Franz Kafka (Praga, Txekia, 1883ko uztailaren 3a - Viena, Austria, 1924ko ekainaren 3a) bohemiar ipuin-idazle eta eleberrigile bat izan zen. Klase ertaineko familia aleman-judu baten jaio zen Pragan,[1] Bohemiako Erresumako hiriburuan, orduan Austria-Hungariako Inperioaren zati zena,[2] gaur egun Txekiar Errepublikako hiriburua.[3] Abokatu gisan trebatu zen eta bere hezkuntza juridikoa amaitu ondoren, lanaldi osoz aritu zen aseguru konpainia batean eta idaztea bere aisialdira baztertzera behartu. Bere bizitzan, Kafkak ehunka gutun idatzi zizkien senideei eta gertuko lagunei, aitari barne. Hainbat emakumerekin izan zituen harremanak, baina ez zen inoiz ezkondu. 1924an hil zen 40 urte zituela, tuberkulosiak jota.

Franz Kafka

(1923)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFranz Kafka
JaiotzaPraga1883ko uztailaren 3a
HerrialdeaCisleithania  (1883ko uztailaren 3a -  1918ko urria)
 Txekoslovakia  (1918ko urria -  1924ko ekainaren 3a)
BizilekuaPraga
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaalemana
txekiera
HeriotzaKafka Sterbehaus (en) Itzuli eta Kierling (en) Itzuli1924ko ekainaren 3a (40 urte)
Hobiratze lekuaNew Jewish Cemetery (en) Itzuli
Grave of Franz Kafka (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: laryngeal tuberculosis (en) Itzuli
Ahuleria
Familia
AitaHermann Kafka
AmaJulie Kafka
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law, German University in Prague (en) Itzuli
College of Philosophy of the Prague German University (en) Itzuli
Pragako Unibertsitate Karolina
German University in Prague (en) Itzuli
(1901 - 1906) Zuzenbiden Doktore : zuzenbide
Hizkuntzakalemana
txekiera
Irakaslea(k)Friedrich Thieberger (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, alegialaria, ipuingilea, aforista, eguneroko-idazlea, itzultzailea, abokatua, gidoilaria, legelari-poeta, claims adjuster (en) Itzuli, prosalaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Assicurazioni Generali (en) Itzuli
Allgemeine Unfallversicherungsanstalt (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakHeinrich von Kleist, Gustave Flaubert eta Robert Walser
MugimenduaLiteratura modernista
existentzialismoa
Genero artistikoamodernismoa
belletristic literature (en) Itzuli
kontakizun laburra
pritcha (en) Itzuli
eleberria
Mikrokontakizuna
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

franzkafka.de
IMDB: nm0434525 Allocine: 37066 Allmovie: p217647 IBDB: 11025
Facebook: FranzKafkaAuthor Youtube: UCkqAEWd6O4sXCWA7bZXH0Og Spotify: 7MRBURCph1WLG6O5PSh7wR iTunes: 17268605 Musicbrainz: 43b658ff-e3e4-4928-9685-b1b7224d61d4 Discogs: 431267 IMSLP: Category:Kafka,_Franz Allmusic: mn0001979986 Find a Grave: 559 Edit the value on Wikidata

Alemanezko eleberrigile eta ipuin-idazle izan zen eta, oro har, XX. mendeko literaturako pertsonaia garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Haren lanak errealismoaren eta fantastikoaren elementuak fusionatzen ditu.[4] Normalean, protagonistak isolatuta agertzen dira, egoera bitxi edo surrealistetan, eta botere sozio-burokratiko ulertezinei aurre egin behar diete. Alienazioa, antsietate existentziala, erruduntasuna eta absurdoaren gaiak aztertzen ditu.[5] Lanik ezagunenen artean, Metamorfosia (Die Verwandlung), Prozesua (Der Process) eta Gaztelua (Das Schloss) daude. "Kafkar" terminoa hizkuntza guztietan sartu da, haren idazlanetan agertzen direnak bezalako egoerak deskribatzeko.[6]

Haren lan gutxi argitaratu ziren bizi zen artean: Gogoeta eta Herriko medikua ipuin bildumak, eta banakako ipuin batzuk, Metamorfosia esaterako. Literatura aldizkarietan argitaratu ziren, baina arreta txikia jaso. Testamentuan, Kafkak bere gordetzaile eta lagun Max Brodi amaitu gabeko lanak suntsitzeko agindu zion, besteak beste Prozesua, Amerika eta Desagertutako gizona eleberriak, baina Brodek ez zituen agindu horiek kontuan hartu. Haren lanak idazle, kritikari, artista eta filosofo ugarirengan eragin du, XX. eta XXI. mendeetan.

Bizitza aldatu

 
Hermann eta Julie Kafka gurasoak, 1913an.

Gaztaroa aldatu

Kafka 1883ko uztailean jaio zen Pragan, Bohemian, alemanez egiten zuen erdi mailako familia judu baten barnean.[7] Aita Hermann Kafkak merkataritzako agente ibiltari gisa lan egin ondoren, azkenean arropa denda ezarri zuen, bertan hamabost pertsona enplegatzera iritsiz.[3] Ama Julie Kafka txikizkako merkatari arrakastatsu baten alaba zen, eta senarrak baino heziketa hobea zuen.[7]

Hermannek eta Juliek sei seme-alaba izan zituzten: haietan, Franz zaharrena zen.[8] Bi anaia, Georg eta Heinrich, haurtzaroan hil ziren, Franzek zazpi urte bete baino lehen; Gabriele, Valerie eta Ottilie arrebak ezkondu eta familiak osatu ondoren, Bigarren Mundu Gerrako Holokaustoan hil zituzten.[9] Kafkak aitarekin izan zuen harreman nahasia agerikoa da 100 orrialde baino gehiagoko Aitari eskutitzak liburuan.[10] Bertan, aitaren izaera autoritario eta zorrotzak eragin handia izan zuela salatzen du.[11] Ama, aldiz, isila eta lotsatia zen. Kafkaren aitaren figura nagusiak eragin nabarmena izan zuen bere idazkeran.[12]

Jatorrizko ama-hizkuntza alemana izan bazen ere, Kafkak txekiera ere ikasi zuen, aita Osek hiriko txekieraz egiten zuen komunitate juduko kidea zelako. Ondorioz, bere seme-alabak bai alemana eta bai txekiera ondo menperatzea nahi zuen. Kafkak frantsesa eta Frantziako kultura ere ezagutzen zituen. Izan ere, bere autore gustukoenetako bat Flaubert izan zen. Bestalde, Napoleon ere estiman zuen.[13]

Formakuntza aldatu

1889tik 1893ra, Kafkak lehen mailako irakaskuntza (alemanez Deutsche Knabenschule delakoa) egin zuen Pragan. Hezkuntza judua 13 urterekin amaitu zen, bar mitzva ospakizunaz. Kafkari ez zitzaion sinagogara joatea gustatzen eta aitarekin urtero lau jaiegunetan soilik joaten zen.[13][12]

 
Franz Kafkaren arrebak, ezkerretik Valli, Elli eta Ottla.

1893an oinarrizko ikasketak utzi ondoren, Altstädter Deutsches Gymnasium institutu zorrotzean sartu zen, Alde Zaharreko bigarren hezkuntzako ikastetxe akademikoan. Alemana zen irakasteko hizkuntza, baina Kafkak txekieraz ere hitz egin eta idazten zuen.[14][15] Zortzi urtez ikasi zuen bertan, eta emaitza onak lortu.[16] Txekieragatik laudorioak jaso zituen arren, inoiz ez zuen uste izan txekiera ondo menderatzen zuenik, eta berriz alemanez txekiar azentuarekin hitz egiten zuen. Errebalida (Matura alemanez) azterketak 1901ean amaitu zituen.[10]

1901ean Pragako Deutsche Karl-Ferdinands Unibertsitatean onartu zuten, eta kimika ikasten hasi bazen ere, bi asteren buruan zuzenbidera pasatu zen.[17] Ikasketa horiek zirrararik egiten ez zioten arren, bere aita gustura uzteko lan aukera ugari eskaintzen zituzten. Gainera, zuzenbideak ikasketa luzeagoa eskatzen zuen eta denbora ematen zuen alemaniar ikasketetan eta artearen historian klaseak hartzeko.[12] Halaber, ikasle elkarte batean ere sartu zen, literatura ekitaldiak, irakurketak eta bestelako jarduerak antolatzen zituena.[18]

Bertan, antzerki judu-alemanaren antolakuntza eta ekitaldien sustapena bultzatu zituen. Jendea txundituta geratzen zen haren itxura txukun, zorrotz eta ume-aurpegiarekin, haren jokamolde lasai eta idorragatik, baita haren adimen zein umoreagatik ere.

