Free to Choose: A Personal Statement (Aukeratzeko libre: aitorpen pertsonala) (1980) liburu bat eta hamar parteko telebista saio bat da, Milton eta Rose D. Friedman senar-emazte ekonomialariek egindakoa, merkatu librearen printzipioak defendatzeko helburuarekin. John Kenneth Galbraithen The Age of Uncertainty (1977) liburu eta telebista saioari emandako erantzuna da. Milton Friedmanek 1976an Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen.

Free to Choose
Datuak
IdazleaMilton Friedman
Argitaratze-data1980
Generoaez-fikzioa
Jatorrizko izenburuaFree to Choose
ArgitaletxeaHarcourt (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ISBN978-0-15-633460-0
OCLC21563571
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Free to Choose
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
« Baina azken urteotako eskarmentuak —hazkunde txikiagoa eta produktibitatearen jaitsiera— zalantza sorrarazten du: irudimen pribatuak jarrai ote dezake gobernu kontrolaren ondorio kaltegarriak estaltzen, orain arteko bide beretik jarraituz gero? (hau da, estatuari gero eta botere handiagoa emanez gero, eta funtzionario «klase berri» bati baimena emanez gero, gure diru-sarreren gero eta zati handiagoa gasta dezaten, teorian, gure onerako). Arinago edo geroago —eta, beharbada, gutariko gehienok uste baino lehenago— sektore publiko gero eta interbentzionistagoak suntsitu egingo ditu merkatu libreari zor diogun aberastasuna eta Independentziaren Aldarrikapenean garbi adierazita dagoen gizakiaren askatasuna. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak aldatu

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak aldatu