Freikorps (euskaraz: «gorputz aske») izena armada boluntarioei deitzeko erabili zen hasiera batean, baina bi gerra handien artean izan ziren talde paramilitar faxistek eman zieten ospea.

Freikorp paramilitar armatuak, Berlin 1919an.

Lehenengo Freikorpsak Frederiko II.a Prusiakoak erabili zituen Zazpi Urteko Gerran eta Napoleonen gerretan ere ikus ditzakegu. Ez ziren armada erregularraren gustuko eta erantzukizun handirik gabeko lanak esleitzen zizkieten.

Hala ere, Freikorpsen esanahia aldatzen joan zen eta 1918ko azaroko iraultzaren ondoren, erakunde paramilitar faxistak izendatzeko erabiltzen hasi zen. Weimar Errepublika garaian haietako talde ugari ezin etsirik zeuden, gerra galdu izana ezin baitzuten irentsi. Gainera, espartakisten altxamendua piztu zenean, Gustav Noske defentsa ministroak Freikorpsen bortizkeria erabili zuen hura itzaltzeko, 1919ko urtarrilaren 19an Karl Liebknecht eta Rosa Luxemburg hil zituztenean.

Freikorps asko izan ziren Baltiko, Silesia eta Prusian Lehen Mundu Gerraren ondoren. 1920an ofizialki desegin zituzten, baina kide ohiek 1923ko estatu kolpean parte hartu zuten eta, gero, alderdi naziko lider asko Freikorps ohiak ziren, Ernst Röhm bezala, Sturmabteilungeko (SA) buruzagia izan zena edo Rudolf Höß, Auschwitzeko komandantea izan zena. Gehienek Hitlerri lagundu zioten, baina askok ezin zuten ahaztu 1919 eta 1920an ez zutela komunisten aurkako borroketan parte hartu.

Kanpo estekak aldatu