Fritz Grasshoff (Quedlinburg, 1913ko abenduaren 9a - Hudson (Quebec), 1997ko otsailaren 9a) alemaniar idazlea izan zen.

Fritz Grasshoff

Bizitza
JaiotzaQuedlinburg1913ko abenduaren 9a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHudson (Quebec)1997ko otsailaren 9a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, margolaria, idazlea, kanta-idazlea eta kantugilea

IMDB: nm2080262 Musicbrainz: 48951f0a-8fff-47d5-9f54-ce54394ca328 Discogs: 705835 IMSLP: Category:Graßhoff,_Fritz Edit the value on Wikidata

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Cellen bizi izan zen hogei urtez. 1983an, Hudsonera (Quebec) emigratu zuen. Barku-kapitain baten semea zenez, haren obran oso nabarmena da itsasoarekiko zaletasun eta maitasun hori, portuetako taberna-zuloetako giro zantarrean bertan ere. Grasshoffen poemei halako aire triste bat darie beti, halako deitore kutsu bat. Halunkenpostille obrak idazle kritikaria eta moralista eman zuen ezagutzera. Estilo horri eutsi zion Graßhoffs unverblümtes Lieder und Lästerbuch (1965, Grasshorffeko abestien eta bizioen liburu metaforarik gabea) obran. Urtebete lehenago, Die klassische Halunkenpostille (1964, Arloteen deboziozko liburu klasikoa) argitaratu zuen. 50eko eta 60ko hamarraldietan, egonaldi luzeak egin zituen Suedian. Han idatzi zuen Neue Gedichte (1956, Poema berriak). 1980an argitaratu zuen lehen eleberria, Der blaue Heinrich (Endrike urdina), gerra ondoko merkatu beltzaren giroan kokatua.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fritz Grasshoff