Göteborgeko Arte Ederren Museoa


Göteborgeko Arte Ederren Museoa (suedieraz: Göteborgs konstmuseum), Suediako Arte museo ezaguna da, Göteborg hirian dagoena, Götaplatsen enparantzan.

Göteborgeko Arte Ederren Museoa
Map
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaVästra Götalandeko konderria
Suediako udalerriaGöteborg udalerria
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1923
Webguneahttp://konstmuseum.goteborg.se

Historia aldatu

Eraikina 1919 eta 1923 artean eraiki zuten hiriaren sorreraren 300 urteurrena ospatzeko egin zen Erakusketa Unibertsalaren barnean. Sigfrid Ericsson eta Arvid Bjerke arkitektoek diseinatu eta altxatu zuten. Arkitektura nordikoaren adibide neoklasiko garbia da. Adreilu horiz eraiki zuten, Göteborgeko adreilua izenaz ezagutzen da, hiriko hainbat eraikin material honekin eginak baitaude.

Bildumak aldatu

Suedian dagoen 1880 eta 1890 hamarkadetako arte eskandinaviarraren museo garrantzitsuena da.

Areto aipagarriena Fürstenberg galeria da, Göteborg hiriari artelan ugari oparitu zizkion Pontus Fürstenberg-en omenez. Bertan P.S. Krøyer, Carl Larsson, Bruno Liljefors, Edvard Munch eta Anders Zorn margolarien lanak ikus daitezke.

Honetaz gain Monet, Picasso and Rembrandten lanak ere ikus daitezke.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu