Fredrikstad Fotballklubb edo FFK Norvegiako futbol talde onenetakoa da, Fredrikstad hirikoa. 9 aldiz irabazi du Norvegiako futbol liga eta beste 11 aldiz Kopa.

Fredrikstad Fotballklubb
Ezizena(k)Aristokratene
(aristokratak)
Sorrera1903
Futbol zelaiaFredrikstad Stadion
edukiera: 12.560 lagun
inaugurazioa: 2007
PresidenteaNorvegia Jostein Lunde
EntrenatzaileaNorvegia Bjørn Johansen
Liga2. maila
202210.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1957ko Kopa finala.

Historia aldatu

Taldea 1903an sortu zen. Garai hartan talde kirolanitzak izaten ziren eta futbola atal bat baino ez zen izaten, Fredrikstad aldiz futbol talde gisa sortu zen eta horregatik du Fredrikstad Fotballklubb izena. Gaur egungo kolore zuri gorria 1927an hartu zuen.

Lehenengo titulua 1932an eskuratu zuen, Norvegiako Kopa eta hamarkada horretan herrialdeko talde indartsuena bihurtu zen 5 Kopa eta bi liga lortu baitzituen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek okupatu zuten herrialdea eta 1945 arte ez zen futbol txapelketa berririk antolatu.

50. hamarkadan urrezko aro berria izan zuen Fredrikstadek, 60. hamarkadaren hasierara luzatu zena, sei liga berri eta lau kopa eskuratu zituen. Ordutik aurrera ordea jeitsiera nabarmena izan zuen eta sarritan behe mailatan aritzea ere tokatu zitzaion. Bi kopa berri lortu izan ditu ordutik, 1984koa eta 2006koa, eta oraindik ere Ligan zein Kopan garaipen gehien dituen bigarren taldea da.

2011an Raio Piiroja jokalari estoniarraren kontratuaren inguruan ikerketak hasi zituzten eta abenduan poliziak miaketak egin zituen taldearen egoitzan. 2012an maila galdu zuen eta hirugarren mailara ere jeitsi zen.

Palmaresa aldatu

Norvegian: 20 aldatu

  • Liga (9): 1938, 1939, 1949, 1951, 1952, 1954, 1957, 1960, 1961.
  • Kopa (11): 1932, 1935, 1936, 1938, 1940, 1950, 1957, 1961, 1966, 1984, 2006.

Kanpo estekak aldatu