Frederick Soddy

ikertzailea

Frederick Soddy (Eastbourne, Ingalaterra, 1877ko irailaren 2a - Brighton, Ingalaterra, 1956ko irailaren 22a) fisikaria eta kimikaria izan zen.

Frederick Soddy

Bizitza
JaiotzaEastbourne1877ko irailaren 2a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBrighton1956ko irailaren 22a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Winifred Beilby (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAberystwyth University (en) Itzuli
Merton College (en) Itzuli
Eastbourne College (en) Itzuli
Tesi zuzendariaErnest Rutherford
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Ernest Rutherford
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria, fisikaria, katedraduna, kimikaria eta ikertzailea
Lantokia(k)Glasgow
Aberdeen eta Oxford
Enplegatzailea(k)McGill Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Aberdeengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia

Musicbrainz: 8453c746-0ffc-4e35-8ad8-093ed65dacde Edit the value on Wikidata

Ernest Rutherfordekin lan egin zuen Montréalen. Erradioaktibitateari eta atomoen energiari buruz egin zituen lanak, eta atomoen desintegrazioa nola gertatzen zen esplikatu zuen bere izena daraman legean; transmutazio erradioaktiboen legea ere azaldu zuen. 1903an ohartu zen hiru elementu erradioaktibok (aktinio X, torio X eta mesotorio I) taula periodikoan erradioaren leku bera zutela, eta, hala, isotopiaren fenomenoa aurkitu zuen. 1921. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.

Soddy eta Fajansen legeak aldatu

Elementuen taulan elementu erradioaktiboen lekualdaketa desintegrazio-motaren arabera azaltzen duten legeak dira:

  • Alfa partikula bat (helio nukleoak) igortzen denean, elementuak bi unitate gutxitzen du bere nukleoaren karga, eta lau bere masa-zenbakia; ondorioz, elementu berria bi leku atzerago kokatzen da elementuen taulan. Adibidez, U23892 isotopoa honela desintegratzen da:
 
  • Beta partikula bat (elektroia) igortzen denean, hasierako elementua masa bera eta zenbaki atomikoa bat handiagoa duen elementu bihurtzen da. Horrela, adibidez, Pb21283 isotopoa honela desintegratzen da:
 

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu