GR-34

GR 34» orritik birbideratua)

GR 34 edo Donostia-Arantzazu ibilbidea Gipuzkoako Donostia hiriburutik Arantzazuko santutegira doan ibilbide luze bat da.

Ibilbide honen lehenbiziko aipamenak XI. mendekoak dira. Berez, antzina artzainek euren ganadua neguko larretatik (kostaldera) udaberri-udako larretara (barnealdea) eramateko erabili ohi zuten bidea da. Gaur egun ibilbide hau gauzatzeko arrazoien artean kirola bera, erlijioa nahiz erakarpen kulturala dira. Horregatik ibilbide hau amaitzean Arantzazun mendizale nahiz erromesek bat egin ohi dute.

2012tik 2013ra Zubietako errauskailua eraikitzeko lanen ondorioz bidea moztuta egon zen ia urtebetez, Gipuzkoako Mendizale Federazioko teknikariek erraustegia inguratuz bide berri bat markatu zuten arte.[1]

2018ko maiatzaren 22an Gipuzkoako Mendizale Federazioak GR-34 ibilbidea deshomologatu eta ezabatuko zuela iragarri zuen. Horretarako arrazoia homologazioa mantentzeko baldintzak ez betetzea izan zen. Aurreko urteetan ibilbidea baldintza egokietan mantentzeko pertsonen bila ibili ziren baina ez zuten interesaturik aurkitu.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «GR 34 Donostia - Arantzazu ibilbidea berriro irekita Zubietan parean.» Gipuzkoako Mendizale Federazioa 2012-12-13 (Noiz kontsultatua: 2018-01-14).
  2. «GR 34 Donostia-Arantzazu deshomologatu eta ezabatuko da» Gipuzkoako Mendizale Federazioa 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

Kanpo estekak aldatu