GATEPAC (gaztelaniaz Grupo de Artistas y Técnicos Españoles para el Progreso de la Arquitectura Contemporánea), Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian osatu zen arkitekto taldea zen. C.I.A.M. taldearen espainiar taldea zen, eta bere helburua arkitektura arrazionalista sustatzea izan zen.

Historia aldatu

 
GATEPAC taldearen aldizkari bat

Zaragozako Gran Hotelean sortu zen ofizialki 1930ko urrian. Talde honetako kide nabarmenenak Josep Lluis Sert, Josep Torres Clave, Antoni Bonet i Castellana, Fernando García Mercadal eta Jose Manuel Aizpurua ziren.

Taldearen ekialdeko atalak, katalanak, GATCPAC (Grup d'Arquitectes i Tècnics Catalans per al Progrés de l'Arquitectura Contemporània) izena zuen, eta erdialdeko eta iparraldeko atalek baino arrakasta handiagoa izan zuen.

GATEPACeko kide gehienak Espainiako Gerra Zibilean errepublikaren alde agertu ziren. Torres Clave bera gerran sartuta zebilela hil zen; Josep Lluis Sert erbesteratu zen, eta Harvardko Unibertsitatean katedradun izan zen; Antoni Bonetek Buenos Airesera alde egin zuen. Jose Manuel Aizpurua, berriz, falangista zen, eta 1936ko uztaileko estatu kolpearen aldekoa; Donostian atxilotu eta fusilatu zuten.

GATEPACek ez zuen eraginik izan Espainian, Francoren erregimenak haien aldizkariari (A.C. Documentos de Actividad Contemporánea) zentsura kendu zion arte, 1950. hamarkadan. Orduan, arkitektura modernoan kokatzen zen belaunaldi berri batek haien ekarpena jaso zuen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu