Galerako Dama Galerako aztarnategian aurkitu zen K.a. V. mendeko iruditxo feniziarra da, 20. hilobian (I. zonan), Afrika iparraldeko Kartago herrian aurkitu zen beste baten antzerakoa. Harzuriz egina da eta ziur aski Astarte jainkosa irudikatzen duena. Dama bi esfingeren artean eserita dago, eta bularretan dituen bi zuloetatik ura isurtzen duen ontzi bati eusten dio. Irudian, mesopotamiar eragina nabari da, bere forma sendoengatik. Aldiz, jantziko eta ileko liraintzeek egiptoar eraginak adierazten dituzte. Objektu sakratu gisan duen bere izaeragatik, azkenik lurperatua izan arte, zenbait belaunalditan pasa zen hil hatu baten zati gisan.

Galerako Dama
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. VII. mendea
Ezaugarriak
Materiala(k)Harzuria
Dimentsioak18,5 (altuera) × 12 (zabalera) × 13 (sakonera horizontalean) cm
Kokapena
BildumaEspainiako Arkeologia Museo Nazionala
Inbentarioa33438

Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean erakusten da.

Galera aldatu

Galera (antzinako Tutugi) Granadako probintziako herri bat da. Bertatik gertu, Tutugiko iberiar nekropolia (Cerro del Realen) dagoen aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat dago, hainbat hilobi mota dituena: haien artean, arruntena laukizuzen formako ganberaduna da, tumulu zirkular batekin estalia: bertara, pasabide luze baten bidez iristen da. Hilobiotan, hainbat objektu aurkitu dira, apaingarriak, ontzi iberiar eta greziarrak, armak, hil hatuko piezak eta buztin eta harzurizko irudiak, kasu, K.a. VI. mendearen eta K.a. III. mendearen artean datatuak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu