Gabonetako Loteria Espainian abenduaren 22an ospatzen den zozketa da. Espainiako Loteria Nazionalaren parte da eta lehen aldiz 1812ko abenduaren 18an ospatu zen, Cadizen. Estatuaren diru sarrerak handitzeko asmoz sortu zuen Ciriaco Gonzalez Carvajalek eta urteen poderioz gabonen ikur bihurtu da.[1]

Uztaileko lehen asteetan hasten da Gabonetako Loteriaren salmenta eta zozketaren prestaketa egun bat lehenago hasten da, jendaurrean bolak aztertzen direnean. Abenduaren 22an San Ildefonso ikastetxeko haurrek abesten dituzte zenbakiak.

Gabonetako Loteriak 2.380 milioi euro banatzen ditu, sari ezberdinetan banatuta.[2]

Ezaugarriak aldatu

Loteria txartel bakoitzak dezimo izena hartzen dute, apustulariak loteria-billete baten hamarrena jokatzen duelako. Loteria-billete bakoitza (seriea) hamar dezimoz osatuta dago.

Zenbaki bakoitzaren serieak jaulkitzen dira, hau da, zenbaki bakoitzeko loteria-billete bakoitza hainbat alditan errepikatzen da. Txartel bakoitzean agertzen da serie zenbakia. 2011 geroztik, 100.000 zenbakik hartzen dute parte zozketan (00000 zenbakitik 99999 zenbakira arte). Sari nagusia irabazteko probabilitatea %0,001 da.

Zenbaki hauetako bakoitzaren 170 serie ateratzen dira eta serie hauetako bakoitzean 10 dezimo daude. Beraz, zenbaki bakoitzaren 1700 dezimo daude, 170 milioi dezimo guztira. Dezimo hauetako bakoitzaren prezioa 20 eurotakoa da, 3400 milioi euro jokatzen dira dezimo guztien artean.

Gabonetako loteriatik jasotako diruaren %70 sarietarako da (2.380 milioi euro), %22 Tesoro Públicoak jasotzen du (748 milioi euro) eta gainontzeko %8a (272 milioi euro) salmenta puntuetako komisioetara eta administrazio gastuetara bideratzen da. Gainera, 2.500 euro baino gehiagoko saria jasoz gero, Ogasunak sari horren %20 jasotzen du zergen bidez (Loteria Nazional-ek berak, zuzenean, sariaren %80a ematen dio irabazleari).

Sariak aldatu

Gabonetako Loteriak sari ezberdinak banatzen ditu.[3] Gainera, posible da dezimo batek sari bat baino gehiago izatea.

Ondorengo sariak loteria-billete bakoitzarentzat dira. Beraz, dezimo bakarra izanez gero zati hamar egin behar da kopurua jakiteko eta kontuan izan %20ko zerga.

Lehenengo saria edo Sari Nagusia 4.000.000 euro
Bigarren saria 1.250.000 euro
Hirugarren saria 500.000 euro
Laugarren saria 200.000 eurotako 2 sari
Bosgarren saria 60.000 eurotako 8 sari
Pedrea: 1.000 eurotako 1794 sari
Sari nagusiaren aurreko eta atzeko zenbakia 20.000 eurotako 2 sari
Bigarren sariaren aurreko eta atzeko zenbakia 12.500 eurotako 2 sari
Hirugarren sariaren aurreko eta atzeko zenbakia 9.600 eurotako 2 sari
Lehen, bigarren eta hirugarren sarien ehunekoa 1.000 eurotako 297 sari
Laugarren eta bosgarren sarien ehunekoa 1.000 eurotako 198 sari
Lehen, bigarren eta hirugarren sarien azken bi zenbakiak 1.000 eurotako 297 sari
Jokatutakoa 200 eurotako 9999 sari

Azken sari nagusiak eta probintzia saridunak.[4]

Urtea

Sari nagusiaren zenbakia Probintzia saridunak
2018 03.347 Bilbo, Gernika, Huesca, Cuenca, Valentzia, Elx, Alacant, Avila, Zamora eta Tarragona
2017 71.198 Lugo
2016 66.513 Madril
2015 79.140 Roquetas de Mar (Almería)
2014 13.437 Madril, Cádiz, Murtzia, Valentzia, Albacete, Cáceres, Coruña, Errioxa, Las Palmas, León eta Lugo.
2013 62.246 Madril, Gipuzkoa, Jaén, Toledo, Palentzia, Valentzia, Sevilla, Asturias, Pontevedra, Bartzelona
2012 76.058 Coruña, Bizkaia, Lugo, Asturias, León, Burgos, Salamanca, Segovia, Valladolid, Nafarroa, Soria, Madril, Zaragoza, Huesca, Bartzelona, Castelló, Valentzia, Albacete, Alacant, Murtzia, Eivissa, Badajoz, Cádiz, Ceuta, Granada, Kordoba, Jaén, Almería, Tenerife eta Las Palmas
2011 58.268 Huesca
2010 79.250 Bartzelona, Alacant, Tenerife, Madril, Cáceres, Palentzia, Murtzia, Zaragoza eta Gipuzkoa
2009 78.294 Madril
2008 32.365 Bartzelona, Alacant, Gipuzkoa, Madril, Zaragoza, Jaén, Ourense, Soria
2007 06.381 Alacant, Almería, Asturias, Bartzelona, Coruña, Lleida, Madril, Tenerife, Teruel, Toledo, Bizkaia
2006 20.297 Soria, Sevilla, Alacant, Madril, Asturias
2005 20.085 Bartzelona
2004 54.600 Lleida
2003 42.473 Lleida, Errioxa, Coruña
2002 08.103 Murtzia, Madril, Errioxa
2001 18.795 Murtzia
2000 49.740 Segovia
1999 65.379 Alacant
1998 21.856 Gipuzkoa, Madril
1997 43.728 Granada
1996 56.169 Valentzia
1995 45.495 Balearrak
1994 49.595 Bartzelona
1993 47.884 Alacant
1992 31.466 Bartzelona, Sevilla, Segovia, Zaragoza
1991 47.996 Madril
1990 32.522 Toledo, Madril, Valentzia

Gabonetako Loteria Euskal Herrian aldatu

Gabonetako Loterian egiten den gastuari dagokionez, Hego Euskal Herriko herritar bakoitzak batez beste 75 euro jokatzen ditu Gabonetako Loterian. Bizkaian 89,84 euro, Gipuzkoan 60,70 euro, Nafarroan 56,96 euro eta Araban 53,30 euro.[5]

Sariei dagokionez, Gabonetako Loteriaren bigarren, hirugarren, laugarren eta bostgarren sari ugari tokatu izan dira Euskal Herriko hainbat lekutan. Sari nagusia, ordea, 12 aldiz tokatu da Bizkaian, 6 Gipuzkoan, 5 Nafarroan eta 3 Araban.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. EITB.
  2. EITB.
  3. .
  4. .
  5. EITB.
  6. EITB.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu