Freskoa (italieratik affresco) horma edo sabai igeltsuztatu hezean (freskoan) kare-urez nahastutako koloreak erabiliz egindako pintura da. Gisua margolariak egunean egin dezakeen lanaren arabera zabaltzen da, lehortuz gero gogortu egiten baita, eta hezea behar du izan koloreak xurgatu ditzan. Aireko karbono dioxidoak karearekin erreakzionatzean koloreak igeltsuan finkatzen ditu.

San Nikolas, Dionisiusek egina, Ferapontov monasterioan.
1 Egiturako freskoak, Bonampak, maia zibilizazioa.

Egiptoarrek, grekoek eta erromatarrek arrautza, Arabiako goma, lekeda eta argizaria erabiltzen zuten koloreak nahasteko.

Freskoan egindako pinturak garbitasun eta argitasun handia ematen dio koloreari. Baina margolaria baldintza jakin batzuetan lan egitera behartuta dago, eta horregatik gutxi erabiltzen da gaur egun.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu