Fredensborg jauregia (danieraz Fredensborg Slot), Fredensborg herrian dagoen jauregi barrokoa da, Hillerød eta Frederiksborg gaztelutik 8 kilometro ipar ekialdera. Jauregi barrokoa da eta lorategi eta baso ederrek inguratzen dute.

Fredensborg jauregia
Fredensborg Slot
Fredensborg jauregia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaFredensborg Municipality
Koordenatuak55°58′57″N 12°23′44″E / 55.9824°N 12.3956°E / 55.9824; 12.3956
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1753
JabeaDanish royal family (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJohan Cornelius Krieger (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1720. urtean Frederiksborgeko Ituna sinatzean Iparraldeko Gerra Handia bukatu izanaren omenez eraikitako jauregia da. Fredensborg izenak "bakearen jauregia" esan nahi du, danieraz fred bakea baita. Johan Cornelius Krieger arkitektua izan zen eraikina diseinatu zuena. 1722. urtean inauguratu zuten eta udako jauregi gisa erabili izan du ordutik Danimarkako errege familiak.

Lorategiak aldatu

Danimarkako lorategien artean handienetakoak dira Fredensborg jauregia inguratzen dutenak. Krieger izan zen lorategi barroko hauek diseinatu zituena, aurrez Kopenhagen dagoen Rosenborg jauregiko lorezain nagusia izana baitzen. XVIII mendean lorategiak zabaldu egin ziren eta gaur egun parekeko bideek daukaten izar itxurako diseinua 1970 eta 1990 artean eman zitzaien.

Bereziki aipagarria da Nordmandsdalen (normandiarren harana) txokoa, J.G. Grunden 70 eskulturekin, denak norvegiar eta faroear arrantzale eta nekazarien irudiak direlarik.

Kanpo estekak aldatu