Fred Vargas

idazle frantziarra

Fred Vargas, Frédérique Audoin-Rouzeau idazlearen izengoitia (Paris, 1957ko ekainaren 7) historialari eta arrakasta handiko polizia eleberrien egilea da. Ezkerreko militantea da baita ere.

Fred Vargas

Bizitza
JaiotzaParis1957ko ekainaren 7a (66 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaPhilippe Audoin
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJosé Garanger (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, arkeologoa, historialaria eta autorea
Enplegatzailea(k)CNRS
Pasteur Institutua
Jasotako sariak
Mugimendualiterary movement (en) Itzuli
Izengoitia(k)Fred Vargas
Genero artistikoaNobela poliziakoa

IMDB: nm1725456 Allocine: 138040
Musicbrainz: 618681a7-3fce-4174-9c15-7ac28012bc2b Discogs: 1027474 Edit the value on Wikidata

Izengoitia aldatu

Idazleal "Vargas" izengoitia hartu zuen, bere ahizpa bizkia, Joëlle margolaria, Jo Vargas bezala sinatzen zuelako. Izenaren jatorria The Barefoot Contessa filman bilatu behar dugu; hartan Ava Gardnerrek Maria Vargasen papera egiten zuen.

Biografia aldatu

Frédérique Audoin-Rouzeau, Parisen jaioa, Philippe Audoin idazle surrealistaren alaba da. Bere anaia Stéphane Audoin-Rouzeau historialaria, bestetik, Lehen Mundu Gerran espezialista.[1] Frédérique ere historialaria da baina arkeozoologian espezializatuta, hau da, inguru arkeologikoetan agertzen diren animalien aztarnak ikertzen dituen espezialista. 2003an Izurri Beltzari buruzko saiakera zientifikoa idatzi zuen, Les Chemins de la peste, le rat, la puce et l'homme.[2] 1986an, bere eleberria L'Homme à l'envers polizia eleberria Coñac Jaialdiaren saria jaso zuen; haren esanetan, horrelako eleberriak entretenitzeko erabiltzen omen ditu. Oso pertsona timidoa da eta, horregatik, ez ditu autografoak sinatzen.

Ideologikoki, Fred Vargas 2009ko ekainaren 7ko Europa Batasuneko hauteskundetan Daniel Cohn-Bendit hautagiari eta Europe Écologie alderdi berdearen zerrendei lagundu zien. Helburu horrekin "Nous y sommes" izenburuko manifestua sinatu zuen.[3] Aurretik ere, 2004an aktiboki Cesare Battisti ezkerreko militante italiarraren aldeko eta haren estradizioaren aurkako mugimenduan hartu zuen parte.[4]

Obra aldatu

Eleberri poliziakoak aldatu

Jean-Baptiste Adamsberg komisarioaren saila aldatu

Ebanjelariak saila aldatu

Ebanjelariak ere Adamsberg komisarioaren zenbait eleberritan agertzen dira.

Beste eleberriak aldatu

Eleberri laburren bildumak aldatu

Commissaire Jean-Baptiste Adamsbergen saila aldatu

  • Coule la Seine (2002). Ilustrazioak Edmond Baudoinenak dira eta hiru eleberri labur hauek bildu zituen:
    • Salut et Liberté (1997, aurretik Le Monde egunkarian plazaratuta)
    • La Nuit des brutes (1999, aurretik Contes noirs de fin de siècle liburuan jasota)
    • Cinq francs pièce (2000, aurretik Des mots pour la vie — Le secours populaire français liburuan argitaratuta)

Bandes dessinées aldatu

Série Commissaire Jean-Baptiste Adamsberg aldatu

  • Les Quatre Fleuves, scénario de Fred Vargas, dessins de Baudoin (2000) - Prix ALPH-ART du meilleur scénario, Angoulême 2001.
  • Le Marchand d'éponges, adaptation de la nouvelle Cinq francs pièce déjà incluse dans le recueil Coule la Seine, dessins de Baudoin (2010)

Saiakerak aldatu

  • Petit traité de toutes vérités sur l'existence (2001)
  • Critique de l'anxiété pure (2003)
  • La Vérité sur Cesare Battisti, Fred Vargasek bildutako testuak (2004)
  • Carlos A.Lungarzo, Cesare Battisti les coulisses obscures, aurkezpena eta hitzaurrea Fred Vargasena da (2014)

Moldaketak aldatu

Fred Vargasen eleberri asko audio liburuak bezala argitaratu dira, baita irratirako moldaketak. Hemen ez ditugu jasoko.

Zineman aldatu

Telebistan aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fred Vargas