Ikasketen lehen urtea amaitzean, Kafkak zuzenbideko ikaskide Max Brod ezagutu zuen, bizitzako lagun mina bilakatuko zena.[18] Brod laster ohartu zen, nahiz eta Kafka lotsatia izan eta gutxitan hitz egin, esaten zuena sakona izaten zela.[12] Kafka irakurle amorratua izan zen bere bizitzan zehar, eta elkarrekin Platonen Protagoras jatorrizko grezieran irakurri zuten Broden ekimenez, eta Flauberten Hezkuntza sentimentala eta San Antonioren tentazioa frantsesez, berak proposatuta.[12] Bestalde, Kafkak bere "benetako odol anaiatzat" zituen Fiodor Dostoievski, Gustave Flaubert, Nikolai Gogol, Franz Grillparzer eta Heinrich von Kleist.[18] Hauetaz gain, txekiar literaturarekiko interesa piztu zitzaion, eta Goetheren obrak ere oso gustuko zituen. Zuzenbidean doktore titulua 1906ko uztailean eman zioten, eta ordaindu gabeko derrigorrezko urte beteko zerbitzua bete zuen auzitegi zibil eta penaletako idazkari gisa.[19]

Lana aldatu

1907ko azaroan, Assicurazioni Generali aseguru etxean kontratatu zuten, eta bertan ia urtebetez aritu zen, lan istripuetako agente bezala. Orduan hasi zen idazten. Askotan lan hau "ogibidetzat” jo zuen, hots, dirua baino ez lortzeko lanbidea. Garai hartan izandako gutun trukeak adierazten du ez zegoela pozik lan ordutegiarekin, 8:00etatik 18:00ak arte,[20] horrek zaildu egiten ziolako idazketan kontzentratzea, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari zen jarduera.[21] 1908ko uztailean dimisioa aurkeztu zuen. Bi aste geroago, idazteko aukera errazagoa emango ziolako, Bohemiako Erresumako Langileen Istripuen Aseguruen Institutuan hasi zen lanean. Bertan industriako langileen kalte pertsonalengatik kalte-ordainak ikertu eta ebaluatu behar zituen. Hatzak edo gorputz-adarrak tarteko zituzten istripuak ohikoak ziren, garai hartan laneko segurtasun politika eskasa zelako. Bereziki gertatzen zen makina-tornuak, zulagailuak, lauzatzeko makinak eta zerra birakariak zituzten lantegietan, oso gutxitan izaten zituztelako segurtasun-neurriak.[22]

Peter Drucker enpresa zuzendaritzako irakasleak, Kafkari aitortu zion lehen kasko zibila garatu izana, Langileen Istripuen Aseguruen Institutuan lanean ari zela. Baina ez omen zuen bere enpresaburuak halako agiririk onartu.[23][24] Aitak askotan semearen aseguru ofizial bezalako lana “ogia lortzeko lana” izenez aipatzen zuen, fakturak ordaintzeko soilik egiten zuelakoan. Kafkak berak, askotan mespretxatzen zuela aldarrikatu zuen. Bizkor igo zuten mailaz, eta bere betebeharrak konpentsazio-erreklamazioak izapidetzea eta ikertzea, txostenak idaztea eta enpresak arrisku-kategoria handiegia zela uste zuten enpresarien errekurtsoak kudeatzea ziren, horrek aseguru-primetan gehiago kostatzen zielako.[25] Halaber, aseguru institutuari urteko txostena osatu eta konposatzen zion, bertan lan egin zuen hainbat urtetan. Txostenok harrera ona izaten zuten nagusien artean.[12] Kafka normalean ordu bietan ateratzen zen lanetik, eta ondoren bere literatura lanetan igarotzeko denbora izaten zuen. Bere aitak espero zuen familiako jantzi dendan ere laguntzea, eta bere ardurapean hartzea.[25] Azken urteetan, Kafkaren gaixotasunak askotan aseguru bulegoan eta idazketan lan egitea eragotzi zion. Urte batzuk geroago, Brodek "Pragako zirkulu itxia" terminoa sortu zuen Kafkak, Felix Weltschek eta berak osatutako idazle taldea deskribatzeko.[26][27]

Bizitza pribatua aldatu

 
Kafka 1910ean.

Kafka ez zen inoiz ezkondu. Broden arabera, Kafka "torturatuta" egoten zen sexu desioak eraginda,[14] eta Reiner Stach biografoak adierazi zuen bere bizitza "etengabe emakumez” beteta egon arren, "sexu porrotaren" beldurrez bizi izan zela.[13] Kafkak putetxeak bisitatu zituen bizitza heldu osoan,[14][28][13] eta pornografiarekiko interesa zuen.[14] Halaber, bizitzan zehar harreman estuak izan zituen hainbat emakumerekin. 1912ko abuztuan, Felice Bauer ezagutu zuen, Broden senidea. Honen etxean elkartu eta astebetera, Kafkak bere egunkarian honela idatzi zuen:[29] “FB andereñoa. Abuztuaren 13an Broden etxera iritsi nintzenean, mahaian eserita zegoen. Ez nintzen batere kuriosoa nor zen jakiteko, baizik eta berehala konturatu nintzen. Bere hutsunea argi zeraman aurpegi hezurdun eta hutsak. Eztarri garbia. Blusa jantzita. Oso etxeko soinekoa zirudien arren, ez zen inolaz ere hala. (Apur bat aldentzen naiz berarengandik, hain gertutik ez ikuskatzeko...) Sudurra ia apurtuta. Ilehoria, zuzen samarra, erakargarria ez dena, kokots sendoa. Nire eserlekua hartzen ari nintzela, lehenengo aldiz begiratu nion arretaz, eta eserita nengoenerako jada ezin hautsizko iritzia nuen.”[29][30]

Bilera hori egin eta gutxira, Epaia ipuina gau bakarrean idatzi zuen, eta Desagertu zen gizona zein Metamorfosia idazlanetan era produktiboan aritu zuen. Kafka eta Felice Bauer gehienbat gutunen bidez komunikatu ziren hurrengo bost urteetan, noizean behin elkartuz, eta birritan batera biziz.[25] Kafkak Bauerri idatzitako gutunak Eskutitzak Feliceri izenarekin argitaratu ziren, baina jatorrizkoak galdu egin ziren.[31][12] Stach eta James Hawes biografoen arabera, Kafkak beste harreman batzuk ere izan zituen 1920 inguruan, esaterako Julie Wohryzekekin, hotel bateko zerbitzari txiro eta ikasketa gabearekin.[14] Biek pisu bat alokatu ondoren ezkontza data finkatu zuten arren, ezkontza ez zen inoiz gauzatu. Garai horretan, Kafka Aitari gutuna-ren zirriborroa idazten hasi zen. Baina bera Julieren aurka agertu zen, bere sinesmen sionistengatik. Ezkontza eguna baino lehen, beste emakume batekin ere harremanak izan zituen.[32] Bizitza osoan emakumeak eta sexua behar zituen bezala, bere buruarekiko konfiantza gutxi zuen, sexua zikina zela sentituz, eta bere gorputza lotsagarria.[19]

Kafkari tuberkulosia diagnostikatu zioten 1917ko abuztuan, eta hilabete batzuk Bohemiako Zürau herrira joan zen bizitzera, bere arreba Ottlaren baserrira. Han gustura sentitu zen eta geroago idatzi zuen bere bizitzako garairik onena izan zela, ziurrenik ardurarik ez zuelako bertan.[33]

1920. urtearen hasieran, Milena Jesenská idazle eta kazetari txekiarrarekin eragin handiko harreman bat izan zuen, eta 1923an Berlinera joan zen denboraldi labur batez, bere familiaren eraginagandik urruntzeko eta bere obran zentratzeko asmoz.[12] Hiri horretan, Dora Diamant ezagutu zuen, familia judu ortodoxo bateko 25 urteko haur-eskola irakasle bat, eta berarekin jarri zen bizitzen. Maitaleak Talmudarekiko interesa piztu zion,[34] eta denboraldi horretan lau ipuin landu zituen, guztiak argitaratzeko asmoarekin, tartean Gosearen artista.[12]

Izaera aldatu

Kafkak bizitza osoan izan zuen susmoa jendeak mentalki eta fisikoki higuingarri ikusten zuela. Hala ere, bera ezagutu zutenek izaera lasaia eta freskoa, adimen nabaria eta umore lehorra zuela esaten zuten. Halaber, mutil ederra zela zioten, itxuraz zorrotza izan arren.[35][36][37]

 
Kafka eta bere familia Pragako Minutuaren etxean bizi izan ziren 1889 eta 1896 artean. Haren hiru arrebak hor jaio ziren.

Brodek Heinrich von Kleistekin alderatu zuen, bi idazleek egoera zehaztasunez deskribatzeko gaitasuna zutela ohartuta. Broden iritziz, Kafka ezagutu zuen pertsona entretenigarrienetako bat zen, umorea lagunekin partekatzea gustatzen zitzaiolako, baina baita egoera zailetan aholku onekin laguntzen zielako ere.[12] Broden arabera errezitatzaile sutsua zen, bere diskurtsoa musika balitz bezala esateko gai izanik. Kafkaren bi ezaugarri bereizgarrienetakoak "egiazkotasun absolutua" eta "kontzientzia zehatza" zirela uste zuen. Xehetasunak sakonean eta maitasunez aztertzen zituen, ezustekoak eta itxuraz arraroak baina erabat egiazkoak ziren gauzak azaleratuz.[12]

Kafkak txikitan jarduera fisikoarekiko interes gutxi erakutsi zuen arren, geroago zaletasuna sortu zitzaion eta txirrindulari, igerilari eta arraunlari bikaina izan zen.[12] Asteburuetan lagunekin ibilaldi luzeak egiten zituen, askotan berak antolatuta. Bere beste interesen artean medikuntza alternatiboa, hezkuntza sistema modernoak, eta hegazkinen eta zinemaren moduko berritasun teknologikoak zeuden. Idazketak berebiziko garrantzia zuen Kafkarentzat; "otoitz egiteko modutzat" jotzen zuen. Zaratarekiko oso sentikorra zenez, erabateko lasaitasuna nahiago zuen idazterakoan.[12]

