Fruto Vivas

arkitekto venezuelarra

José Fructoso Vivas Vivas, ezagunagoa Fruto Vivas izenagatik (Municipio Jáuregui, Táchira, Venezuela, 1928ko urtarrilaren 21a - 2022ko abuztuaren 23a) venezuelar arkitektoa izan zen. XX. mendearen bigarren erdiko venezuelar arkitekto bikainenetako bat, bere arkitektura-proiektuengatik ez ezik baita kritikari eta irakasle gisa egindako lanagatik ere.

Fruto Vivas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Fructoso Vivas Vivas
JaiotzaLa Grita (en) Itzuli1928ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Venezuela
Heriotza2022ko abuztuaren 23a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Biografia aldatu

Venezuelako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak. Carlos Guinard, Tomás José Sanabria, Cornelis Zitman, Carlos Raúl Vilanueva eta beste maisu batzuen eragina nabari da bere lanetan. 1955ean, bere lan nagusietako bat proiektatu zuen: Tachira Cluba, Caracasen, venezuelar arkitektura populistaren moldeari jarraituz. Bere beste lan aipagarrienetako bat Santo Domingoko (Merida) Moruco Hotela da. 1987ko Arkitektura Sari Nazionala jaso zuen.

Erreferentziak aldatu