Freedon Nadd Star Warsen fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da.

Freedon Nadd
Star Warsen unibertso hedatua
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Bestelakoak
IrakasleakNaga Sadow (en) Itzuli
IkasleakAleema (en) Itzuli

Freedon Nadd Yavingo gudua gertatu baino 4400 urte lehenago Ossusko Jedi Tenpluko ikasle bat zen. Indarraren alde ilunak limurtu zuen bere irakasle zen Matta Tremaynek Jedi Zaldun maila ez ematea erabakitzeagatik bere haserrea erakutsi zuenean. Yavin IVra ihes egin zuen, antzinako Sith Jaun Ilun bat zen Naga Sadow iratzarri zuen eta honengandik Sith arteak ikasi zituen, eta ondoren hil egin zuen.

Freedonek Sitharen botere iluna bere planeta zen Onderonera eraman zuen, eta urte mordo batez errege bezala gobernatu zuen. Hil zenean, Iziz hiri harresituaren barnean lurperatua izan zen eta bere kripta alde ilunaren boterea metatzen zen toki bihurtu zen. Azkenik, Jedi tropa handi batek Onderonen gerran ari ziren alderdien artean bakea egin zuen, eta Nadden sarkofagoa Dxunera eraman zen, ilargi seguruago bat zena.

Urte batzuk beranduago, Exar Kun Jediak Nadden izpiritua berriratzarri zuen, nork Sith pergamino ezkutuak aurkitzen lagundu zion. Hauek, Korriban mundu ezkuturantz eraman zuten, Sith jaun askoren hondakin momifikatuak zeuden tokiak. Nadden izpiritua berriz agertu zen, eta Sitharen aurka agertu ziren antzinako Jedien izpirituak harrapatuta mantendu zituzten kristal handiak suntsitu zituen, eta Kun hiltzear ere egon zen, nahastua zegoen Jedi hau indarraren alde iluna onartzen behartzeko. Baina Kunek kuttun boteretsu bat erabili zuen Nadden izpirituaren aurka eta betirako suntsitu zuen.

Kanpo estekak aldatu