Marino Pérez-Álvarez psikologoak aldarrikatu du Kafkak nortasun eskizoidea izan zezakeela. Bere estiloak Metamorfosia liburuan ez ezik, beste hainbat idatzietan ere maila baxuko eta ertaineko ezaugarri eskizoideak agertzen ditu, eta Pérez-Álvarezek bere lanaren zati handi baten eragina izan zuela dio.[38] Bestalde, bere larritasuna 1913ko ekaineko egunerokoaren sarrera honetan ikus daiteke:[39][40] "Buruan dudan mundu izugarritik, nola askatu neroni eta nola bera, zatikatu gabe. Eta nahiago dut mila aldiz zatikatzea, nigan gordetzea edo lurperatzea baino. Horregatik nago hemen, hori nahiko argi dut”.[41]

Era berean, 50. zenbakiko Zürau aforismoan honakoa dio: "Gizakia ezin da bizi bere baitan suntsiezina den zerbaiten konfiantza iraunkorrik gabe, nahiz eta zerbait suntsiezin hori eta beregan duen konfiantza, betiko ezkutatuta egon daitezkeen".[18]

"San Giovanni di Dio" ospitaleko Alessia Coralli eta Antonio Perciaccante sendagileek adierazi dute Kafkak nortasun nahaste mugatua izan zezakeela, gertatzen zitzaion insomnio psiko-fisiologikoarekin batera.[42] Joan Lachkar historiagilearen ustez Metamorfosia "mugako nortasunaren irudikapen bizia" bezala interpretatu daiteke, eta istorioa "Kafkaren utzikeria beldurrak, antsietateak, depresioak eta parasitoen mendekotasun beharrak deskribatzen dute. Mugako desio normal eta osasuntsuak, zerbait itsusia eta mespretxagarriarekin nahastearen beharra zuen".[43]

Ikuspegi politikoak aldatu

Lehen Mundu Gerraren aurretik, Txekiako erakunde anarkista, antimilitarista eta antiklerikal bateko bileretara joaten zen.[44] Hugo Bergmann, Kafkaren lehen eta bigarren hezkuntzan ikastetxe berdinetara joan zena, azken ikasturtean (1900-1901) haserretu egin zen Kafkarekin, "bere sozialismoa eta nire sionismoa arrotzegiak zirelako.[45] Franz sozialista bilakatu zen, eta ni sionista 1898an, sionismoaren eta sozialismoaren sintesia oraindik existitzen ez zen garaian."[46]:

Judaismoa eta sionismoa aldatu

Kafka Pragan hazi zen, alemanez hitz egiten zuen judu gisa.[47] Ekialdeko Europako juduek liluratzen zuten, bere ustez mendebaldeko juduetatik kanpo zegoen bizitza espiritual sendoa baitzuten. Bere egunkaria yiddishez idazten zuten idazleei buruzko erreferentziaz beteta dago.[48] Hala ere, batzuetan judaismotik eta juduen bizitzatik aldenduta egoten zen. 1914ko urtarrilean, honakoa idatzi zuen bere egunkarian:[49] "Zer kidetasun daukat juduekin? Ez daukat ia kidetasunik ezta nire buruarekin ere, eta oso geldi egon beharko nuke txoko baten, arnasten jarraitzen dudalako pozik".[49]

Livia Rothkirchen adituak "bere garaiko figura sinbolikoa" deitzen dio Kafkari.[50] Garaikideen artean judu, txekiar eta alemaniar kulturarekiko sentikorrak ziren idazle judu, txekiar eta alemaniar ugari zeuden. Rothkirchenen arabera, "Egoera honek ikuspegi kosmopolita zabala eta kontenplazio metafisiko transzendentalarekin muga egiten zuen, bere idazkiei eman zizkieten idazteko eratan. Adibide ospetsua Franz Kafka da".[50]

Bere bizitzaren amaiera aldera, Kafkak postal bat bidali zion Hugo Bergman lagunari Tel Avivera, Palestinara emigratzeko asmoa iragarriz. Bergmanek uko egin zion Kafkari ostatu emateari, haur txikiak zituen eta Kafkak tuberkulosia kutsatuko ote zien beldur zen.[51]

Heriotza aldatu

 
Kafkaren hilobia Pragan.

Kafkaren laringeko tuberkulosiak okerrera egin zuen, eta 1924ko martxoan Berlinetik Pragara itzuli zen.[13] Bere familiako kideek, batez ere bere arreba Ottla eta Dora Diamantek, zaindu zuten. Apirilean Vienako kanpoaldean zegoen Hoffmann doktorearen Kierlingeko erietxera joan zen tratamendua hartzera.[12] Bertan hil zen 1924ko ekainaren 3an, ahulezia zela eta. Bere arazo fisikoen eraginak kalteak sortu zizkion eztarrian eta ondorioz jakiak irenste hutsak min eragiten zion.[52][12] Orduan nutrizio parenterala garatu gabe zegoenez, ezin zuten elikatu (Metamorfosia liburuko Gregor pertsonaiarekin antzekotasun kutsua du, baita Gosearen artista kontakizuneko pertsonaia nagusiarekin ere). Bere gorpua Pragara eraman zuten, Hilerri Judu Berrian hobiratuz.[28] Kafka ezezaguna izan zen bere bizitzan zehar, eta ospeari ez zion garrantzirik ematen. Heriotzaren ondoren, ordea, azkar egin zen ezagun, bereziki Bigarren Mundu Gerraren ondoren.[12]

Idazlanak aldatu

Kafkaren argitaratutako lan guztiak alemanez idatziak zeuden, Milena Jesenskári txekieraz idatzi zizkion gutun batzuk izan ezik. Hala ere, bizitzan zehar argitaratutako lan urriak jendearen arreta gutxi erakarri zuten.

Kafkak ez zituen bere nobela luzeak amaitu, eta lanaren % 90 inguru erre egin zuen, zati handi bat Diamantekin Berlinen bizi izan zen garaian.[53][13] Bizitza osoan lan labur batzuk baino ez zituen argitaratu, guztiaren zati txiki bat besterik ez. Hil aurretik, Max Brod lagunari ohar batzuk eman zizkion, bere eskuizkribuak desagerrarazteko.[54] Bere maitalea izan zen Dora Diamantek hein batean baino ez zituen bere nahiak bete, isilean gorde zituelako Kafkaren idatzi gehienak, hogei koaderno eta hogeita hamabost eskutitz barne. Idazle bezala aritu zen lehen urteetan, von Kleisten eragina izan zuen, eta Bauerri idatzitako eskutitzean haren lana beldurgarria zela esaten zion.[55]

Ipuinak aldatu

 
Felice Bauer

Kafkak argitaratutako lehen lanak zortzi ipuin izan ziren, 1908an Hyperion literatura aldizkariaren lehen zenbakian, Kontenplazioa izenarekin agertu zirenak. "Borroka baten deskribapena" istorioa 1904an idatzi zuen. Brodi 1905ean erakutsi ondoren, idazten jarraitzeko aholkua eman zion, Hyperionera aurkezteko konbentzituz. Kafkak 1908an zati bat eta bi atal argitaratu zituen, guztiak Munichen.[56][12]

1912ko irailaren 22ko gauean sortutako eztanda batean, Kafkak Epaia ipuina idatzi zuen, eta Felice Bauerri eskaini zion. Brodek antzeman zuen pertsonaia nagusiaren eta bere fikziozko emaztegaiaren, Georg Bendemann eta Frieda Brandenfeld izenekin, Franz Kafka eta Felice Bauerrekin zuten antzekotasuna.[57] Istorioa Kafkaren lehen lan iraultzailetzat hartu ohi da. Semearen eta bere aita menderatzailearen harreman nahasia jorratzen du, semearen konpromisoaren ondoren egoera berri bati aurre eginez.[58][14] Kafkak gero idatzi zuen "gorputzaren eta arimaren irekiera osoa" izan zela,[25] "benetako jaiotza bezala garatu zuen istorioa, zikinkeriaz eta lohiz estalita". Istorioa Leipzigen argitaratu zen lehenengo aldiz 1912an, eta "Felice Bauer andereñoari" eskaini zion.[57]

1912an, Kafkak Metamorfosia idatzi zuen, 1915ean Leipzigen argitaratuko zena.[59] Istorioa honakoa da: saltzaile ibiltari batek, esnatzen denean, piztia higuingarri batean bihurtuta aurkitzen du bere izaera. Kritikariek XX. mendeko fikziozko lan funtsezkoenetakotzat hartzen dute.[60] Bestalde, Zigor kolonian ipuina, tortura eta exekuzio gailu landu bati buruz dena, 1914ko urrian idatzi zuen, 1918an berrikusi eta Leipzigen argitaratu zen 1919ko urrian. Gosearen artista ipuina “Die neue Rundschau” aldizkarian argitaratu zen 1924an, eta biktimizatutako protagonista deskribatzen du, epe luzez bere burua gosez hiltzeko estimazioan beherakada jasaten duena. Bere azken ipuinek, Josefine abeslaria edo arratoien herria, artista baten eta bere publikoaren arteko harremana lantzen dute.[61]

Eleberriak aldatu

1912an hasi zuen bere lehen eleberria.[12] Lehen kapitulua "Sugilea" istorioa da. Kafkak amaitu gabe utzi zuen lana, eta “Desagertutako gizona“ edo “Galdutako gizona“ izendatu zuen. Baina Brodek Kafkaren heriotzaren ondoren argitaratu zuenean, “Amerika“ izena jarri zion.[62] Eleberriaren inspirazioa aurreko urtean yiddishezko antzezlanen publikoan igarotako denbora izan zen, bere ondarearen inguruko kontzientzia berri batera ekarri zuena. Horrek pentsarazi zion norberaren ondarearekiko berezko estimua, pertsona bakoitzaren barruan bizi dela.[62] Kafkaren obra gehienak baino modu esplizituagoan umoretsuagoa eta errealistagoa da, eta nobelak sistema zapaltzaile eta ukiezin baten motiboa partekatzen du protagonista egoera bitxietan behin eta berriz jarriz.[63] Ameriketara emigratu zuten senideen bizipenen xehetasun ugari erabiltzen ditu,[64] eta Kafkak amaiera baikor batekin idatzi zuen lan bakarra da.[57]

1914an, Kafkak Prozesua eleberria hasi zuen, urruneko eta eskuraezina zen agintari batek atxilotu eta auzipetutako gizon baten istorioa. Bere krimenaren izaera ez zitzaion ez berari ez irakurleari agerian utzi. Kafkak ez zuen eleberria osatu, nahiz eta azken kapitulua amaitu zuen. Elias Canetti Nobel saridunaren eta Kafkaren ikertzailearen arabera, Felice funtsezkoa da Prozesuaren argumentuan, eta Kafkak "bere istorioa" zela esan zuen.[64][65] Canettik Feliceri idatziko eskutitzak Kafkaren Beste Prozesua izendatu zituen, eskutitzen eta eleberriaren arteko harremana aitortzeko. The New York Times egunkariko berrikuspen batean Michiko Kakutani-k ohartarazi zuen Kafkaren gutunek "bere fikzioaren arrastoak dituztela: arreta urduri bera xehetasun txikiei; botere orekak aldatzearen kontzientzia paranoiko bera; itolarri emozionaleko giro bera, harrigarriro konbinatuz mutiko sutsuaren gozamen uneekin."[65]

 
Kafkak bere aitari idatzitako gutunaren lehen orrialdea (1919), bidali gabe geratu zena.

Egunerokoaren arabera, 1914ko ekainean Kafka Gaztelua eleberria antolatzen hasia zen jada, baina hala ere ez zen idazten hasi 1922ko urtarrilera arte.[57] Protagonista K. izeneko lur-zaintzaile bat da, arrazoi ezezagunengatik borrokatzen dena gaztelu baten bizi diren eta herria gobernatzen duten agintari misteriotsuekin harremanetan hasteko. Kafkaren asmoa gazteluko agintariek K.ri bere heriotzaren ohe ondoan jakinaraztea zen "herrian bizitzeko legezko erreklamazioak ez zuela balio, baina hala ere, zenbait egoera laguntzaile kontutan hartuta, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena ematen zitzaiola".[66] Iluna eta zenbaitetan irreala, eleberria alienazioan, burokrazian, gizakiak sistemaren aurka egiteko saiakeren amaierako itxurazko frustrazioetan, eta lortu ezin den xede baten bilaketa hutsalean oinarritzen da. Hartmut M. Rastalsky adituak bere tesian honakoa adierazi zuen: "Ametsek bezala, bere testuek xehetasun 'errealista' zehatzak uztartzen dituzte zentzugabekeriekin, protagonisten arreta handiko behaketarekin eta arrazoibideekin, ahanztura eta arduragabekeria ulergaitzekin."[67]

Argitalpenen historia aldatu

Kafkaren istorioak literatur aldizkarietan argitaratu ziren hasieran. Lehen zortziak 1908an inprimatu ziren bi hilean behineko Hyperion aldizkariaren lehen zenbakian.[68] Franz Bleik 1909an bi elkarrizketa argitaratu zituen, eta "Borroka baten deskribapena"-ren zati bihurtu ziren.[68] Brodekin Italiara egindako bidaian idatzitako Hegazkinak Brescian ipuinaren zati bat 1909ko irailean argitaratu zen Bohemia egunkarian.[57] Bertan agertu ziren baita 1910eko martxoan geroago Betrachtung liburuaren jasotako hainbat istorio. 1913an Leipzigen, Brodek eta Kurt Wolff argitaratzaileak Epaia kaleratu zuten.[69] Halaber, Franz Kfkaren istorioa sartu zuten Arkadia poesia artistikorako urtekari literarioan. Urte berean, Wolffek Sugilea argitaratu zuen Jüngste Tag sailean, eta bertan hiru edizio izatera ailegatu zen.[64] Bestalde Legearen aurrean ipuina 1915eko Selbstwehr astekari judu independentearen Urte Berriko edizioan argitaratu zen. 1919an berriz, Herriko medikua berrargitaratu zen Ein Landarzt ipuin bildumaren barruan, eta Prozesua eleberriaren parte bilakatu zen. Beste ipuin batzuk ere, hainbat argitalpenetan argitaratu ziren.[69]

Max Brod aldatu

Kafkak bere lana, argitaratua zein argitaratu gabea, Max Brod bere lagun eta literatur ordezkariaren esku utzi zuen, bere heriotzaren ondoren suntsitu behar zelako argibide esplizituekin. Kafkak idatzi zion: "Max maitea, nire azken eskaera: nire atzean uzten dudan guztia, egunkari, eskuizkribu, eskutitz (nireak eta besteenak), zirriborro eta abar, irakurri gabe erre behar da."[70][71] Brodek ez zion eskaera horri jaramonik egin, eta nobelak zein lanak bildu eta argitaratu egin zituen 1925 eta 1935 artean. Bestalde, argitaratu gabe zeuden idatzi ugari hartu zituen maletan 1939an Palestinara ihes egin zuenean. Halaber, Dora Diamant Kafkaren azken maitaleak ere, haren nahiei jaramonik egin gabe, 20 koaderno eta 35 eskutitz gorde zituen ezkutuan.[72]

Brodek bere esku zituen idazkien zatirik handiena argitaratu zuenean,[73] Kafkaren lanak arreta eta kritika onak erakartzen hasi ziren. Dena den, Brodek ezin izan zituen Kafkaren koadernoak ordena kronologikoan antolatu. Arazoetako bat zera zen, Kafka sarritan liburuaren atal desberdinetan hasten zela idazten; batzuetan erdian, eta beste batzuetan amaieratik atzera lan eginez.[74] Bestalde, Brodek osatu gabeko lan asko amaitu egin zituen argitaratu ahal izateko. Adibidez, Kafkak Prozesua zenbakitu gabeko eta osatu gabeko kapituluekin utzi zuen, eta Gaztelua osatu gabeko esaldiekin eta eduki anbiguoekin.[75] Brodek kapituluak berrantolatu zituen, testuak kopiatu eta editatu, eta puntuazioak aldatu. Prozesua 1925ean argitaratu zen Verlag Die Schmiede-n. Era berean, Kurt Wolffek beste bi eleberri argitaratu zituen, Gaztelua 1926an eta Amerika 1927an. Bestalde 1931an Brodek argitaratu gabeko prosa eta ipuinen bilduma liburua editatu zuen Txinako Harresi Handia izen bereko istorioan. Liburua Gustav Kiepenheuer Verlag-en agertu zen, eta Broden multzoei "Behin betiko edizioak" deitu ohi zaizkie.[76]

1933. urtean berriz, idazlanak Gestapok konfiskatu egin zituen.[72] Gaur egun, mundu osoan zehar Kafkaren idatziak aurkitzeko lana martxan dago. Brodek ez zion bere lagunari kasurik egin, eta Kafkaren obra guztiaren argitalpena berak eraman zuen aurrera. Horren ondorioz, autore interesgarri bilakatu zen, baita kritikoentzat ere.[77]

Edizio modernoak aldatu

1961ean, Malcolm Pasleyk Kafkaren jatorrizko eskuz idatzitako lan gehienak Oxford Bodleian Librarytik eskuratu zituen.[78] Prozesua-ren testua enkante bidez erosi zuen gero, eta Literatura Artxiboetan gordetzen da Marbach am Neckaren, Alemanian.[79]

 
Kafka 1923an.

Argitaratu gabeko artikuluak aldatu

Brod 1968an hil zenean, Kafkaren argitalpenik gabeko paperak, ustez milaka direnak, Esther Hoffe bere idazkariari utzi zizkion.[80] Batzuk kaleratu edo saldu egin zituen, baina gehienak alabei, Eva eta Ruthi eman zizkien, eta horiek ere paperak besteei uzteari uko egin zioten.[53] 2008an ahizpen eta Israelgo Liburutegi Nazionalaren arteko auzitegietako bataila hasi zen. Liburutegiak zioen lan horiek Israelgo nazioaren jabetza bihurtu zirela, Brodek Palestina britainiarrera emigratu zuenean, 1939an. Esther Hoffek Prozesuaren jatorrizko eskuizkribua bi milioi dolarretan saldu zion 1988an Marbach am Neckareko Alemaniako Literatura Modernoko Museoari.[53][81] Eva bakarrik zegoen bizirik 2012an,[82] eta Tel Aviveko familiako epaitegiak 2010ean emandako ebazpenaren arabera, idatziak askatu egin behar ziren. Gutxi batzuekin hori egin zen, aurretik ezezaguna zen istorio bat barne, baina borroka juridikoak aurrera jarraitu zuen.[83] Eva Hoffesek zioen idatziak haien ondasun pertsonalak zirela, eta Israelgo Liburutegi Nazionalak, berriz, "judu herriaren ondasun kulturalak" zirela. Liburutegi Nazionalak iradokitzen zuen, baita ere, Brodek testamentuan idatziok berari legatu ziola. Azkenean, Tel Aviveko Familia Auzitegiak 2012ko urrian erabaki zuen idatziak Liburutegi Nazionalaren jabetzakoak zirela.[84]

Erantzun kritikoa aldatu

Interpretazio kritikoak aldatu

Kritiko askok, Kafkaren lanari zentzua aurkitu ahal izateko, literatur kritika eskolen arabera interpretatu izan dute, hots, modernista, errealismo magikokoa, etab. Bere obran nagusi diren itxurako etsipen eta zentzugabekeria, existentzialismoaren enblematikotzat hartzen dira. Batzuk eragin marxista aurkitu nahi izan dute burokraziaren satirizazioan honelako obretan: Zigor-kolonian, Prozesuan eta Gazteluan.[85] Beste batzuk, ordea, anarkismoa iradokitzen dute inspirazio oinarritzat Kafkaren indibidualismo anti-burokratikorako. Hala ere, beste batzuk judaismoaren ikuspuntutik abiatu dira, izan ere, Kafka judua zen eta kultura juduarekiko interesa agertu zuen, nahiko heldua zela landu zuen arren. Lana interpretatzeko beste bide bat Freudismoa izan da, jasandako familia-arazoak zirela-eta.[erreferentzia behar] Edota Thomas Mannek proposatu zuen teoria jarraituz, jainkoaren bilaketa metafisikoaren alegoria bezala.[86]

Sarritan garrantzi handia ematen zaio alienazioari eta jazarpenari, eta enfasi horrek lotura handia zuen Gilles Deleuze eta Félix Guattari biografoen kontra-kritikekin. Kafkak larritasunaren eraginez idazten zuen, eta irudi bakartiaren estereotipoa baino gehiago zela usten zuten. Eta bere lana jakinaren gainean egindakoa zela, subertsiboa eta itxuraz ematen zuena baino “alaiagoa”. Biografoek diote Kafkak bazuela bere lagun hurbilenei idazten ari zen liburuko kapituluak irakurtzeko ohitura. Irakurketa hauetan bere alderdi umoristikoan, baina askotan ezezagunean, jartzen zuen gogoa.[87]

Milan Kundera idazleak aditzera eman zuen Kafkaren umore surrealista Dostoievskik krimen batengatik zigortutako pertsonaien aurkezpenaren alderantzizkoa izan zitekeela.[88] Kafkaren lanean pertsonaia bat zigortu egiten da, nahiz eta deliturik ez egin. Kunderak uste du bere egoeraren ezaugarrietarako inspirazioak familia patriarkal batean hazi, eta estatu totalitario batean bizitzetik etorri zirela. Bestalde, W. H. Auden poetak Kafka "XX. mendeko Dante" izendatu zuen,[89] eta Vladimir Nabokov eleberrigileak XX mendeko idazle handienen artean kokatu zuen.[90] Halaber, Gabriel Garcia Márquezek esan zuenez, Metamorfosia lana irakurtzeak “era desberdinean idatz zitekeela” erakutsi zion.[91]

Adituak Kafkaren jatorri juridikoak eta legalak bere fikzioan izan zuten eragina identifikatzen saiatu ziren.[92][93] Interpretazio gehienek zuzenbidearen eta legezkotasunaren alderdiek bere lanean garrantzitsuak izan zirela zioten,[92] sistema juridikoa askotan zapaltzailea baita.[14] Legea Kafkaren lanetan, edozein entitate juridiko edo politikoren ordezkari izan beharrean, indar anonimo eta ulertezinen bilduma gisa irudikatzen da. Hauek norbanakoari ezkutatuta daude, baina kontrolatzen ez dituzten sistemen biktima errugabeak diren pertsonen bizitza kontrolatzen dute.[92] Interpretazio absurdo hau onartzen duten kritikariek, Kafkak bere burua unibertso absurdo batekin gatazkan azaltzen duen kasuak aipatzen dituzte. Adibide bat bere egunerokoko sarrera hau izan daiteke:

 
Brontzezko plaka oroigarria Kafkaren jaiotetxean, Karel Hladikek eta Jan Kaplickýk diseinatua, 1966.

“Nire lau hormetan sartuta, atzerriko herrialde batean espetxeratutako etorkin bat bezala aurkitzen nintzen... Nire familia atzerritar ohitura arrotzekin ikusten nuen, atzerriko erritu eta hizkuntza osoak ulermena desafiatzen zutena... Nahiz eta nik hori nahi ez, beren erritual bitxietan parte hartzera behartzen ninduten... Ezin izan nien aurre egin.”[94]

Hala ere, James Hawesek Prozesuaren epaiketa judizialen deskribapen asko argudiatzen ditu, eta metafisikoak, absurdoak, harrigarriak eta amesgaiztoak ager litezkeen arren, garai hartako Alemaniako eta Austriako prozedura penalen deskribapen zehatz eta informatuetan oinarrituta zeuden, inkisitorialak zirelako aurkaritzakoak baino.[14] Aseguruetan lan egiten zuen arren, Kafkak abokatu trebatu moduan "bere garaiko eztabaida juridikoak biziki ezagutzen zituen".[95] Bere bulegoko idazkiak abiapuntutzat hartzen dituen XXI. mendearen hasierako argitalpen batean,[24] Pothik Ghoshek dio Kafkarekin, legeak "ez duela zentzurik menderatze eta determinazio indar hutsa izatetik kanpo".[96]

Itzulpenak aldatu

Kafkaren lanen ingelesezko lehen itzulpenak Edwin eta Willa Muirenak izan ziren, 1930ean Gazteluaren lehen alemaniar edizioa itzuli baitzuten. Bestalde, 1941eko edizioek, Thomas Mannen omenaldia barne, Kafkaren ospea areagotu egin zuten Estatu Batuetan 1940ko hamarkadaren amaieran.[97]

Ingeleserako itzulpen arazoak aldatu

Kafkak alemanaren ezaugarri bat maiz erabiltzen zuen, batzuetan orrialde osoko esaldi luzeak baimentzen dituena. Haren esaldiek ustekabeko inpaktua ematen dute puntua amaitu baino lehen, hau da, azken esanahian eta ardatzean.[98] Hori alemanez menpeko perpausak eraikitzearen ondorioz gertatzen da, aditza perpausaren amaieran kokatzea eskatzen duelako.[99]

Ondarea aldatu

Eragina literaturan eta kulturan aldatu

Idazle ospetsu asko ez bezala, Kafka gutxitan aipatzen dute beste batzuk. Horren ordez, gehiago nabarmentzen da bere ikuspegi eta perspektibagatik.[14] Shimon Sandbank irakasle, literatur kritikari eta idazleak zioenez, Jorge Luis Borges, Albert Camus, Eugène Ionesco, J. M. Coetzee eta Jean-Paul Sartre eragin zituen.[100] Halaber, Financial Times egunkariko literatur kritikariak José Saramagori ere eragitea egozten zion,[101] eta Al Silverman idazle eta editoreak J. D. Salingerrek Kafkaren lanak irakurtzea maite zuela zioen.[102] 1999an jakintsu eta literatur kritikoz osatutako 99 egileren batzorde batek, Prozesua eta Gaztelua XX. mendeko alemanezko bigarren eta bederatzigarren eleberri esanguratsuenak izendatu zituen.[103] Sandbanken ustez, Kafkaren zabaltasuna gorabehera, bere estilo enigmatikoa oraindik ez da imitatu.[104] Neil Christian Pages, Alemaniako Ikasketen eta Literatura Konparatuaren irakaslea Binghamton Unibertsitatean, eta Kafkaren obran espezializatua dena, bere eraginak literatura gainditzen duela dio, eta ikusizko arteetan, musikan eta herri kulturan ere eragiten duela.[105] Harry Steinhauer alemaniar eta judu literaturako irakasleak dio Kafkak "XX. mendeko beste edozein idazlek baino eragin indartsuagoa izan duela gizarte literarioan". Brodek esan zuen XX. mendea egunen batean "Kafkaren mendea" bezala ezagutuko zela.[6]

Michel-André Bossyk idatzi zuen Kafkak unibertso burokratiko zurrun, malgu eta antzua sortu zuela. Kafkak modu juridiko eta zientifikoz beteriko estilo distiratsuan idatzi zuen. Hala ere, haren unibertso larriak umore jakingarria ere bazuen, beti "ustez arrazionala den mundu baten sustraietan dagoen irrazionaltasuna" nabarmenduz.[106] Pertsonaiak harrapatuta daude, nahasita, erruduntasunez beteak, zapuztuak eta beren mundu surrealista ulertu ezinik. Kafkaren osteko fikzioaren zati handi batek, batez ere zientzia fikzioak, Kafkaren unibertsoaren gaiak eta aginduak jarraitzen ditu. George Orwell eta Ray Bradbury egileen lanetan ikus daiteke hori, besteak beste.[106]

 
Franz Kafkaren brontzezko estatua, Pragan.

"Kafkiar" terminoa aldatu

"Kafkiar" terminoa bere lana gogorarazten duten kontzeptuak eta egoerak deskribatzeko erabiltzen da, batez ere Prozesuan eta Metamorfosian agertzen direnak. Adibide gisa, burokraziak jendea gailentzen duen kasuak daude, maiz amesgaizto giro surrealista baten zentzugabekeria, desorientazioa eta ezintasun sentimenduak sorrarazten dituena.[107][108] Kafkaren eszena bateko pertsonaiek askotan ez dute ekintza modu argian ikusten, labirinto egoeratik ihes egiteko. Elementu kafkiarrak maiz agertzen dira lan existentzialetan, baina terminoak literaturaren eremua gainditu du, eta bizitza errealeko gertakari eta egoera ulergaitz, konplexu, bitxi edo ilogikoei aplikatzen zaie.[109]

Oroitzapenak aldatu

"3412 Kafka" asteroide gerrikoaren barruko eskualdeetako asteroide bat da, gutxi gorabehera sei kilometroko diametroa duena. 1983ko urtarrilean aurkitu zuten Randolph Kirk eta Donald Rudy astronomo estatubatuarrek, Kaliforniako Palomar Behatokian,[110] eta Kafkaren izena jarri zioten.[111]

Bestalde Apatxe Kafka, jatorriz 2011ko urtarrilean kaleratutako iturri irekiko korronteak prozesatzeko plataformari deitzen zaio.[112]

Pragako Franz Kafka museoa hari eta haren lanari eskainita dago.[113] Eta 2001ean sortu zen urteroko Franz Kafka saria, Pragako Hiriaren literatura saria. Literaturaren merezimenduak aitortzen ditu, "izaera humanistikoa eta kultura, nazio, hizkuntza eta erlijio tolerantziari egiten dion ekarpena, bere izaera existentziala eta betikoa, orokorrean gizakiaren baliozkotasuna eta gure garaiari buruzko testigantza emateko gaitasuna" dituena.[114]

Kafkaren idazlanen zerrenda aldatu

Bizian argitaratuak aldatu

  • 1909 – Ein Damenbrevier
  • 1909 – Gespräch mit dem Beter
  • 1909 – Gespräch mit dem Betrunkenen
  • 1909 – Die Aeroplane in Brescia
  • 1912 – Großer Lärm
  • 1913 – Kontenplazioa (Betrachtung)
  • Haurrak mendi bidean (Kinder auf der Landstraße)
  • Liluratzaile bat harrapatzea (Entlarvung eines Bauernfängers)
  • Bat-bateko paseoa (Der plötzliche Spaziergang)
  • Erabakiak (Entschlüsse)
  • Mendirako irteera (Der Ausflug ins Gebirge)
  • Mutilzaharraren zoritxarra (Das Unglück des Junggesellen)
  • Dendaria (Der Kaufmann)
  • Begirada oharkabetua lehiotik kanpora (Zerstreutes Hinausschaun)
  • Etxerako bidea (Der Nachhauseweg)
  • Oinezkoak (Die Vorüberlaufenden)
  • Bidaiaria (Der Fahrgast)
  • Soinekoak (Kleider)
  • Ezezkoa (Die Abweisung
  • Zaldizko zaldunek hausnar dezaten (Zum Nachdenken für Herrenreiter)
  • Kalera begira dagoen leihoa (Das Gassenfenster)
  • Indio izateko desioa (Wunsch, Indianer zu werden)
  • Zuhaitzak (Die Bäume)
  • Zoritxarreko izatea (Unglücklichsein)
  • 1913 – Epaia (Das Urteil)
  • 1913 – Sugilea (Der Heizer) (galdua edo AmerikaDer Verschollene— idazlanaren zati bat)
  • 1915 – Metamorfosia (Die Verwandlung)
  • 1915 – Vor dem Gesetz (ProzesuaDer Process— idazlanaren zati bat)
  • 1919 – Zigor Kolonian (In der Strafkolonie)
  • 1919 – Landa medikua (Ein Landarzt)
  • Abokatu berria (Der neue Advokat)
  • Landa medikua (Ein Landarzt)
  • Galerian (Auf der Galerie)
  • Orrialde zahar bat (Ein altes Blatt)
  • Legearen aurrean (Vor dem Gesetz)
  • Txakalak eta arabiarrak (Schakale und Araber)
  • Bisita bat meategira (Ein Besuch im Bergwerk)
  • Herririk gertuena (Das nächste Dorf)
  • Enperadorearen mezua (Eine kaiserliche Botschaft)
  • Aita familiakoaren kezka (Die Sorge des Hausvaters)
  • Hamaika seme (Elf Söhne)
  • Senide-hilketa bat (Ein Brudermord)
  • Amets bat (Ein Traum)
  • Akademia batentzako txosten bat (Ein Bericht für eine Akademie)
  • 1921 – Der Kübelreiter
  • 1924 – Gosearen artista (Ein Hungerkünstler)

- Lehen sufrimendua (Erstes Leid)

- Emakume txiki bat (Eine kleine Frau)

- Gosearen artista (Ein Hungerkünstler)

- Josefine abeslaria edo arratoien herria (Josephine, die Sängerin, oder Das Volk der Mäuse)

Hil ondoren argitaratuak aldatu

  • 1925 – Prozesua (Der Process) (zati batzuk falta dira)
  • 1926 – Gaztelua (Das Schloss) (zati batzuk falta dira)
  • 1927 – Desagertutakoa edo Amerika (Der Verschollene) (zati batzuk falta dira)

Bestalde, istorio bilduma asko publikatu dira, esaterako:

  • Kafka, Franz (ed. Nahum N. Glatzer). The Complete Stories. New York: Schocken Books, 1971.

Lan epistolarra, egunerokoak eta aforismoak aldatu

  • Aforismoak, ikusmirak eta ametsak (1917)
  • Koadernoak zortzigarrenean (1917)
  • Egunerokoak (1910-1923)
  • Idatzien gaineko idatziak (1917)
  • Aitari gutuna (1919)
  • Feliceri gutuna (1967)
  • Milenari gutuna
  • Ottlari gutuna

Elkarlanak aldatu

  • Ricardo eta Samuel. Nobela baten kapitulu bat, Max Brodekin idatzitako elkarlana. (Oharra: ez ziren gehiago publikatu)

Kritika literarioak aldatu

  • Gazteriaren nobela bat
  • Anekdotak
  • Hyperion
  • Hegazkinak Brestzia
  • Begiespenak

Euskaraz aldatu

  • Prozesua (Der Process) (1993). Elkar argitaletxea. Itzultzailea: Antton Garikano.
  • Metamorfosia (Die Verwandlung) (2000). Hiria argitaletxea. Itzultzailea: Rufino Iraola Zaldiaran.
  • Bizian argitaratuak (2008): Epaia (Das Urteil), Sugilea (Der Heizer), Zigor kolonian (In der Strafkolonie), Kontenplazioa (Betrachtung), Landa medikua (Ein Landarzt) eta Gosearen artista (Ein Hungerkünstler). Alberdania eta Elkar argitaletxeak. Itzultzailea: Naroa Zubillaga.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Gilman, Sander. (2005). Franz Kafka. London: Reaktion Books, pp. 20-21 or. ISBN 978-1-881872-64-1..
  2. (Txekieraz) "Franz Kafka". The Research Library of South Bohemia in České Budějovice.
  3. a b (Txekieraz) Northey, Anthony. (1997). Mišpoche Franze Kafky. Prague: Nakladatelství Primus, pp. 8-10 or. ISBN 978-80-85625-45-5..
  4. (Ingelesez) Spindler, William. (1993). "Magical Realism: A Typology". Forum for Modern Language Studies. XXIX (1), pp. 90–93 or. ISBN doi:10.1093/fmls/XXIX.1.75..
  5. (Ingelesez) Franz Kafka. Encyclopædia Britannica.
  6. a b (Ingelesez) Steinhauer, Harry. (1983). "Franz Kafka: A World Built on a Lie". The Antioch Review. Yellow Springs, Ohio. 41 (4), pp. 390–408 or. ISBN doi:10.2307/4611280. JSTOR 4611280..
  7. a b (Ingelesez) Gilman, Sander. (2005). Franz Kafka. London: Reaktion Books, pp. 20-21 or. ISBN 978-1-881872-64-1..
  8. (Ingelesez) Hamalian, Leo. (1974). Franz Kafka: A Collection of Criticism. New York: McGraw-Hill, p. 3 or. ISBN 978-0-07-025702-3..
  9. (Ingelesez) Kafka, Franz. (2009). The Metamorphosis. New York: Simon and Schuster Paperbacks, p. ix or. ISBN 978-1-4165-9968-5..
  10. a b (Ingelesez) Corngold, Stanley. (1972). Introduction to The Metamorphosis. New York: Bantam Classics, p. xii or. ISBN 978-0-553-21369-0..
  11. (Ingelesez) Kafka, Franz. (2012). "Franz Kafka Letter to his Father". Kafka-Franz.
  12. a b c d e f g h i j k l m n o p q r (Ingelesez) Brod, Max. (1960). Franz Kafka: A Biography. New York: Schocken Books, p. 156 or. ISBN 978-0-8052-0047-8..
  13. a b c d e f (Ingelesez) Stach, Reiner. (2005). Kafka: The Decisive Years. New York: Harcourt, p. 2 or. ISBN 978-0-15-100752-3..
  14. a b c d e f g h i (Ingelesez) Hawes, James. (2008). Why You Should Read Kafka Before You Waste Your Life. New York: St. Martin's Press, pp. 212–214 or. ISBN 978-0-312-37651-2..
  15. (Ingelesez) Sayer, Derek. (1996). "The Language of Nationality and the Nationality of Language: Prague 1780–1920". Past and Present. Oxford. 153 (1): 164, pp. 164–210 or. ISBN doi:10.1093/past/153.1.164. OCLC 394557..
  16. (Alemanez) Kempf, Franz R. (2005). "Franz Kafkas Sprachen: '... in einem Stockwerk des innern babylonischen Turmes. ..'". Shofar: An Interdisciplinary Journal of Jewish Studies. West Lafayette, Indiana. 23 (4): 159, pp. 159–160 or. ISBN doi:10.1353/sho.2005.0155. S2CID 170581064...
  17. (Ingelesez) Diamant, Kathi. (2003). Kafka's Last Love: The Mystery of Dora Diamant. New York: Basic Books, pp. 36-38 or. ISBN 978-0-465-01551-1..
  18. a b c d (Ingelesez) Gray, Richard T. (2005). A Franz Kafka Encyclopedia. Westport, Connecticut: Greenwood Press, p. 196 or. ISBN 978-0-313-30375-3..
  19. a b (Ingelesez) Steinhauer, Harry. (1983). "Franz Kafka: A World Built on a Lie". The Antioch Review. Yellow Springs, Ohio. 41 (4), pp. 390–408 or. ISBN doi:10.2307/4611280. JSTOR 4611280..
  20. (Ingelesez) Karl, Frederick R. (1991). Franz Kafka: Representative Man. Boston: Ticknor & Fields, p. 210 or. ISBN 978-0-395-56143-0..
  21. (Ingelesez) Glen, Patrick J. (2007). "The Deconstruction and Reification of Law in Franz Kafka's Before the Law and The Trial". Southern California Interdisciplinary Law Journal. Los Angeles. 17 (23), pp. 23–66 or..
  22. (Ingelesez) Corngold, Stanley. (2009). Franz Kafka: The Office Writings. Princeton, New Jersey: Princeton University Press, p. 28 or. ISBN 978-0-691-12680-7..
  23. (Ingelesez) Drucker, Peter. (2002). Managing in the Next Society. Oxford: Elsevier, p. 24 or. ISBN 978-0-7506-8505-4..
  24. a b (Ingelesez) Corngold, Stanley. (2009). Franz Kafka: The Office Writings. Princeton, New Jersey: Princeton University Press, pp. 169, 188, 388 or. ISBN 978-0-691-12680-7..
  25. a b c d (Ingelesez) Stach, Reiner. (2005). Kafka: The Decisive Years. New York: Harcourt, p. 113 or. ISBN 978-0-15-100752-3..
  26. (Ingelesez) Spector, Scott. (2000). Prague Territories: National Conflict and Cultural Innovation in Franz Kafka's Fin de Siècle. Berkeley: University of California Press, p. 17 or. ISBN 978-0-520-23692-9..
  27. (Ingelesez) Keren, Michael. (1993). "The 'Prague Circle' and the Challenge of Nationalism". History of European Ideas. Oxford. 16 (1–3), p. 3 or. ISBN doi:10.1016/S0191-6599(05)80096-8..
  28. a b (Ingelesez) "Franz Kafka – Biography". European Graduate School.
  29. a b (Ingelesez) Banville, John. (2011). "Franz Kafka's Other Trial / An Allegory of the Fallen Man's Predicament, or an Expression of Guilt at a Tormented Love Affair?". The Guardian. London.
  30. (Alemanez) Köhler, Manfred. (2012). "Franz Kafka und Felice Bauer". Protemion.
  31. (Alemanez) Seubert, Harald. (2012). "Bauer, Felice". Kulturportal-west-ost.eu.
  32. (Ingelesez) Murray, Nicholas. (2004). Kafka. New Haven, Connecticut: Yale University Press, pp. 276–279 or. ISBN 978-0-300-10631-2..
  33. (Alemanez) Apel, Friedman. (2012). "Der Weg in die Ewigkeit führt abwärts / Roland Reuß kramt in Kafkas Zürauer Zetteln". Frankfurter Allgemeine Zeitung, p. 28 or..
  34. (Alemanez) Hempel, Lothar. (2002). Atlegerhardsen. .
  35. (Ingelesez) Janouch, Gustav. (1971). Conversations with Kafka (2 ed.). New York: New Directions Books, pp. 14, 17 or. ISBN 978-0-8112-0071-4..
  36. (Ingelesez) Fichter, Manfred M. (1987). "The Anorexia Nervosa of Franz Kafka". International Journal of Eating Disorders. Washington, D.C. 6 (3), pp. 367-377 or..
  37. (Ingelesez) McKittricks, Ryan. (2005). "Disappearing Act". American Repertory Theatre.
  38. (Ingelesez) Pérez-Álvarez, Marino. (2003). "The Schizoid Personality of Our Time". International Journal of Psychology and Psychological Therapy. Almería, Spain. 3 (2), pp. 181–194 or..
  39. (Ingelesez) Miller, Alice. (1984). Thou Shalt Not Be Aware: Society's Betrayal of the Child. New York: Farrar, Straus, Giroux, pp. 242–306 or. ISBN 978-0-9567982-1-3..
  40. (Ingelesez) McElroy, Bernard. (1985). "The Art of Projective Thinking: Franz Kafka and the Paranoid Vision". Modern Fiction Studies. Cambridge. 31 (2), pp. 217–232 or. ISBN doi:10.1353/mfs.0.0042. S2CID 170564041..
  41. (Ingelesez) Kafka, Franz. (1988). The Diaries: 1910–1923. New York: Schocken Books, p. 222 or. ISBN 978-0-8052-0906-8..
  42. (Ingelesez) Coralli, Perciaccante, Alessia, Antonio. (2016). "Franz Kafka: An emblematic case of co-occurrence of sleep and psychiatryc disorders". Sleep Science. Sleep Sci. 9 (1), pp. 5–6 or. ISBN doi:10.1016/j.slsci.2016.02.177. PMC 4866976. PMID 27217905..
  43. (Ingelesez) Lachkar, Joan. (1992). The Narcissistic/Borderline Couple. Philadelphia: Brunner/Mazel, p. 30 or. ISBN 978-0-87630-634-5..
  44. (Ingelesez) Kay, Joseph. (2008). Franz Kafka and Libertarian Socialism. Libertarian-Socialism.
  45. (Ingelesez) Bergman, Hugo. (1969). Memories of Franz Kafka in Franz Kafka Exhibition. The Jewish National and University Library.
  46. (Ingelesez) Bruce, Iris. (2007). Kafka and Cultural Zionism – Dates in Palestine.. Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, p. 17 or. ISBN 978-0-299-22190-4..
  47. (Ingelesez) Kreis, Steven. (2006). "Franz Kafka, 1883–1924". History Guide.
  48. (Ingelesez) Miron, Dan. (2008). "Sadness in Palestine". Haaretz.
  49. a b (Alemanez) Alt, Peter-André. (2005). Franz Kafka: Der ewige Sohn. Eine Biographie. München: Verlag C.H. Beck, p. 430 or. ISBN 978-3-406-53441-6..
  50. a b (Ingelesez) Rothkirchen, Livia. (2005). The Jews of Bohemia and Moravia: Facing the Holocaust. Lincoln, Nebraska: University of Nebraska Press, p. 23 or. ISBN 978-0-8032-3952-4..
  51. (Ingelesez) Bloom, Harold. (2011). "Franz Kafka's Zionism". Midstream. 57 (2).
  52. (Ingelesez) Fort, Jeff. (2006). "The Man Who Could Not Disappear". The Believer.
  53. a b c (Ingelesez) Batuman, Elif. (2010). "Kafka's Last Trial". The New York Times.
  54. (Ingelesez) Murray, Nicholas. (2004). Kafka. New Haven, Connecticut: Yale University Press, p. 367 or. ISBN 978-0-300-10631-2..
  55. (Ingelesez) Furst, Lillian R. (1992). Through the Lens of the Reader: Explorations of European Narrative. SUNY Press, p. 84 or. ISBN 978-0-7914-0808-7..
  56. (Ingelesez) Pawel, Ernst. (1985). The Nightmare of Reason: A Life of Franz Kafka. New York: Vintage Books, pp. 160–163 or. ISBN 978-0-374-52335-0..
  57. a b c d e (Alemanez) Brod, Max. (1966). Über Franz Kafka. Hamburg: S. Fischer Verlag, p. 94 or..
  58. (Ingelesez) Ernst, Nathan. (2010). "The Judgement". The Modernismm Lab. Yale University.
  59. (Ingelesez) Sokel, Walter H. (1956). "Kafka's 'Metamorphosis': Rebellion and Punishment". Monatshefte. Madison, Wisconsin. 48 (4), pp. 203–214 or. ISBN JSTOR 30166165...
  60. (Alemanez) Luke, F. D. (1951). "Kafka's 'Die Verwandlung'". The Modern Language Review. Cambridge. 46 (2), pp. 232–245 or. ISBN doi:10.2307/3718565. JSTOR 3718565..
  61. (Alemanez) Horstkotte, Silke. (2009). "Kunst und Künstlerverständnis in Kafkas 'Josefine, die Sängering oder Das Volk der Mäuse'". University of Leipzig.
  62. a b (Ingelesez) Koelb, Clayton. (2010). Kafka: A Guide for the Perplexed. Chippenham, Wiltshire: Continuum International Publishing Group, p. 34 or. ISBN 978-0-8264-9579-2..
  63. (Ingelesez) Sussman, Sussman, Henry (1979).. (1979). Franz Kafka: Geometrician of Metaphor. Madison, Wisconsin: Coda Press, pp. 72-94 or. ISBN 978-0-930956-02-8..
  64. a b c (Ingelesez) Stach, Reiner. (2005). Kafka: The Decisive Years. New York: Harcourt, p. 343 or. ISBN 978-0-15-100752-3..
  65. a b (Ingelesez) Kakutani, Michiko. (1988). "Books of the Times; Kafka's Kafkaesque Love Letters".. The New York Times..
  66. (Ingelesez) Boyd, Ian R. (2004). Dogmatics Among the Ruins: German Expressionism and the Enlightenment. Bern: Peter Lang AG, p. 139 or. ISBN 978-3-03910-147-4..
  67. (Ingelesez) Rastalsky, Hartmut M. (1997). "The Referential Kafka". University of Michigan.
  68. a b (Alemanez) "Faksimiles der Kafka-Drucke zu Lebzeiten (Zeitschriften und Zeitungen)". ITK Institut für Textkritik.
  69. a b (Alemanez) "Faksimiles der Kafka-Drucke zu Lebzeiten. ITK Institut für Textkritik.
  70. (Ingelesez) Kafka, Franz. (1988). The Castle. New York: Schocken Books ISBN 978-0-8052-0872-6..
  71. (Ingelesez) McCarthy, Rory. (2009). "Israel's National Library Adds a Final Twist to Franz Kafka's Trial". The Guardian.
  72. a b (Ingelesez) Butler, Judith. (2011). "Who Owns Kafka". London Review of Books. London. 33 (5), pp. 3-8 or..
  73. (Gaztelaniaz) Miralles Contijoch, Francesc. (2000). Franz Kafka. Barcelona: Oceano Grupo Editorial, S.A ISBN 978-84-494-1811-2..
  74. (Ingelesez) Kafka, Franz. (2009). The Trial. Oxford: Oxford University Press, p. 27 or. ISBN 978-0-19-923829-3..
  75. (Ingelesez) Diamant, Kathi. (2003). Kafka's Last Love: The Mystery of Dora Diamant. New York: Basic Books, p. 144 or. ISBN 978-0-465-01551-1..
  76. (Ingelesez) Classe, Olive. (2000). Encyclopedia of Literary Translation into English, Vol. 1. Chicago: Fitzroy Dearborn Publishers, p. 749 or. ISBN 978-1-884964-36-7..
  77. (Ingelesez) "Solving a Literary Mystery". Kafka Project, San Diego State University.
  78. (Ingelesez) Samuelson, Arthur. (2012). "A Kafka for the 21st Century". Jewish Heritage.
  79. (Ingelesez) O'Neill, Patrick M. (2004). Great World Writers: Twentieth Century. Tarrytown, New York: Marshal Cavendish, p. 681 or. ISBN 978-0-7614-7477-7..
  80. (Ingelesez) Tran, Mark. (2010). "Lawyers Open Cache of Unpublished Kafka Manuscripts". The Guardian.
  81. (Ingelesez) Buehrer, Jack. (2011). "Battle for Kafka Legacy Drags On". The Prague Post.
  82. (Ingelesez) Frenkel, Sheera. (2012). "Kafka's Final Absurdist Tale Plays Out in Tel Aviv". NPR.
  83. (Ingelesez) Lerman, Antony. (2010). "The Kafka legacy: Who Owns Jewish Heritage?". The Guardian. London.
  84. (Ingelesez) Rudoren, Noveck, Jodi, Myra. (2012). "Woman Must Relinquish Kafka Papers, Judge Says". The New York Times.
  85. (Ingelesez) "Franz Kafka: Writing of the System's Despair and Alienation". Socialist Worker Online.
  86. (Ingelesez) Panichas, George A. (2004). "Kafka's Afflicted Vision: A Literary-Theological Critique". Humanitas. Bowie, Maryland, pp. 83-107 or..
  87. (Ingelesez) Bossy, Michel-André. (2001). Artists, Writers, and Musicians: An Encyclopedia of People Who Changed the World. Westport, Connecticut: Oryx Press, p. 100 or. ISBN 978-1-57356-154-9..
  88. (Ingelesez) Kundera, Milan. (1988). "Kafka's World". The Wilson Quarterly. Washington, D.C. 12 (5), pp: 88–99 or. ISBN JSTOR 40257735..
  89. (Ingelesez) Bloom, Harold. (2002). Genius: A Mosaic of One Hundred Exemplary Creative Minds. New York: Warner Books, p. 206 or. ISBN 978-0-446-52717-0..
  90. (Ingelesez) Durantaye, Leland de la. (2007). "Kafka's Reality and Nabokov's Fantasy: On Dwarves, Saints, Beetles, Symbolism and Genius". Comparative Literature. 59 (4), pp. 315-317 or. ISBN doi:10.1215/-59-4-315..
  91. (Ingelesez) Stone, Peter H. (1981). "Gabriel Garcia Marquez, The Art of Fiction No. 69". The Paris Review.
  92. a b c (Ingelesez) Glen, Patrick J. (2007). "The Deconstruction and Reification of Law in Franz Kafka's Before the Law and The Trial". Southern California Interdisciplinary Law Journal. Los Angeles. 17 (23), pp. 47-94 or..
  93. (Ingelesez) Banakar, Reza. (2010). "In Search of Heimat: A Note on Franz Kafka's Concept of Law". Law and Literature. Berkeley, California. 22 (2) ISBN doi:10.2139/ssrn.1574870. SSRN 1574870..
  94. (Ingelesez) Preece, Julian. (2001). The Cambridge Companion to Kafka. Cambridge: Cambridge University Press, pp. 15-31 or. ISBN 978-0-521-66391-5..
  95. (Ingelesez) Ziolkowski, Theodore. (2003). The Mirror of Justice: Literary Reflections of Legal Crisis. Princeton, New Jersey: Princeton University Press, p. 224 or. ISBN 978-0-691-11470-5..
  96. (Ingelesez) Ghosh, Pothik. (2009). "A Note on Kafka and the Question of Revolutionary Subjectivity". Hindu College – Delhi University.
  97. (Ingelesez) Secker, Martin. (1930). "Allegory". The Guardian. London.
  98. (Ingelesez) Newmark, Peter. (1991). About Translation. Wiltshire, England: Cromwell Press, pp. 63–64 or. ISBN 978-1-85359-117-4..
  99. (Ingelesez) Kafka, Franz. (1996). The Metamorphosis and Other Stories. New York: Barnes & Noble, p. xi or. ISBN 978-1-56619-969-8..
  100. (Ingelesez) Sandbank, Shimon. (1992). "After Kafka: The Influence of Kafka's Fiction". Comparative Literature Studies. Oxford. 29 (4), pp. 441–443 or. ISBN JSTOR 40246852..
  101. (Ingelesez) Metcalfe, Anna. (2009). "Small Talk: José Saramago". Financial Times.
  102. (Ingelesez) Silverman, Al. (1986). The Book of the Month: Sixty Years of Books in American Life. Boston: Little, Brown, pp. 129-130 or. ISBN 978-0-316-10119-6..
  103. (Alemanez) "Musils 'Mann ohne Eigenschaften' ist 'wichtigster Roman des Jahrhunderts'". LiteraturHaus.
  104. (Ingelesez) Sandbank, Shimon. (1992). "After Kafka: The Influence of Kafka's Fiction". Comparative Literature Studies. Oxford. 29 (4), pp. 441-443 or. ISBN JSTOR 40246852..
  105. (Ingelesez) Coker, Rachel. (2012). "Kafka Expert Links Teaching, Research". Binghamton: State University of New York.
  106. a b (Ingelesez) Bossy, Michel-André. (2001). Artists, Writers, and Musicians: An Encyclopedia of People Who Changed the World. Westport, Connecticut: Oryx Press, p. 100 or. ISBN 978-1-57356-154-9..
  107. (Ingelesez) Aizenberg, Edna. (1986). "Kafkaesque Strategy and Anti-Peronist Ideology Martinez Estrada's Stories as Socially Symbolic Acts". Latin American Literary Review. Chicago. 14 (28), pp. 11–19 or. ISBN JSTOR 20119426..
  108. (Ingelesez) Strelka, Joseph P. (1984). "Kafkaesque Elements in Kafka's Novels and in Contemporary Narrative Prose". Comparative Literature Studies. Pennsylvania State College. 21 (4), pp. 434–444 or. ISBN JSTOR 40246504..
  109. (Ingelesez) Adams, Jeffrey. (2002). "Orson Welles's The Trial: Film Noir and the Kafkaesque". College Literature, Literature and the Visual Arts. West Chester, Pennsylvania. 29 (3), pp. 140–157 or. ISBN JSTOR 25112662..
  110. (Ingelesez) Schmadel, Lutz D. (2003). "(3412) Kafka". Dictionary of Minor Planet Names. Springer Berlin Heidelberg, p. 284 or. ISBN 978-3-540-00238-3..
  111. (Ingelesez) "3412 Kafka". Minor Planet Center.
  112. (Ingelesez) "What is the relation between Kafka, the writer, and Apache Kafka, the distributed messaging system?". Quora.
  113. (Ingelesez) "Franz Kafka Museum". Franz Kafka Museum.
  114. (Ingelesez) "The Franz Kafka Prize". Franz Kafka Society.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu