Ganimedes (mitologia)

Artikulu hau greziar mitologiako heroiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganimedes».

Ganimedes[1] (antzinako grezieraz: Γανυμήδης Ganymêdês) Trosen eta Troaderen semea izan zen, Dardanoren iloba. Gaztea zela, Troiaren inguruko mendietan egoten zen bere aitaren artaldearen zaindari. Ganimedes oso ederra zen eta Zeusek, maiteminduta, Olinpora eraman zuen. Olinpon Zeusen zerbitzari aritu zen, jainkoei edalontzia nektarrez betetzen. Horren truke Zeusek Ganimedesen aitari zaldi hilezkor batzuk edo urrezko mahatsondoa eman omen zizkion. [2]

Ganimedes (mitologia)
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideacup-bearer (en) Itzuli
Familia
AitaTros
AmaCallirhoe (en) Itzuli
Anai-arrebakIlus (en) Itzuli eta Asarako

Mitoa aldatu

Ganimedes, grezieraz Ganymēdēs, latinez Ganymedes edo Catamitus, greziar elezaharrez, Trosen (edo Laomedon) semea zen, Troiako erregearena.

Gaztea zela, Ganimedes Ida mendian zegoen, Frigia uhartean, gaur egun Turkia dena. Hara joaten ziren gaztetan heroi gazteak nolabaiteko erretiro espiritual batera, eta artaldeak zaintzeko lanak eta bizitzaren alderdiekin lotutako jarduera guztiak ikasten zituzten bertan.[3]

Bere edertasuna ezohikoa zela eta, jainkoek edo Zeusek beraiekin eraman zuten kopari bezala zerbitzatzeko: Zeusek arranoz mozorroturik, edo, kontakizun kretar baten arabera, Minosek. Konpentsazio gisa, Zeusek Ganimedesen aitari zaldi hilezkor hazitarako bat (edo urrezko mahatsondoa) eman zion. Mitoaren lehen formek ez dute eduki erotikorik, baina K. a. V. mendea orduko Ganimedesen bahitzaileak harenganako grina homosexuala zuela uste zen; Ganimedesen bahiketa gai ezaguna izan zen V. mendeko lorontzi atikoetan. Ingelesezko catamite hitza bere izenaren latinezko herri-formatik eratorri zen. Beranduago, akuario-konstelazioarekin identifikatu zuten. [4]

Eragina aldatu

Ganimedesen kontakizun mitologikoak eta Zeusekin zuen harremanak eragin handia izan zuen arteetan. Antzinako artean, ontzietan, eskulturetan eta horma-irudietan irudikatua, ohikoa da Zeusen ikustea – arrano bihurtua –, troiar gaztea bahitu nahian. Pizkunde garaian, Shakespeareren "As you like it" izeneko obran, pertsonaietako bat – Rosalinda – gizonez mozorrotzen da eta Ganimedes izena hartzen du Orlandorekin sedukzio eszena batean.[5]

XIX. mendean, Franz Schubert konpositore ospetsuak Goetheren poema bat musikatu zuen, Ganymed izenekoa. 1993an Budweiser garagardo-fabrikak arranoaren irudiaren edizio mugatu bat atera zuen Ganimedes bahitzen, eta, horrela, enpresa beraren publizitate-kanpaina bat ekarri zuen gogora, XX. mendearen hasieran Ganimedes koperoaren rola betetzeko Olinpora itzultzeari erreferentzia egiten ziona, baina kasu honetan jainkoei garagardoa emanez.[6][3]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. «Ganimedes - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Ganimedes | Quién fue, vida, influencia | Mitología griega, leyenda» Mitos y Leyendas 2016-12-28 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  4. (Ingelesez) «Ganymede | Greek mythology | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  5. (Ingelesez) «Rosalind, As You Like It» No Sweat Shakespeare 2020-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  6. (Ingelesez) «Anheuser Busch Budweiser Ganymede Collector Plate 1993 | #139741285» Worthpoint (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).

Kanpo estekak aldatu