Fringe (Euskal Herrian Fringe. Mugako Zientzia.) zientzia-fikziozko eta estatubatuar telesaila bat da. Telesaila honen sortzaileak J. J. Abrams, Alex Kurtzman eta Roberto Orci dira. 2008ko irailaren 9an Ameriketako Estatu Batuetan Fox katean eta Kanadan CTV katean estreinatu zen.

 Fringe
Jatorria
Sortzailea(k)J. J. Abrams, Alex Kurtzman eta Roberto Orci
IzenburuaFringe
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Sasoi kopurua5
Atalak100
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa, telebista drama, polizia-telesaila eta beldurrezko telesaila
Koloreakoloretakoa
Kokapena
LekuaToronto
New York
Vancouver
Grabazio lekua(k)Toronto, New York, Vancouver eta Columbia Britainiarra
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)J. J. Abrams
Antzezlea(k)
Anna Torv (Olivia Dunham (en) Itzuli)
Joshua Jackson (Peter Bishop (en) Itzuli)
John Noble (en) Itzuli (Walter Bishop (en) Itzuli, Walternate (en) Itzuli)
Jasika Nicole (Astrid Farnsworth (en) Itzuli)
Lance Reddick (en) Itzuli (Phillip Broyles (en) Itzuli)
Kirk Acevedo
Blair Brown (Nina Sharp (en) Itzuli)
Seth Gabel (Lincoln Lee (en) Itzuli)
Mark Valley
Michael Cerveris (September (en) Itzuli)
Ari Graynor


[[Kategoria:John Noble (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Lance Reddick (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]





Ekoizpena
Konpainia ekoizleaWarner Bros. Television Studios (en) Itzuli
Bad Robot Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Warner Bros. Television Studios (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
[[Kategoria:Bad Robot Productions (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragileaBryan Burk (en) Itzuli
J. H. Wyman
Jeff Pinkner (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Giacchino
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fox Broadcasting Company
Hasiera-data2008ko irailaren 9a
Amaiera-data2013ko urtarrilaren 18a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAmeriketako Estatu Batuak
Argumentu nagusiaFederal Bureau of Investigationa, Fenomeno paranormala, Denbora bidaia eta kriminalitatea
Historia
Nominazioak

fox.com…
IMDB: tt1119644 Filmaffinity: 862349 Allocine: 3584 Rottentomatoes: tv/fringe Allmovie: v466814 Metacritic: tv/fringe TV.com: shows/fringe
Facebook: Fringe Edit the value on Wikidata

Telesaila 2011ko otsailaren 20tik aurrera Euskal Herri osoan ETB1 katean eta euskaraz ikusi ahal izan zen.[1] Halere aurretik, Hego Euskal Herrian Canal+ kateak 2008ko abenduaren 28an eta Ipar Euskal Herrian TF1 kateak 2009ko ekainaren 10ean estreinatu zuten.

Telesaila hau The X-Files, Altered States, The Twilight Zone eta Dark Angel telesailen arteko nahasketa bat bezala deskribatua izan da. Bost denboraldi izan zituen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesailaren ardatza ikerlari talde batean kokatzen da, taldea honako kide hauek osatzen dute: Walter Bishop izeneko zientzialaria (John Noble), Frankestein eta Albert Einsteinen arteko nahasketa bat, bere semea den Peter Bishop (Joshua Jackson) eta FBIko Olivia Dunham agentea (Anna Torv), azken honek aita-semeak 17 urte ondoren elkarretaratu egin dituelarik. Denak batera mundu osoan zehar jazotzen diren gertakari bitxi batzuk ikertzen hasiko dira, hauek Eredua ezizenez ezagutzen dira.

Pertsonaia nagusiak aldatu

  • Olivia Dunham (Anna Torv), FBIko agentea da, bere agentekide eta maitalea hil ostean Fringe taldea osatzeko izendatu dute.
  • Walter Bishop (John Noble), 17 urtez psikiatriko batean sartuta egon den zientzialaria da, azkenean bere ezagutza handiak direla eta, Fringe taldeko kidea izateko kaleratu edo gizarteratu egingo dute.
  • Peter Bishop (Joshua Jackson), aholkulari zibila eta Walter Bishop zientzialariaren semea da: oso buruargia denez eta Walterrekin duen harremana bitarte, Fringe taldeko kide izendatuko dute.
  • Astrid Farnsworth (Jasika Nicole), Fringe taldean lan egiten duen FBIko agente bat da, zientzia arloko ezagutza handiekin.
  • Phillip Broyles (Lance Reddick), Segurtasun Nazionaleko agentea izateaz gain, Fringe taldeko zuzendaria da.
  • Nina Sharp (Blair Brown), Massive Dynamic enpresa erraldoiko enpresaburua da: enpresa hau zientzia eta teknologia ikerketako munduko liderra da.
  • Charlie Francis (Kirk Acevedo), FBIko agentea eta Olivia Dunhamen laguna da; nahiz eta Fringe taldeko kidea ez izan, Oliviari bere ikerketetan lagunduko dio.
  • Begiralea (Michael Cerveris) gizon garai bat da, bidaietako kronista eta gertakari harrigarrien egilea. Modu batera edo bestera ia beti agertu ohi da, eta beretarren artean Irail bezala ezaguna da.
  • William Bell (Leonard Nimoy), Massive Dynamics enpresaren sortzailea eta fundatzailea da, gainera Walter Bishop zientzialariaren laborategiko lankidea ere izan zen.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu