuz, produktu kimikoen eta material arriskutsuen isurketa murriztuz eta mundu osoan birziklatzea eta berrerabiltzea nabarmen areagotuz, arriskurik gabe.
  4. Ur-baliabideen erabilera eraginkorra nabarmen handitzea sektore guztietan, eta ur gezaren erauzketaren eta horniduraren jasangarritasuna bermatzea, ur-eskasiari aurre egiteko.
  5. Ur-baliabideen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan.
  6. Urarekin lotutako ekosistemak babestea eta berrezartzea; basoak, mendiak, lakuak, etab. barne. Baita ere, nazioarteko lankidetza eta garapen bidean dauden herrialdeei emandako laguntza zabaltzea.[1]

Historia aldatu

Begi bistakoa da, gaur egun, ur edangarriaren banaketa ez dagoela ondo proportzionatuta, eta arazo larri hau aspalditik datorrela. Beraz, begirada atzera bota ezkero, argi dago arazo honen jatorria Lehen Industria Iraultzan dagoela. Denbora tarte horretan (1775-1850), nagusi bilakatu ziren fabrikak eta garraioak, zeinek kutsadura handia eragin zuten. Gainera, hiriak superpopulatuak bilakatu ziren, eta honek biztanleria baldintza miserabletan bizitzea ekarri zuen. Honen aztarna, garbi ikus daiteke ondorengo artikuluetan: bata ur bidezko gaixotasunei buruz hitz egiten duena, eta bestea, ur kutsatuak sortutako klima aldaketei buruz.

Uraren kalitatea giza kontsumorako[2] aldatu

Aspalditik, uraren saneamendu baxuak gaixotasun infekzioso handiak eragin ditu, gaixotasun horiek uraren bidez transmititzen baitira. Urtero, 4.000.000.000 kasu inguruk izan dute beherakoa mundu osoan, eta horietatik 2,2.000.000.000 inguru hil egin dira. Beherakoen gaixotasun akutuak bost urtetik beherako haurren bigarren heriotza-kausa dira. Horren adibide garbia kolera da.[3]

Kolera XIX. mendean iritsi zen eta Europako hainbat eremu astindu zituen, zenbait milioi biktima eramanez. Lehen Industria Iraultzak eragin handia izan zuen horretan, biztanleriaren exodo masibo bat ekarri baitzuen, nekazari asko euren landa-eremuetatik urrunduz industriako langile bihurtzeko. Biztanle berri haiek beren familiekin elkartzen ziren fabrika edo meategietatik hurbil, eta ahal zuten moduan bizi ziren han, baldintza miserableetan, mota guztietako gaixotasun eta epidemientzako lur emankorretan. Gainera, kontuan izan behar da iraultza industrialak hiri superpopulatuak eta garraio azkarragoak ekarri zituela, eta horrek gaixotasunen hedapena areagotzen du.

XIX. mendearen amaieran hasitako saneamenduak eta edateko uren desinfekzioak, herrialde industrializatuetan urak transmititutako gaixotasun infekziosoak nabarmen murrizten lagundu dute. Zalantzarik gabe, faktore honek eragina izan du herrialde horietako biztanleen batez besteko bizitzen luzapenean.[4]

Hala ere, gaur egun, mundu mailako osasun-arazo larria izaten jarraitzen du, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan, bertan ezin konta ahala baitira oinarrizko saneamenduaren akatsen ondorioz sortzen diren arazoak, pobreziak eta oinarrizko saneamenduaren arazoak eragiten baitute 10 segundotik behin haur bat hiltzea.[5] Gainera, kontuan eduki behar ditugu hurrengo datu hauek: lurraren azaleraren %71 urez estalita egon arren %2 baino ez da giza kontsumorako; hondakinen %80 ekosistemetara itzultzen dira birziklatu gabe; gutxienez 2.100 milioi pertsona beren etxeetan edateko urik gabe bizi dira; 663 milioi pertsona etxetik gertu edateko uraren hornidurarik ez dute; gutxienez 1.800 milioi pertsonek erabiltzen dute kutsatutako ur-iturria; edateko ez den urak eta osasun-azpiegitura txarrak 842.000 heriotza eragiten dituzte urtean; nekazaritza da ur-eskasiaren eta kutsadura-faktore baten arrazoi nagusia; 2030ean, munduak aurre egin beharko dio %40ko klima-aldaketari; eta, azkenik, 2050ean gutxienez lau pertsonatik bat ur gezaren eskasiak kronikoki eragindako herrialde batean biziko da.[1]

Beraz, osasuneko arrisku horiek minimizatzeko, ura zaintzeko programa indartu behar da, saneamendu-lanak areagotuz eta gai horiei buruz ikertzen jarraituz, kutsadura posibleen kausak identifikatzeko edota urritasun handieneko lurraldeak antzemateko.[2]

Ur kutsatuak ekosistemetan duen eragina[6] aldatu

Duela urte askotatik, gizakia ingurumena aldatzen ari da, baso eta oihanen ustiapen eta suntsiketa masiboaren ondorioz, eta baita ibaien, itsasoen eta atmosferaren ingurumen-kutsaduraren ondorioz. Kutsadura hori fabriketako hondakinek eta erregai fosilen erabilerak (ikatza, petrolioa eta gasa) eragin dute. Horrek, klima-aldaketa larriak eragin ditu, baita berotegi-efektua ere, zeinak alde batetik, uholdeak eragiten dituzten urakanak sortzen dituen, eta, bestetik, lehorte zabalak, ingurunea suntsitzen dutenak.[7]

Honekin batera, azpimarratzekoa da euri azidoa, aurretik aipatutako kutsaduraren ondorioz sortzen den euri, elur, kazkabar edo laino gisako prezipitazio arriskutsua. Euri azidoa, zehazki, nitrogeno oxidoa eta sufre dioxidoa askatzen duten eta ikatza erretzen duten zentral elektrikoek eta fabrikek edota petroliotik eratorritako produktuak aireko hezetasunarekin konbinatzen direnean sortzen da. Beraz, zibilizazio industrialak eta gaur egungo garapen teknologikoak eragin handia du arazo larri honen sorreran. Gainera, euri azidoaren gorakadak ondorio nabarmenak izan ditu ekosistemetan: munduko basoak hiltzen ari baitira eta haien ur-gorputzek ezin baitiete eutsi arrain-populazioei. [6]

Haren jatorria Industria Iraultza da, sufre konposatu herdoilduen jatorria nagusiki Britainia Handiko planta termikoetan baitzegoen, Industria Iraultza hasi zen toki berean. Zehazki, industria iraultzaren hasierarekin erregai fosilen kontsumoa handitzen denean sortzen da fenomenoa. Beraz, euri azidoa airea kutsatuta egotearen ondorio ugarietako bat da. Gainera, airea kutsatu egiten da edozein erregai mota erretzen denean, produktu kimiko desberdinak askatzen baitira. Gas kutsagarri horien ekoizle nagusiak fabrikak, makinak eta autoak dira, bertan ikatza edo petroliotik eratorritako produktuak erretzen baitituzte.[8] Eta jakina den bezala, asmakizun guzti horiek Industria Iraultzaren ondorioz sortu egin ziren.

Gaur egun, azterlan batzuek erakusten dute euria duela 200 urte baino 100 aldiz azidoagoa dela, beraz begi-bistakoa da okerrera egin duela. Kontzeptu hau, hurrengo honetan datza: erregaiak erretzean sortzen diren gasek airearen oxigenoarekin eta ur-lurrunarekin erreakzionatzen dute, eta prezipitazioen bidez lurrazalean botatzen diren azido bihurtzen dira (elur edo laino moduan ere ager daiteke). Lurzoruaren eta azaleko uren azidotze horrek ekosistemetan ondorio suntsitzaileak ditu, eta arrisku larria da izaki bizidunentzat. euri azidoz kutsatutako ura edaten dutenek arnas eta bihotzeko gaixotasunak izaten dituzte eta gainera, kasu batzuetan, minbizia izateko joera dute, sufre kontzentrazio handia dela eta. Gainera, Lurraren mantenugaiak gutxitzea eragiten du, eta ondorioz, landareak eta  izurriteen aurrean ahulago bihurtzen dira. Beraz, kasuan neurriak hartzen ez badira, landaretza gero eta txikiagoa izango da, eta horrek ez die gizakiei bakarrik eragingo, baita zuhaitz horietan bizi diren animaliei ere, hala nola txoriei eta tximinoei; izan ere, haien habitata suntsituko litzateke.[8]

Hala ere, euri azidoak desagerraraztea ezinezkoa da, baina beste irtenbide batzuk egon daitezke, hala nola erregaia gas naturalez, eguzki-energiaz edo energia eolikoz aldatzea (enpresetan edo autoetan); hala, sufre dioxidoaren eta nitrogenoaren aireko emisio- edo kontzentrazio-kopuruak behera egingo luke. Azken finean, kontzientzia ekologiko berri bat sortzea lortzen ez bada, gizakia irtenbiderik gabeko kale batean egon liteke, gizateriarentzat arrisku handikoa.

Adierazleak aldatu

“Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea”ren helburu hori abian jartzeko arrazoietako bat datu beldurgarri hau izan zen:  Munduko 10 pertsonatik 3k ez dute edateko ur seguruen zerbitzurik, eta 10etik 6k ez dute modu seguruan kudeatutako saneamendu-instalazioetarako sarbiderik.  Arazo honi konponbide bat emateko ezarritako helburuetariko bat hemendik 2030era, edateko uraren sarbide unibertsal eta bidezkoa lortzea, pertsona guztientzako prezio eskuragarrian izan zen.Nazio Batuek 8 xede eta 11 adierazle zehaztu dituzte 6. GJHrako. Xedeek helburuak zehazten dituzte, eta adierazleek adierazten dute munduak zer neurrirekin egiaztatu nahi dituen helburu horiek lortzen diren ala ez.[9]


Horietako lehenengo helburua edateko ur segurua eta eskuragarria da eta bere adierazlea modu seguruan kudeatutako edateko uraren zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleen proportzioa da. Modu seguruan kudeatutako edateko uraren zerbitzu bat instalazioak dituen,  behar denean eskuragarri dagoen eta kutsadurarik gabea dena bezala  definitzen da. Helburua, 2030erako edateko ur seguru eta eskuragarrirako sarbide unibertsal eta bidezkoa lortzea da.

 
Modu seguruan kudeatutako edateko uraren zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleen proportzioa 2000an
 
Modu seguruan kudeatutako edateko uraren zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleen proportzioa 2015an


Grafiko hauek erakusten dute 2000 eta 2015an modu seguruan kudeatutako edateko ura erabiltzen duten biztanleen ehunekoa. Begirada orokorra eginez gero ikusi dezakegu Europa ia osoa ez duela aldaketa askorik jasan 15 urte bitartean, hori seinale ona da portzentai altuak dituelako. Italian adibidez; 2000an %80 ingurukoa zen eta 2015an %93 ingurukoa. Aldiz, begirada Afrikan ezarriz gero, zehazki Etiopian ikusi dezakegu 2000. urteko portzentaia ez zen %5 era iristen eta hamabost urte ondoren soilik %10,54ra iristea lortu dutela.

Ondorengo taulan portzentai baxuenetariko eta altuenetarikoa duten herrialdeak alderatuko ditugu eta honek zer ondorio ekartzen dituen ere:

HERRIALDEA 2000 2015
Danimarka %93,83 %96,64
Alemania %99,35 %99,22
Israel %99,39 %99,39
Nigeria %16,77 %19,40
Uganda %3,91 %6,44
Kongo %29,09 %37,00

Nigeriak duen portzentai baxu horrek izatea, ondorengo ondorioak dakar; Nigerian, 26,5 milioi haurrek ez dute urik, herrialdeko haurren ia heren batek, alegia. Urtero, 100.000 haur nigeriar inguru hiltzen dira ur faltarekin lotutako gaixotasunengatik.[10]

Bestalde, Lagos Nigeriako hiriburu komertzialak ur-krisi bati aurre egin behar dio, eta milioika pertsona baldintza onartezinetan bizi dira. NBEren arabera, Lagosen bizi diren 21 milioi pertsonek ur edangarria aurkitzeko zailtasunak dituzte. Nazio Batuen kalkuluen arabera, 10 pertsonatik batek baino ez du eskura Estatuak hornitutako ura.[11]

Eta hau zergatik ematen da Afrikan batez ere? Historikoki, urtean zehar euri gutxi egiten duelako eta beraz, lehorte luzeak eta etengabeak jasateko joera duten eskualdeen aurrean gaudelako. Baita ere, eskualde horietan azpiegiturarik ez dagoelako eta ur-iturriak oso kutsatuta daudelako desabantaila-egoera kontuan hartuta, lehorteen ondorioak oso larriak dira Afrikako kontinentean.[12]


Nazio Batuak ezarritako beste helburuen artean Uraren erabileraren eraginkortasuna handitzea eta ur gezaren hornidura bermatzea aurkitzen da. Helburu honekin 2030erako, sektore guztietan uraren erabileraren eraginkortasuna nabarmen handitzea eta ur-eskasiari aurre egiteko ur geza modu iraunkorrean erretiratzen eta hornitzen dela bermatzea, eta ur-eskasia duten pertsonen kopurua nabarmen murriztea da lortu nahi dena.

Guk zehazki ur gezaren estres-mailak aztertuko ditugu. Hasteko, estres hidrikoa ur-eskaria handiagoa denean denbora-tarte jakin batean eskuragarri dagoen kantitatea baino gertatzen da .Estres hidrikoa kategoria hauetan definitzen da: <%10 estres baxukoa da; %10-20 baxua da ertainean; %20-40 ertain-altua;%40-80 altua; >%80 oso altua.

Ondorengo irudian ikusten da 2014ko egoera nolakoa zen:

 
Ur gezaren estres-mailak 2014an

Orain alderaketa egingo dugu zenbait herrialdeen artean, 2014 ez zen beste urte bat eta 2014 urtean zegoen egoera konparatuz, modu honetan ikusiko dugu nola aldatu den estres hidrikoa urteak igaro ondoren.

Herrialde gehienetan igoera nabaritu da, hala ere, oraindik baldintza txarretan dauden herrialdeak aurkitu daitezke, Angola bezalakoak.
HERRIALDEA X URTEA 2014
Espainia %32,45 %33,05
India %26,28 %44,78
Angola %0,32 %0,48
Haiti %7,53 %11,15

Irudiak aldatu

Urteek eta gertaera historikoek, ur garbia eta saneamenduaren garrantzia erakutsi digute. Nahiz eta gaur egungo egoera, arlo horretan, asko hobetu den, hobekuntza horiek herrialde aberatsenetan eman dira batez ere. Hori dela eta, garapen jasangarrirako helburuetako bat da, biztanleria osoak gutxieneko baldintza batzuk bermatuta izateko.

 
John Leech (1817-1864), “Faraday Giving His Card to Father Thames; And we hope the Dirty Fellow will consult the learned Professor.” Punch Magazineko marrazki bat, 27. orria. 1855ko Uztailak 21.
 
"The Silent Highwayman",  Punch Magazineko marrazki bat, 35. liburukia (137 orria). 1858ko Uztailak 10.  

"The Silent Highwayman" deituriko koadro honen autorea oso argi ez egon arren, ilustrazioak garbi uzten du urte zailak izan zirela. Kasu hau Ingalaterran gertatu zen, industria iraultzaren erdi erdian, Londresen konkretuki. Koadro hauek marraztu baino zenbait mende atzerago hiritarrek Tamesis ibaitik ura lortzeko ahalegin desberdinak egin zituzten, horietako bat Peter Morice, holandarra, gurpil hidrauliko baten bitartez, Tamesis ibaiko ura bonbeatuz, ura hiriko puntu desberdinetara iristea lortu zuen. Arazoa zera zen;  komunen asmakuntza ibaiko kontaminazioa ekarri ez ezik, hiriaren kutsadura handitzeak ere ekarri zuen. Uraren kutsadura horrek, historiara pasa den, koleraren krisia zabaltzea erraztu zuen. Zenbait urte pasa behar izan ziren estolderiaren aldakuntza aurrera eramango zuen proiektu bat aukeratzeko, bitartean; momentu horretako estolderia sistemaren arabera ur puntu desberdinak ezabatuz lortu zuten gaixotasun horren zabalkuntza murriztea.[13]

Bi kuadroak aztertuz antzematen da ibai horretan (Tamesis ibaia) zegoen arazoa. Lehenengo koadroa begiratuz ibaiak eragiten duen heriotza irudikatzen duela uste dut. Bestalde, eskuineko koadroak ibaian dagoen kontaminazioa monstruo zikin horren bitartez adierazi nahi dela ziur nago.


 
Bob Metcalf, “Mwamongu water source”


Zoritxarrez, arestian esan bezala, azpigaratutako herrialde askotan, gaur egun ere, jasaten dute ur garbia ez izatearen desabantaila asko.

Unicef-ek ziurtatzen du arazo honek haur hilkortasuna nabarmenki handitzen duela, hots, munduan 4000 haur hiltzen dira egunero.  Irakeko eta Darfurreko krisiak batera baino bizitza gehiago eramaten ditu. Dirudienez, egon badaude arazo honi aurre egiteko irtenbideak eta baliabideak, zoritxarrez, politikarien interesak ez datoz bat izan zitezkeen proiektu hauekin. Akzio falta horrek, herrialde horietan, egon zitezkeen benetako garapenak eragozten ditu.[14]

Hori gutxi balitz, munduko herrialde askotan, pertsonen elikadura kanpo faktoreen menpe dago, hau da, naturaren menpe, zenbat euri egiten duen arabera. Hori dela eta, goseteak lehorte garaien ostean hazten dira. Ur faltak uzten produkzioa nabarmenki zigortzen du, eta haurren zein helduen desnutrizoan eta horrek dakarren gaixotasunetan eragin handia dauka. Diarrea bezalako, guretzako  gaixotasun “arrunt” bat dena, 750000 ume hiltzen ditu urtero, 1600 ume baino gehiago egunero. Heriotza horietako %60a saihestu litezke, izan ere, uraren saneamendu eza, higiene falta eta elikagaien kutsaduraren ondorioz gertatzen direlako.[15]

Argazkian ikusi daitekeen moduan, munduko leku desberdinetako biztanleek ahalegin handiak egin behar dituzte hidratazio eta higiene maila gutxieneko batzuetara iritsi ahal izateko. Emakume honek buruan daraman zapia seguruenik ur ontzia leku batetik bestera garraiatzeko erabiliko du, eta antzeman daitekeen modura uraren kalitatea kaxkarra izan ez ezik, etxera bueltatzeko bidea ere ez da baldintza hoberenetan egongo. Kultura horietan normala izaten ohi da familia handiak izatea eta ez litzateke arraroa izango emakume horrek daraman ura familia oso bat mantentzeko erabiltzea. Logikoa denez, ibilbide hori egunean behin baino gehiagotan egiten ez badute, gutxienez egunean behin egingo dutelakoan ziur nago. Azken finean, hango biztanleen bizitza erritmoa oso fiskoa da, seguruenik gu ohituta gaudena baino askoz ere fisikoago, eta paradoxa bat dirudien arren, beraiek gu baino zailtasun eta oztopo gehiago dituzte beraien behar fisikoak estaltzeko, hidratatzeko adibidez.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Borderías, P. (2019): “Garantizar la disponibilidad de agua y su gestión sostenible y el saneamiento para todos”. [1] [2021/03/22an ikusia]
  2. a b (Gaztelaniaz) Luna, Liliam Cu�llar; Cantillo, Geominia Maldonado; Soto, Yoel Cepeda. (2017). «Calidad del agua para el consumo humano» Revista Cubana de Higiene y Epidemiolog�a 55 (1): 58–65. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. Zelda-Valdés, A.; Yamilé, T. eta Alfredo, R. (2015): “El cólera: una enfermedad infecciosa reemergente. El candidato vacunal cv 638, una herramienta para su prevención”, CENIC: Ciencias Biológicas, 46 (2), 131-143 orr.
  4. Barceló, D. (2008): “Aguas continentales. Gestión de recursos hídricos, tratamiento y calidad del agua”, CSIC, 7 (1), 133-135 orr.
  5. Arango, A. (2004): “La biofiltración, una alternativa para la potabilización del agua”, Lasallista de Investigación, 1 (2), 61-66 orr.
  6. a b Granados, D.; López, G. eta Hernández, M. (2010): “La lluvia ácida y los ecosistemas forestales”, Revista Chapingo Serie Ciencias Forestales y del Ambiente, 16(2): 187-206 orr.
  7. Jaramillo-Antillón, J. (2010): “Ecología-Salud y enfermedad”, Acta Médica Costarricense, 52 (1), 43-48 or.
  8. a b Augusto, V. (2016): “Lluvia ácida”.[2][Betiko hautsitako esteka] [2021/03/31an ikusia].
  9. SDG Tracker (2018): Sustainable Development GoalL 6 Goal 6: Clean Water and Sanitation - SDG Tracker (sdg-tracker.org) (22/03/2021 an ikusia)
  10. Actualidad (2021) “ONU: Más de 26 millones de niños en Nigeria sufren escasez de agua”ONU: Más de 26 millones de niños en Nigeria sufren escasez de agua - RT (30/03/2021)
  11. Iagua (2021): La crisis de agua en la capital de Nigeria provoca unas condiciones de vida inaceptables La crisis de agua en la capital de Nigeria provoca unas condiciones de vida inaceptables | iAgua (30/03/2021)
  12. Iagua (2021): 10 datos sobre el acceso al agua potable en el mundo que deberías conocer 10 datos sobre el acceso al agua potable en el mundo que deberías conocer | iAgua (28/03/2012)
  13. (Ingelesez) Great Stink. 2021-03-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  14. «CADA DÍA 4000 NIÑOS MUEREN POR FALTA DE AGUA POTABLE Y SISTEMAS DE SANEAMIENTO | UNICEF» www.unicef.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  15. (Gaztelaniaz) Hambre, Niños peruanos beneficiarios de un proyecto de Acción contra el. (2016-03-23). «La falta de agua influye en la desnutrición infantil» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu