Galar (udalerria)

Nafarroako udalerria

Galar[3] ([galaɾ]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Beriainekin batera Galar zendea osatzen duena. 2014. urteko erroldaren arabera 2.007 biztanle zituen.

Galar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Galarko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIruñerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Galar
AlkateaCecilio Lusarreta Etxarri
(AICG, indep.)
Posta kodea31191
INE kodea31109
Herritarragalartar
Geografia
Koordenatuak42°45′01″N 1°40′18″W / 42.7503056°N 1.6715833°W / 42.7503056; -1.6715833
Azalera44,81 km²
Garaiera440 metro
Demografia
Biztanleria2.353 (2023:  54)
alt_left 1.080 (%45,9)(2019) (%50,7) 1.193 alt_right
Dentsitatea52,25 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,81
Ugalkortasuna[1]‰ 42,89
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,58 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 13,20 (2018: %12,49)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.cendeadegalar.es/

Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Galarrek 47,3 kilometro koadroko azalera du. Mugakideak hauek ditu: iparraldean Iruñea; ekialdean Aranguren, Elortzibar, zendea historikoko herria den Beriain eta Tebas; hegoaldean, Izarbeibarreko Ukar eta Biurrun; eta mendebaldean, Zizur Zendea eta Zizur Nagusia.

Galar udalerrian bederatzi kontzeju hauek daude: Arlegi, Espartza, Ezkirotz, Galar, Getze, Olatz Nagusia, Subitza (denak "lekuak"), Barbatain ("etxaldea") eta Cordobilla; udalburua Getze da[4]. Beriain Galar Zendeako beste herri bat izan da, baina 1992an desanexioa lortu zuen, herri zaharra eta Getzaurre (Poblado de Potasas) bere auzorik handiena biltzen dituena.

Klima eta landaredia aldatu

Udalerriak trantsiziozko klima azpimediterraneoa dauka, Iruñerriko herri guztiek bezala. Dena den, gune metropolitarraren hegoaldean dagoenez, prezipitazioak iparraldeko herrietan baino txikiagoak dira (600mm batez beste urtero). Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, maximoa abuztuan eta tenperatura minimoa urtarrilean delarik. Urteroko egun euritsuak 90 inguru izaten dira (horietatik bost elur egunak). Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira.

Jatorrizko landareditik ez da ia ezer gordetzen, gaur egun Galar Zendea osatzen duten herrien inguruetan zerealak hazteko zelaiak nagusi dira. XX. mendearen amaieran zelai horietako batzuk hiritartu egin dira merkataritza-gune eta etxebizitza berriak eraikitzeko.

Herriak aldatu

Udalerriko herrietako biztanleria honakoa zen 2006ko erroldaren arabera:

Kontzejua Biztanleak
Arlegi 85
Cordobilla 238
Ezkirotz 388
Espartza 244
Getze 173
Galar 121
Olatz Nagusia 30
Subitza 161
Barbatain 7

Historia aldatu

Galar Zendeari buruzko historiako lehen aipamena XV. mendekoa da eta bertan "Espartza eta bere herrixkak" aipatzen dira. XIX. mende hasieran, zendeako ekonomiaren ardatza garia eta bestelako zerealen landaketa da. Gariak zendearen historian izandako garrantziaren adierazle, Galarko armarriaren itxura. Mendearen erdialderako, patataren landaketa eta nekazaritzari lotutako industria xumea garatu zen.

XX. mendean alkohola ekoizten zuen lantegi bat sortu zen, eta iharketaren bidez lortzen zuten beharrezko gatza. Horrez gain, harrobi batzuk zeuden, kare eta igeltsu harrobiak. XX. mendearen erdialdean udalerrian ezarritako "Potasas de Navarra" enpresak eta bestelako industria eta zerbitzuen ezarpenak, zendea erabat aldatu zuten, eta Iruñea-Zaragoza edo N-121 errepide nazionalaren ondoan zeuden kontzejuek garapen handia izan zuten.

Auzo berriak aldatu

Nafarroako Gobernuko etxebizitza sailak 4.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Galar Zendeako Cordobillako kontzejuan, Donapea deitu egitasmoan. Etxebizitza gehienak babes ofizialekoak edo prezio tasaturiko etxebizitzak izango lirateke proiektuaren arabera. Galar Zendeako udala aurka azaldu zen, gehiegizko dentsitatea erakusten zuelako, horrela, udalak 2.500 etxebizitza eraikitzeko plana aurkeztu zuen, 6-8 solairuko eraikinen ordez, hau da dentsitate baxua aukeratu zuen.

Etxebizitza berriez gain, bulego eta industrialdeak eraikiko lirateke Iruñeko Zaragoza etorbidea ardatz harturik.

Ekonomia aldatu

Merkataritza aldatu

Cordobillan eraiki zen Morea merkataritza-gunea Iruñeko aldirietan zabalduriko bigarrena izan zen 2002an. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta 25.000 metro koadroko denda azalera. Merkataritza-gunearen inguruan "Galaria" izeneko merkataritza konplexua dago, Media Markt, E. Leclerc eta merkataritzarako dozenaka eraikin gehiagorekin.

Industria aldatu

XX. mendearen aurretik nekazaritza izan zen udalerriko jarduera nagusia, baina "Potasas de Navarra" meagintza enpresa sortzean erabat aldatu zen Galarko ekonomiaren ardatza. XX. mendearen erdialdean, meategian 2.000 langiletik gorak egiten zuten lan. 1980ko hamarkadan enpresaren krisia zela eta,berriz, hainbat langile kaleratu, izena aldatu eta "Potasas de Subiza" izena hartu zuen. Azkenik, 1990eko hamarkadan, betiko itxi zuten XX. mendean Nafarroako enpresarik handiena izandakoa.

Energia eolikoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Zendearen hegoaldean, Erreniega mendilerroan dagoen Frankoandia etxaldean, EHN enpresak eraikitako bi parke eoliko daude. "Aizkibel" izeneko parkeak duen instalaturiko potentzia 12,52 megawattekoa da eta "Erreniega" parkearena 20,30 megawattekoa. Frankoandia etxaldea Nafarroaren jabetzakoa den arren, Acciona da bi parkeen jabea gaur egun.

Demografia aldatu

Galarren populazioan eragin handia izan zuen XX. mendearen erdialdean Potasas de Navarra enpresa udalerrian ezartzeak, eta mende amaieran, Iruñetik hurbil egonik, hiriburuaren hedapenak eragin zituen etxebizitza berrien multzoen sorrerak. 1990eko hamarkadan Beriain udalerritik banandu zen, eta horren ondorioz udalerriko populazioak beherakada handia izan zuen.

Galarko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,07 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udaletxea aldatu

Galarreko udaletxea Getzeko kontzejuan dago. Eraikina 1918 eta 1919 urteen artean eraiki zen Martin Mendiak eginiko proiektuaren arabera. Udaletxeak beheko solairua eta lehen solairua dauzka, margoturiko fatxadarekin, eta harrizko sarrera nabarmentzen da. XX. mendearen amaieran, Nafarroako Gobernuak eraikina berrizteko diru-laguntza eman zion zendeako udalari.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Udal hauteskundeak aldatu

Azken agintaldietan Galarreko alkatea Agrupación Independiente Cendea de Galar (AICG) taldekoa izan da. 2007an Ricardo Aritz Imizkotz aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak. Baliogabeko botoak 6 izan ziren (emandako guztien %0,65) eta 7 boto zuri izan ziren (botoen %0,77). Abstentzioa %22,14koa izan zen.

Galarreko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Cendea de Galar 405 4
EAE 178 2
Alternativa Nuevo Galar 149 1
PSN 91 1
UPN 82 1

2011n hauexek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta eskuratutako zinegotziak: Agrupación Independiente Cendea de Galar (AICG, 4), Bildu (2), UPN (2), Alternativa Nuevo Galar (ANG, 1) eta PSN (0). AICGko Cecilio Lusarreta hautatu zuten alkate; UPNz beste taldeen botoak eskuratu zituen[5].

Galarreko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AICG 386 4
Bildu 209 2
UPN 162 2
ANG 128 1
PSN 58 0

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Galarreko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
1979 a 1983 PSE
1983 1987 PSN
1987 1991 Independenteak
1991 1992 b UPN
1992 c 1995 PSN
Pedro Jose Erice Rìpodas 1995 1999 GARILAR
1999 2003 Independenteak
Ricardo Ariz Imizcoz 2003 2007 Agrupacion Independiente Cendea de Galar
Ricardo Ariz Imizcoz 2007 2011 Agrupacion Independiente Cendea de Galar
Cecilio Lusarreta Echarri 2011 2015 Agrupacion Independiente Cendea de Galar
Cecilio Lusarreta Echarri[6] 2015 2019 Agrupacion Independiente Cendea de Galar
Oscar Amoztegui Recalde[6] 2019 Jardunean Agrupacion Independiente Cendea de Galar

a 1979tik hasita 1992ra arteko alkateak, Galar Zendeako alkateak izan ziren.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c 1992. urtean Beriain Galar Zendeatik banandu eta udalerri bihurtu zenean, beste bederatzi kontzejuek elkarrekin jarraitu zuten Galar izeneko udalerria eratuz.

Garraioa aldatu

Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:

Gainera, La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta geltokia dauka Cordobillako kontzejuan. Ibilbidea honakoa da:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Galar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara dira hizkuntza ofizialak.[7] 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,68k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Galar Zendea) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[8]. Baina, Nafarroako Parlamentuak 2010eko otsailaren 18an eremu mistora sartzea erabaki zuen.[7]

Elkarteak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

San Martin parrokia aldatu

San Martin parrokia, XVI. mendeko eraikina da, Miguel Iriarte harginaren lana. Eraikinak, tertzeletedun harlanduz estalitako gurutze latindarra dauka. Eliza barruan lokarri eta animalien ikurrez apainduriko XII. mendeko portada erromanikoa dago. Horrez gain, Pedro Arraidu egileak 1623. urtean egindako, Errosarioko eta Agate Deunaren erretaula erromanistak nabarmentzen dira.

Parrokiako erretaula nagusia Arraiduk berak egin zuen, baina jatorrizko itxura eta polikromia erabat aldatu dira.

Galartar ospetsuak aldatu

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Galar Zendea
Kontzejuak: ArlegiKordobilaEspartzaEzkirotzGalarGetzeOlatz NagusiaSubitza

Etxaldea: Barbatain