Frantzisko Ramon Egia Lopez de Letona (Durango, Bizkaia, 1750eko martxoaren 5a - Madril, Espainia, 1827ko urtarrilaren 6a) bizkaitar politikaria eta militarra izan zen.

Frantzisko Egia


Gerra-ministroa

1817ko ekainaren 19a - 1819ko martxoaren 16a
Francisco Bernaldo de Quirós y Mariño de Lobera (en) Itzuli - José Alós Mora (en) Itzuli

Gerra-ministroa

1814ko maiatzaren 29a - 1815eko martxoaren 25a
Manuel Freyre - Francisco Ballesteros (en) Itzuli

Gerra-ministroa

1810eko urtarrilaren 31 - 1810eko maiatzaren 8a
Antonio Cornel Ferraz Doz y Ferraz (en) Itzuli - Eusebio Bardají y Azara (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaDurango1750eko martxoaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1827ko urtarrilaren 6a (76 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
GraduaKapitain nagusi
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Laranjen Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra

Biografia aldatu

1767an hasi zuen bere karrera militarra Espainiako Armadan, eta 1775ean Aljerren borrokatu zen hango piraten aurka. Sei urte geroago, Ameriketako Estatu Batuetako independentziaren aldeko gerran Pensacola hartzen lagundu zuen. 1792an koronel, hurrengo urtean brigadier eta 1795ean kanpo mariskal izendatu zuten eta bost urte geroago Aragoiko Erreinuko komandante. 1801ean, Portugalen aurka borrokatu zen, eta gero, Iberiar Penintsulako Gerran Extremadurako gudarostearen buruzagia izan zen; Madril hartzen saiatu bazen ere, huts egin zuen eta ondorioz kargua galdu.

Politikoki, absolutismoaren alde egin zuen, eta 1814an Fernando VII.aren Gerrako idazkari bihurtu zen, 1819ko ekain arte.

Granadako kapitain jenerala zela liberalen aurkako zapalkuntza bideratu zuen eta 1820an iraultza liberalak Frantziara erbesteratu zuen. 1823an Iberiar Penintsulara itzuli zen gobernu absolutista ezartzera eta Oiartzunen egokitu zen lehen Behin-behineko Gobernuko Batzorde Goreneko buru izendatu zuen bere burua. Fernando VII.ak Errege Estimuaren konde izendatu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.