Gabriel Erkoreka

musikagile espainiarra

Gabriel Erkoreka Graña (Bilbo, 1969) bizkaitar musikagilea da.

Gabriel Erkoreka
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEspainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Enplegatzailea(k)Musikene

Musicbrainz: add9ae62-782d-49d3-aadb-e0c1b3b9f992 Discogs: 4157903 Edit the value on Wikidata

Juan Crisóstomo de Arriaga Bilboko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Ondoren, Karmelo Bernaolarekin, Gasteizko Goi Musika Eskolan aritu zen eta Piano ikasketak egin zituen. 1995ean, Londresera joan eta bertan egin zituen graduondoko Konposizio ikasketak. Joaquin Atxukarro, Salomon Mikowski, Elza Kolodin eta Malcolm Frager bezalako irakasleekin Pianoa eta Interpretazioa ikasi du. Bakarlari gisa aritu da, eta Orkestrazio irakasle modura, Londresko Royal Academy of Music-en. 1996an SGAEko Lehen Saria eskuratu zuen. UNESCOren Konpositoreen Nazioarteko Tribunan parte hartzeko hautatu zuen RNEk. Gaudeamus Nazioarteko Sariketan (Amsterdam) finalista izan zen, 1998an.

Erreferentziak aldatu