Futurismoa etorkizunerantz bideratua dagoen kultura eta politika joera da. 1909. urtean Filippo Tommaso Marinetti poeta eta idazle italiarrak sortu zuen mugimendu iraultzaile hau. Makinen eta lastertasunaren aldeko ziren Marinetti eta haren jarraitzaileak, arriskuzaleak eta gerraren aldekoak. Ideien aldiberekotasuna, sintaxi-askatasuna, eta artisten eta idazleen belaunaldi sortu berriak askatzeko iraganarekin hautsi beharra proposatzen zuten. "Erre ditzagun museoak eta liburutegiak" zen futurismoaren deia. Eskultore eta margolari futuristek (Umberto Boccioni, Giacomo Balla, Carlo Carrà, Ardengo Soffici), plastikotasun zorabiagarria zerabilten. Izakien iragana, oraina eta geroa aldi berean irudikatu nahi izaten zuten, eta irudi asaldatuen eta dardartien segiden bidez higidura adierazten zuten.

Kaupunki kohoaa, Umberto Boccioniren margolana (1910)

Poesian, ordura arte erabilitako teknika eta sintaxia aldatu nahi izan zuten, eta aldi berean mundu berriaren aurrerakuntzak, makinismoa, asmakizun berriak, etab. goraipatu zituzten. Errusiako Iraultzaren ondorengo urteetan futurismoak eragin handia izan zuen, Vladimir Maiakovski poetagan, adibidez.

Musikan harmonia hautsien alde egin zuen futurismoak. Filosofian eta politikan ideia aldenduenen bat egitea bilatu zuen. 15 urte egin aurretik desegin zen taldea. Hala ere, faxismoak bereganatu zuen futurismoaren indarraren eta mekanikaren aldeko zaletasuna.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu