Gadget inspektorea (jatorrizko ingelesez: Inspector Gadget), AEB, Frantzia, Kanada eta Japoniako zientzia-fikziozko komedia marrazki bizidun telesail bat da. Bruno Bianchi, Andy Heyward eta Jean Chalopinek sortu eta DIC Entertainment konpainiak ekoitzi zuen. Ingelesezko jatorrizko bertsioa Don Adams, Gary Owens, Jesse White, Frank Welker, Cree Summer Francks, Holly Berger, Dan Hennessey eta Maurice LaMarche aktoreek beren ahotsak ipini zituzten.

Gadget inspektorea
Jatorria
Sortzailea(k)Bruno Bianchi (en) Itzuli, Andy Heyward eta Jean Chalopin (en) Itzuli
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Frantzia, Kanada eta Japonia
Sasoi kopurua2
Atalak86
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko telesaila eta misterioa
Iraupena22 minutu
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaDIC Entertainment Corporation (en) Itzuli
Nelvana (en) Itzuli
Field Communications (en) Itzuli
[[Kategoria:DIC Entertainment Corporation (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
[[Kategoria:Nelvana (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
[[Kategoria:Field Communications (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
Bestelako lanak
MusikagileaShuki Levy (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorleabroadcast syndication (en) Itzuli
France 3
Crave (en) Itzuli
Hasiera-data1983ko irailaren 5a
Amaiera-data1985eko azaroaren 13a
Fikzio-unibertsoaInspector Gadget universe (en) Itzuli

IMDB: tt0085033 Allocine: 4529 Metacritic: tv/inspector-gadget TV.com: shows/inspector-gadget-original-series Edit the value on Wikidata

1982ko abenduaren 4an atal pilotua aireratu zen, eta ondoren, 1983ko irailaren 12tik 1986ko otsailare 1era AEBetan Broadcast syndication eta Frantzian FR3 katean aireratu zen, denera 2 denboraldi eta 86 atal izan zituen. Atal bakoitzak 22 minutu inguru irauten zituen.

ETB 1 kateak euskaraz aireratu zuen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gagdet inspektore xelebrea baldar bezain despistatua da, gainera bere gorputzean kontaezinezko gailuak dituen ziborg bat da. Quimby/Gontier buruzagiak ikertu beharreko kasuen ardura eman ohi dio, eta Gadgetek bere hiloba Penny/Sophie neskatoa eta Brain/Finot txakurraren laguntzaz argitzen ditu. Kasu hauen atzean beti M.A.D gaizkile taldea eta ezkutuko Claw/Ganf doktorea, bere katua eta morroiak daude.

Pertsonaiak aldatu

Pertsonaien izenak ingelesezko eta frantsesezko bertsioen arabera daude:

  • Gadget inspektorea
  • Penny / Sophie: Gagdet inspektorearen hiloba den neskato ilehori buruargia
  • Brain / Finot: Txakurra.
  • Quimby / Gontier buruzagia: Gadgeten nagusia eta misioen ardura ematen dion polizia burua.
  • Claw / Gang doktorea: Gadgeten arerio zital eta gupidagabea, M.A.D. gaizkile erakundearen ahots ozen eta sakoneko buruzagia da, ez da inoiz bere aurpegirik ikusten. Katu bat lagun du.
  • Capeman kaporala: Gadget inspektorearen laguntzailea. Kasuen xehetasunei hark baina kontu gehiago ipintzen duen arren, Gadget bezain baldarra da.

Bitxikeriak aldatu

  • Lehen ataletan bibote edo mustaxa zuen Gadget inspektoreak. Laster kendu zioten, Clouseau inspektorearen antza gehiegi zuelakoan lege auziak saihestu nahiz.
  • Pennyren gurasoak ez dira sekula aipatzen.

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu