Frederick Charles Krueger edo Fred zein Freddy Krueger gaiztoen artean pertsonaia gaiztoena dugu, A Nightmare on Elm Street beldurrezko film sailaren protagonista. Pertsonaia Wes Cravenek sortu zuen eta orain arte bi aktorek interpretatu dute: Robert Englund, 2003 urteko filma arte, telefilm saila barne, eta Jackie Earle Haley, 2010eko filmearen "remake"an.

Freddy Krueger
Argitalpena
SortzaileaWes Craven
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Jaiotza1942ko otsailaren 27a
Heriotza, XX. mendea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
Jardueraserieko hiltzailea
Bestelakoak
EtsaiakNancy Thompson (en) Itzuli, Tina Gray (en) Itzuli, Alice Johnson (en) Itzuli, Jesse Walsh (en) Itzuli eta Kristen Parker (en) Itzuli

Freddyren ezaugarriak aldatu

Lehenengo aldiz A Nightmare on Elm Street, 1984an, agertu zen. Pertsonaia bitxia da ezen pertsonen ametsetan agertzen baita, batez ere haurren eta nerabeen ametsetan; ametsetan egiten dituen gauzak bizitza errealean ere islatzen dira, hau da, ametsetan norbait hiltzen badu, errealitatean ere hilko da.

Fisikoki bere irudi fisikoa oso zehaztuta dago: aurpegi desitxuratua, sonbreru zahar bat, marra berdeak eta gorriak dituen jertseia eta berak egindako aiztoen eskularrua. Psikologikoki oso gaiztoa bada ere, umore beltzaren puntu bat ere badaki erakusten. Agertzen denean sokan saltoka ari diren neskatxa batzuen kanta entzuten da.

Pertsonaiaren jatorria aldatu

Wes Craven zuzendariari sinisten badiogu, Freddyren jatorria Los Angeles Times egunkarian agertutako berri batzuetan aurki ditzakegu. Antza, hedabide horretan Asiako hegoekialdean bizi ziren pertsona batzuen arazoez berri batzuk agertu ziren. Egunkariaren arabera pertsona horiek ametsetan hil omen ziren, amesgaiztoen artean. Hildako batek, ingeniari baten semea, amesgaiztoak zirela eta, ez zuen lo egin nahi. Gau batean haren garrasia entzun zuten eta, gelan sartzerakoan, hilda topatu zuten.[1]

Aldi berean, zuzendariak bere haurtzaroaren gertaera bat aipatu izan du. Gau batean bere gelan zegoela, leihotik kalean itxura txarreko gizon bat ikusi zuen; hark, irifarrez, begietara begiratu zion. Haurra ezkutatu zen eta berriro ere begiratzera joan zenean, gizona kalean jarraitzen zuen. Beldurrez, anaia nagusiari kontatu zion eta hura kalera jaitsi zen baina ordurako gizona ez zegoen.

Jertseiaren koloreak ere ez omen dira kasualak. Antza, berdeak eta gorrial gizakien erretinari gehien harritu egiten dutenak dira.[1]

Filmen zerrenda aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu