Gabai arrunta (Puffinus puffinus) procellariidae familiako itsas-hegaztia da[1]. Atlantiar ozeanoaren iparraldean eta Mediterraneo itsasoan bizi da. Euskal Herriko kostaldean udazkeneko pasean ikusten da gehienbat[2].

Gabai arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaProcellariiformes
FamiliaProcellariidae
GeneroaPuffinus
Espeziea Puffinus puffinus
Brünnich, 1764
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa521 g (helduen pisua)
Zabalera82 cm
Gabaiak elikatzen.

Bizitza luzea duen hegaztia da. 2003 urtean Ipar Irlandako Copeland uhartean 1953an eraztuna ezarri zitzaion (bost urte zituela) gabai bat aurkitu zen eta 55 urte zituenez hegazti basati zaharrena kontsideratu zen. Hori gutxi balitz gabai bera 2013an hartu zen berriz[3].

Deskribapena aldatu

31-36 cm arteko luzera eta 76-88 cm arteko hego-zabalera ditu eta 350–575 gramo pisatzen ditu[4]. Gorputz trinkoa du, hanka motza eta burua ere txikia da. Gorputzaren gainaldea iluna da, ia beltza, eta azpialdea berriz erabat zuria. Burua beltza du eta moko luze eta fina. Masaila ilunaren atzean ilargi-erdi itxurako lerro zuria dauka[2]. Sexu dimorfismorik ez du agertzen.

Hegan ari denean hanka motzek ez dute buztanaren luzera gainditzen eta beraz lerro zuzen batek mugatzen du hegaztia. Hegakada sekuentziak eta planeatze tarteak txandakatzen ditu. Haizea indartsua denean planeatu egiten du soilik[2]. Beharrezkoa du energia aurreztea, habiatik ehundaka kilometro urrundu baitaiteke elikagai bila kumatze garaian[5]. Hegan egiten bezain trebea da igerian eta urpean ibiltzen.

Habitata eta migrazioak aldatu

Itsaso zabalean bizi da eta kumatzeko ez bada ez da lehorrean agertzen[2].

Kumatze garaian Ozeano atlantikoaren iparraldeko uhartetan egoten da eta udan hegoaldera migratzen da, Brasilera, Argentinara edota neurri txikiagoan bada ere Hegoafrikara[6]. 10.000 kilometro inguruko distantziak egitera irits daiteke hegoalderako bidean[7]. 50 urte har ditzake gabai batek eta beraz bere bizitza guztian milioika kilometro eginak izango ditu hegan.

Elikadura aldatu

Arrain txikiak, krustazeoak eta zefalopodo txikiak jaten ditu, uretan murgildurik harrapatzan dituenak[2].

Ugalketa aldatu

Hegazti bakartia bada ere martxoa aldera, ugalketa garaian, koloniak eratzen ditu eta kontinente barneko labar-eremuak okupatzen dituzte, batzutan 1-2 km barrura jota eta inoiz 1.000 metrotako altueran ere bai. Arrakalak aprobetxatzen ditu eta bestela zuloa egiten du eta barrenean sortzen duen ganbaran arrautza zuri bakarra jartzen du. 45 egun igarotzen ditu txitatzen eta txitak jaiotzen direnean denbora tarte luzeak egiten dituzte bakarrik, helduak jatekoarekin etortzeko zain[8]. Harraparien menpe daude (kaioak, saguak...) eta gabaiaren bizitzako arrisku handieneko tartea izaten da. Uztaila aldera gabai gazteak hegan egiten hasten dira[2].

Koloniak aldatu

Erresuma Batuan eta Irlandan ditu kolonia nagusiak. Erresuma Batuko gabai kolonien hiru laurdena hiru uharte txikitak kokatzen dira, Galesko kostaldeko Skomer uhartean (2011 egindako erroldan 102.000 bikote kontatu ziren[9]) eta Skokholm uhartean (46.000 bikote[9]) eta Eskoziako Rùm uhartean. Irlandan 7.000-9.000 bikoteko koloniak daude eta Faroetan 15.000 bikotek kumatzen dute. Atlantiko erdian dauden uharteetan ere kumatzen du (Kanariak, Azoreak, Madeira...).

XIX. mendean ozeanoa zeharkatu eta Ipar Amerikaren ekialdeko kostaldeak kolonizatu zituen, Ternua, Labrador, Massachusetts...

Taxonomia aldatu

Morten Thrane Brünnich zoologo daniarrak deskribatu zuen aurreneko aldiz 1764. urtean[10] eta Procellaria puffinus izena eman zion[11]. Beranduago, Mathurin Jacques Brisson frantsesak sorturikoPuffinus generoan ezarri zen. Puffinus izena "puffin" hitzaren latiizazioa da. "Puffin"-ak gabaiaren txita onduak ziren, XVIII. mendean delicatesen gisa jaten zirenak.

Gabaiaren azpiespezie ontsideratzen ziren hainbat hegazti (gabai mediterraneoa, balearetako gabaia, Hutton gabaia, gabai ipurbeltza, gavia gabaia, Townsend gabaia eta Newell gabaia) gaur egun Puffinus generoko espezie desberdinduak dira, eta beraz ez zaio gabai arruntari azpiespezierik ezagutzen[12].

Euskal Herrian dituen izenak aldatu

Honako izen hauek ematen zaizkio gabai arruntari[13]:

  • Gabai
  • Martin (Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko kostaldea)
  • Atuntxori (Gernika-Bermeo, Lea-Artibai, Debabarrena, Urola-Kostaldea)
  • Brai (Gernika-Bermeo)
  • Kabratxori (Urola-Kostadea)

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Alcover, Josep Antoni (2001): Nous avenços en el coneixement dels ocells fòssils de les Balears. "Anuari Ornitològic de les Balears" 16: 3–13. PDF
  2. a b c d e f «Pardela pichoneta» SEO/BirdLife.
  3. (Ingelesez) Clark, Jacquie A.; Robinson, Robert A.; Balmer, Dawn E.; Adams, Sue Y.; Collier, Mark P.; Grantham, Mark J.; Blackburn, Jeremy R.; Griffin, Bridget M.. (2004-01). «Bird ringing in Britain and Ireland in 2003» Ringing & Migration 22 (2): 85–127.  doi:10.1080/03078698.2004.9674318. ISSN 0307-8698. (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  4. (Ingelesez) «Petrels, Shearwaters (Procellariidae)» www.hbw.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  5. Birkhead, Tim. (2012). Bird Sense. Londres: Bloomsbury ISBN 978-1408820131..
  6. Onley, Derek; Scofield, Paul. (2007). Albatrosses, Petrels and Shearwaters of the World (Helm Field Guides).. Londres: Christopher Helm., 17 or. ISBN 0-7136-4332-3..
  7. Guilford, T.; Meade, J.; Willis, J.; Phillips, R.A.; Boyle, D.; Roberts, S.; Collett, M.; Freeman, R. et al.. (2009-04-07). «Migration and stopover in a small pelagic seabird, the Manx shearwater Puffinus puffinus: insights from machine learning» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 276 (1660): 1215–1223.  doi:10.1098/rspb.2008.1577. ISSN 0962-8452. PMID 19141421. PMC 2660961. (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  8. «Pardela Pichoneta y Balear» www.pajaricos.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  9. a b Smith, S.; Thompson, G.; Perrins, C. M.. (2001-11-01). «A census of the Manx Shearwater Puffinus puffinus on Skomer, Skokholm and Middleholm, west Wales» Bird Study 48 (3): 330–340.  doi:10.1080/00063650109461232. ISSN 0006-3657. (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  10. «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  11. (Latinez) Brünnich, Morten Thrane. (1764). M. Th. Brunnichii Ornithologia borealis.... Imprimatur, J.C. Kall (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  12. www.worldbirdnames.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  13. «Gabai arrunta» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).