Gamma izpien eztanda[1] (ingelesez: gamma-ray burst edota GRB) Unibertsoan, urrutiko galaxietan, energia oso handia jaurtitzen duten leherketei loturiko gamma izpiak dira. Unibertsoan jazo ohi diren gertakari elektromagnetiko argitsuenak dira. Eztanda horiek nanosegundoak edo zenbait ordu iraun dezakete, baina oro har gamma izpien eztandek zenbait segundo irauten dute.

Izar masibo baten bizialdia eta fusio nuklearrak elementu arinagoak elementu elementu astunagoetan nola bilakatzen dituen erakusten duen ilustrazio artistikoa. Fusioak jada grabitateari kontrajartzeko behar adina presio sortarazten ez duenean, izarra kolapsatu eta zulo beltz bat sortuko da. Teorikoki, energia kolapsoan zehar errotazio ardatzaren inguruan aska daiteke, gamma izpien eztanda bat eraginez.

Erreferentziak aldatu

  1. Astronomiako Oinarrizko Lexikoa. Euskaltzaindia, 7 or..

Kanpo estekak aldatu