Frida Frida Kahlo pintore mexikarrarari buruzko filma da. Frida Julie Taymor zuzendariak zuzenduriko luzemetraia da, 2002. urtean Miramax ekoiztetxeak estreinatua. Hayde Herrerak Frida Khalori buruz idatzi zuen liburuan oinarrituta dago. Salma Hayek aktoreak gorpuztu zuen Frida eta Ventana Rosa bere produktorak ekoitzi zuen, Lions Gate Filmsekin batera. Sei Oscar saritarako izendatu zuten eta bi irabazi zituen: Makillaje onenaren saria eta Jatorrizko musika onenarena.

Frida
Jatorria
Argitaratze-data2002
IzenburuaFrida
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta liburu batean oinarritutako filma
Iraupena123 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaFrida: A Biography of Frida Kahlo (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Mexiko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Julie Taymor
Gidoigilea(k)Clancy Sigal
Gregory Nava
Anna Thomas


Antzezlea(k)
Salma Hayek (Frida Kahlo)
Alfred Molina (Diego Rivera)
Geoffrey Rush (Leon Trotski)
Ashley Judd (Tina Modotti)
Mia Maestro (Cristina Kahlo y Calderón (en) Itzuli)
Roger Rees (Guillermo Kahlo (en) Itzuli)
Diego Luna
Edward Norton (Nelson Rockefeller)
Antonio Banderas (David Alfaro Siqueiros)
Margarita Sanz (Natalia Sedova (en) Itzuli)
Patricia Reyes Spíndola
Lila Downs
Chavela Vargas (Santa Muerte (en) Itzuli)
Valeria Golino (Guadalupe Marín)
Omar Rodríguez-López (André Breton)
Julian Sedgwick
Didi Conn
Saffron Burrows
Elliot Goldenthal
Benjamín Benítez
Karine Plantadit (Joséphine Baker)
Andrés Montiel
Omar Chagall (en) Itzuli (André Breton)
Felipe Fulop (en) Itzuli (Jean van Heijenoort (en) Itzuli)






















[[Kategoria:Omar Chagall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Felipe Fulop (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaSalma Hayek
Sarah Green

Konpainia ekoizleaLions Gate Entertainment
Miramax
Ventanarosa (en) Itzuli


[[Kategoria:Ventanarosa (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaFrançoise Bonnot
Bestelako lanak
MusikagileaElliot Goldenthal
Argazki-zuzendariaRodrigo Prieto
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMexiko Hiria
Argumentu nagusiaFrida Kahloa
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

miramax.com…
IMDB: tt0120679 Filmaffinity: 601562 Allocine: 29082 Rottentomatoes: m/frida Mojo: frida Allmovie: v267161 TCM: 438377 Metacritic: movie/frida TV.com: movies/frida Netlix: 60024997Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Frida Kahlo pintore mexikarraren bizitza kontatzen du filmak. Pelikula Fridak 18 urte zituenean izan zuen autobus istripuan hasten da. Istripuaren ondorioak bizitza guztirako geratu zitzaizkion, eta behin eta berriro agertuko dira ondorio hauek filmean. Sendatzeko prozesuan Frida pintatzen hasiko da.

Frida Diego Rivera pintorearekin ezkonduko da eta bere harremanaren nondik norakoak azaltzen dira filman. Rivera behin baino gehiagotan egongo da beste emakume batzuekin eta Fridak ere bere sexualitatea modu askean bizi du. Bikotea Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Los Angelesera. Bertan, Nelson Rockerfellerrentzat mural bat margotzen hasten da Diego. Rockerfellerri ordea ez zaio Diegoren ikuspegi komunista gustatzen eta murala suntsitu egingo dute. Fridak abortu bat du bertan dela eta Mexikora itzultzea erabakiko du bere amaren heriotzaren berri izan ondoren.

Mexikora itzulikakoan bere ahizpa Cristina beraien etxera joango da bizitzera eta Fridak Diego bere ahizparekin oheratzen dela deskubrizean Diego utzi eta etxetik joango da. Bere unerik gogorrenetan Frida alkoholismoan erortzen da. Diegok Leon Trotskyi errusiar politikaria etxean hartzeko eskatuko dio Fridari, hau Mexikon erbesteratuta baitago. Trotski eta Fridak harreman labur baina sakon bat izango dute baina honen ondorioz Trotskik alde egin beharko du bere segurtasuna mantentzeko.

Diegok Frida eta Troskiren arteko harremanaren berri izatean Frida Parisera joango da. Bertan bere lanak ezagutarazteko saiakera egingo du. Mexikora itzultzean, Diegok dibortzioa eskatuko dio. Fridaren osasun egoerak okerrera egiten jarraitzen du eta oineko behatzak anputatu egiten dizkiote. Riverak berriro ere berarekin ezkontzeko eskatzen dio Fridari. Ezkondu eta berehala, hil egingo da bere bizitzako bakarkako bere lehen erakusketa inaguratu ondoren.

Aktoreak aldatu

Egokitzapena aldatu

Hayden Herreraren Frida: A Biography of Frida Kahlo liburuan oinarritutako filma da. Clancy Sigal, Diane Lake, Gregory Nava, Anna Thomas eta Edward Nortonek egin zuten egokitzapena.

Sariak aldatu

2002ko Oscar Sariak aldatu

Kategoria Izendapena Emaitza
Emakumezko aktore onena Salma Hayek Ez
Zuzendaritza Artistiko onena Felipe Fernández del Paso 


Hania Robledo

Ez
Jantzi Diseinu onena Julie Weiss Ez
Abesti original onena Julie Taymor


Elliot Goldenthal

Ez
Jatorrizko musika onena Elliot Goldenthal Bai
Makillaje onena John E. Jackson


Beatrice De Alba

Bai

2002ko Urreko Globoak aldatu

Kategoria Izendapena Emaitza
Emakumezko aktore onena Salma Hayek Ez
Jatorrizko musika onena Elliot Goldenthal Bai

2002ko BAFTA sariak aldatu

Izendapena Kategoria Emaitza
Emakumezko aktore onena Salma Hayek Ez
Bigarren mailako aktore onena Alfred Molina Ez
Jantzi diseinu onenarena Julie Weiss Ez
Makillaje onenaren saria Judy Chin Beatrice de Alba 


John Jackson
 Regina Reyes

Bai

Kanpo estekak aldatu