Ftia (antzinako grezieraz: Φθία edo ΦθίηPhthía, Phthíē) Greziako antzinako lurralde bat da, Magnesia hegoaldean dagoena, Otris mendiaren alde bietan. Mirmidoi tribuaren aberria zen. Tribu honek, Troiako gerran parte hartu zuen, Akilesen buruzagitzapean.

Ftia
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak38°54′N 22°32′E / 38.9°N 22.53°E / 38.9; 22.53
Honen parte daGreziar mitologia

Phthia, Akilesen aitona zen Eakok sortu zuen, eta hemen bizi izan ziren Iliadako heroiaren aita eta ama, Peleo eta Tetis, alegia.

Kritonen, Platonek idatzitako elkarrizketatako batean, Sokratesek, heriotz zigorra jasatera kondenatua zelarik eta bere exekuzioaren zain zegoela, amets bat izan zuen. Amets horretan, emakume batek, Phthiara hiru egunetan joango zela esaten zion. Eta filosofoak, amets horrekin, bere exekuzioa denbora horren buruan gertatuko zela ulertu zuen.

Kanpo estekak aldatu