Günter Guillaume (Berlin, 1927ko otsailaren 1Eggersdorf, 1995ko apirilaren 10) Alemaniako Errepublika Demokratikoaren alde lan egin zuen politikari eta, Christel Guillaume bere emaztearekin batera, espioia izan zen. Inteligentzia-agente gisa, «Stasi» erakundearekin lan egin zuen. Mendebaldeko Alemanian Willy Brandt kantzelerraren idazkaria izatea lortu zuen eta, horri esker, informazio garrantzitsua eskuratzea.

Günter Guillaume

Bizitza
JaiotzaBerlin1927ko otsailaren 1a
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
BizilekuaMendebaldeko Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaPetershagen-Eggersdorf1995eko apirilaren 10a (68 urte)
Hobiratze lekuaParkfriedhof Marzahn (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Christel Boom (en) Itzuli  (1951ko maiatzaren 12a -  1981eko abenduaren 16a)
Elke Bröhl (en) Itzuli  (1986 -  1995eko apirilaren 10a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakintelligence officer (en) Itzuli eta Flakhelfer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Volk und Wissen Verlag (en) Itzuli
Federal Chancellery (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakMarkus Wolf (en) Itzuli
Izengoitia(k)Hansen
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Alemaniako Alderdi Sozialista Batua
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata

Guillaume 1974ko apirilaren 24an, eskandalu handi baten erdian, atxilotu zuten. Urte berean, Guillaume bere lankide gertua Stasiren laguntzailea zela jakin zenean, Willy Brandtek dimititu zuen. Dena dela, Brandtek eskandalu batzuen erdian zegoen eta espioiarena aitzakia edo azken bulkada izan zen, besterik ez.

Epaituta eta traidoretzat jota, hamairu urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Emaztearen kasuan urteak zortzi izan ziren. 1981an, espioien trukaketa baten testuinguruan, Guillaume aske gelditu zen eta Ekialdeko Alemaniara joan zen; han heroi gisa jaso zuten: ofizialki «bakearen artesaua»ren izendapena jaso zuen. Bikoteak, gainera, Karl Marx ordena jaso zuen. Guilaume Stasiren koronela ere izendatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Günter Guillaume