Frantziako errugbi selekzioa

Frantziako errugbi selekzioa Frantziaren ordezkaria da gizonezkoen errugbi partida ofizialetan, hala nola, Munduko Errugbi Kopan, Sei Nazioen Txapelketan eta test-partidetan. 1910ean hasi zen britainiar taldeekin lehian Bost Nazioen Txapelketan, eta 1954an irabazi zuen lehenbiziko titulua. Ordutik aurrera, garaipen gehien lortu dituen taldea da.

Frantziako errugbi selekzioa
IzengoitiaOilarraren XV-a,
les Bleus, les Coqs,
les Tricolores
ElkarteaFédération Française de Rugby
EstadioaStade de France, Paris (80.430)
HautatzaileaFabien Galthié
KapitainaCharles Ollivon
Partida gehienFabien Pelous (118)
Puntu gehienFrédéric Michalak (436)
Entsegu gehienSerge Blanco (38)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Frantzia Frantzia 8-38 Zeelanda Berria Zeelanda Berria
Paris, 1906ko urtarrilak 1
Garaipenik handiena
Frantzia Frantzia 87-10 Namibia Namibia
Paris, 2007ko irailak 16
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 61-10 Frantzia Frantzia
Wellington, Zeelanda Berria, 1997ko ekainak 9
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak10 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onenaTxapeldunordea (1987, 2003 eta 2011n)
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak94
Posturik onena26 garaipen (10 Slam Nagusi)

Historia aldatu

 
1906an Zeelanda Berriaren aurka jokatu zuen taldea.

1872an, britainiar merkatariek Frantziako lehenbiziko errugbi taldea sortu zuten Le Havreko portuan: Le Havre Athletic Club. Ondoren, Parisen eta inguruetan sortu ziren taldeak, eta herrialdearen hego-mendebaldean geroago. 1892an jokatu zen Frantziako lehenbiziko txapelketa.[1] 1906an, Zeelanda Berriak bira egin zuen Europan zehar, eta Frantziak selekzioa osatu zuen haien aurka jokatzeko. Partida Parisko Parc des Princesen izan zen, eta etxekoek 38-8 galdu zuten.[2]

1910an, Home Nations torneoan parte hartzera onartua izan zen; harrezkero, Five Nations ("Bost Nazioak") izena hartu zuen txapelketak. Hurrengo urtean erdietsi zuen Oilarraren hamabostekoak nazioarteko lehenbiziko garaipena, 16 eta 15, Eskoziaren aurka, Colombesko estadio mitikoan.[3] Lehen Mundu Gerrak erabat eten zuen kirolaren garapena; errugbilari gehienak mobilizatuak izan ziren, eta anitzek galdu zuten bizia gudu zelaietan, selekzioko 23 jokalarik barne.[4]

Gerra Handia amaiturik, 1920an berriz ekin zitzaion Bost Nazioen Txapelketari. Urte hartan bertan, Frantziak aurreneko aldiz lortu zuen partida bat etxetik kanpo irabaztea, Irlanda 7 eta 15 garaitu batzuen Dublingo Lansdowne Roaden.[5] Bai 1920an, bai 1924an, errugbia kirol olinpikoa izan zen, eta bietan Frantziako selekzioak zilarrezko domina lortu zuen. Baina, hamarkadako arrakastarik handienetako bat 1927ko apirilaren 2an iritsi zen, Ingalaterra 3 eta 0 mendean hartu zuelarik, Adolphe Jauregi baxenafarra kapitaina zela.[6]

1931n, Bost Nazioen Txapelketatik kanporatua izan zen, Frantziako ligan jokalari profesionalak zeudela argudiatuta. Horretaz gain, bortizkeria ere egotzi zitzaien frantziar errugbilariei. Beraz, hamarkada osoan ez zuen britainiar taldeen kontra jokatu. 1939an berriz onartua izan arren, 1940tik 1947ra txapelketa bertan behera geratu zen, Bigarren Mundu Gerraren eraginez.[7][8]

 
Argentina-Frantzia, 1954ko irailak 12, Buenos Airesen.

1950eko hamarkadan, Frantziako errugbiak jauzi kualitatiboa eman zuen. 1951ko otsailaren 24an, lehenbiziko aldiz garaitu zuen Ingalaterra Twickenhamen, 3 eta 11.[9] 1954an, All Blacksak hartu zituen mendean, Jean Praten entsegu bati esker.[10] Urte berean, Bost Nazioen Txapelketa irabazi zuen, Gales eta Ingalaterrarekin berdindurik. 1955ekoan, berriz, Galesekin partekatu zuen garaipena. 1958an, oso bira arrakastatsua egin zuen Hegoafrikan barrena; Springboken kontrako lehenbiziko partida berdindu zuen (3-3)[11] eta bigarrena irabazi, 5 eta 9, Ellis Parken.[12]

Hurrengo urteak ere emankorrak izan ziren, 1959an, 1960an,[oh 1] 1960an eta 1961ean Bost Nazioen Txapelketa irabazi baitzuen. Talentu handiko jokalariak elkartu zituen garai hartako selekzioak, hala nola, Lucien Mias, Christian Darrouy, Pierre Albaladejo, Guy eta André Boniface anaiak, edota Michel Zelaia biarriztarra. Urte batzuetako lehortearen ondoren, 1967koa, 1968koa (Grand Slamarekin) eta 1970koa ere bereganatu zituen. Selekzioaren estiloa erabat aldatua zen orduko, fisikoago bilakatua, Christian Carrère, Walter Spanghero, Benoît Dauga edota Guy Camberaberoren eskutik.[13]

1970eko hamarkadan, Galesko selekzioa izan zen jaun eta jabe Bost Nazioen Txapelketan. Hala ere, Frantziak maila handiko jokalariak zeuzkan, hala nola, Jean-Pierre Rives eta Jean-Claude Skrela hirugarren lerrokoak, Jo Maso erdikoa eta Jean-Michel Aguirre atzelaria. Jacques Fouroux kapitaina zela, Grand Slama irabazi zuen 1977an; txapelketa hartan 15 jokalari besterik ez zuen erabili Jean Desclaux hautatzaileak, eta taldeak entsegu bakarra lortu zuen.[13] 1979ko uztailaren 14an, berriz, garaipen historikoa lortu zuen All Blacksen aurka, aurrenekoa Zeelanda Berrian, 19 eta 24.[14]

1980ko hamarkada oparoa izan zen Frantziako taldearetzat. Jacques Fouroux hautatzaile enblematikoak zuzendurik, sei aldiz irabazi zuen Bost Nazioen Txapelketa: 1981,[15] 1983 (Irlandarekin), 1986 (Eskoziarekin), 1987, 1988 (Galesekin) eta 1989an, bi Grand Slam barne (1981 eta 1987). Eraginkorra ez ezik, jokatzeko era ziraragarria zen, paregabeko belaunaldi bati esker:[13] Didier Camberabero, Patrice Lagisquet, Pierre Berbizier, Serge Blanco, Philippe Sella... 1987ko Munduko Errugbi Kopako finalera iritsi zen,[16] baina Zeelanda Berriak 29 eta 9 garaitu zuen.

 
Frantzia (zuriz)-Zeelanda Berria, 2011ko Munduko Errugbi Kopako finala.

1990eko hamarkadan, lehia estua izan zuen Ingalaterrarekin Europako talde nagusia izateko. Jean-Claude Skrela entrenatzaile zelarik, bai 1997an, bai 1998an, Grand Slama irabazi zuen. 1999an, bigarren aldiz iritsi zuen Munduko Errugbi Kopako finala, finalaurrekoan Zeelanda Berriari 43 eta 31 irabazita; finalean, ordea, Australiak garaitu zuen (35-12).[17] 1999ko Munduko Koparen ostean, Bernard Laportek ordeztu zuen Skrela. Harekin, beste bi Grand Slam eskuratu zituen taldeak, 2002an eta 2004an.[18]

Taldean, bestek beste, Morgan Parra, Thierry Dusautoir eta Imanol Hariñordoki zeudela, Frantziak bere bederatzigarren Grand Slama irabazi zuen 2010ean, eta 2011n Munduko Errugbi Kopako finalista izan zen hirugarren aldiz.[19] Horren ondoan, krisialdi luzea izan zuen selekzioak, eta 2022 arte ez zuen berriz Sei Nazioen Txapelketa irabazi.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1906-1912
     
 
 
 
1915 aldean
     
 
 
 
1960
     
 
 
 
1970
     
 
 
 
1985–86
     
 
 
 
1987
     
 
 
 
1991
     
 
 
 
1995


     
 
 
 
1999–2001
     
 
 
 
2003–2005
     
 
 
 
2007–2009
     
 
 
 
2010–2011
     
 
 
 
2011–2012
     
 
 
 
2015–2016
     
 
 
 
2019–2020
     
 
 
 
2021–2022


     
 
 
 
2023-2024

Palmaresa aldatu

Munduko Errugbi Kopa aldatu

Munduko Errugbi Kopa
Urtea Postua J I B G AT KT
    1987 Finalista 6 4 1 1 215 113
          1991 Final laurdenak 4 3 0 1 92 44
  1995 Hirugarrena 6 5 0 1 184 87
  1999 Finalista 6 5 0 1 210 144
  2003 Laugarrena 7 5 0 2 267 155
  2007 Laugarrena 7 4 0 3 227 103
  2011 Finalista 7 4 0 3 159 124
  2015 Final laurdenak 5 3 0 2 133 125
  2019 Final laurdenak 4 3 0 1 98 71
  2023 Final laurdenak 5 4 0 1 238 61
Denera 57 40 1 16 1823 1027
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena

Sei Nazioen Txapelketa aldatu

   
Ingalaterra
 
Frantzia
 
Irlanda
 
Italia
 
Eskozia
 
Gales
Parte-hartzeak 128 95 130 25 130 130
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations 5 (4) 4 (3) 9 (2) 7 (3)
Bost Nazioak 17 (6) 12 (8) 6 (5) 5 (6) 15 (8)
Sei Nazioak 7 6 5 0 0 6
Denera 29 (10) 18 (8) 16 (8) 0 (0) 14 (8) 28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations 2[oh 2]
Bost Nazioak 11 6 1 3 6
Sei Nazioak 2 4 3 0 0 4
Denera 13 10 4 0 3 12
Koroa hirukoitzak
Home Nations 5 2 7 6
Bost Nazioak 16 4 3 11
Sei Nazioak 5 7 0 5
Denera 26 13 10 22
Zurezko koilarak
Home Nations 7 10 5 6
Bost Nazioak 10 12 15 15 10
Sei Nazioak 0 1 0 18 4 2
Denera 17 13 25 18 24 18


  • Txapelduna (18): 1959, 1961, 1962, 1967, 1968, 1977, 1981, 1987, 1989, 1993, 1997, 1998, 2002, 2004, 2006, 2007, 2010, 2022.
  • Txapeldun elkarbanatua (8): 1954, 1955, 1960, 1970, 1973, 1983, 1986, 1988.
  • Slam nagusia (10): 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010, 2022.
  • Le Crunch (11): 2002, 2004, 2005, 2006, 2010, 2014, 2018, 2020, 2022, 2023, 2024.
    • Ingalaterra 14 - Frantzia 11
  • Giuseppe Garibaldi Trofeoa (15): 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023.
    • Frantzia 15 - Italia 2
  • Auld Alliance Trophy (4): 2019, 2022, 2023, 2024
    • Frantzia 4 - Eskozia 3

Europako Nazioen Kopa aldatu

  • Txapelduna (25): 1936, 1937, 1938, 1952, 1954, 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994.
  • Txapeldunordea (4): 1969, 1975, 1977, 1997.

Olinpiar Jokoetako txapelketa aldatu

  • Txapelduna (1): 1900.
  • Txapeldunordea (2): 1920, 1924.

Jokalarien errekorrak aldatu

Partida gehien aldatu

 
Fabien Pelous, Frantziako selekzioarekin partida gehien jokatu dituen errugbilaria.
# Jokalaria Postua Urteak Partidak
1 Fabien Pelous bigarren lerroko 1995–2007 118
2 Philippe Sella erdiko 1982–1995 111
3 Raphaël Ibañez orpokatzaile 1996–2007 98
4 Serge Blanco atzelari 1980–1991 93
5 Gaël Fickou erdiko 2013– 90
6 Olivier Magne hirugarren lerroko hegal 1997–2007 89
7 Damien Traille erdiko, atzelari 2001–2011 86
8 Nicolas Mas harroin 2003–2015 85
9 Sylvain Marconnet harroin 1998–2011 84
10 Dimitri Szarzewski orpokatzaile 2004–2015 83
11 Imanol Hariñordoki hirugarren lerroko 2002–2012 82
Louis Picamoles hirugarren lerroko erdiko 2008–2019

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Entsegu gehien aldatu

# Izena Postua Urteak J En
1 Serge Blanco atzelari 1980–1991 93 38
2 Damian Penaud erdiko, hegaleko 2017– 53 36
3 Vincent Clerc hegaleko 2002–2013 67 34
4 Philippe Saint-André hegaleko 1990–1997 69 32
5 Philippe Sella erdiko 1982–1995 111 30
6 Philippe Bernat-Salles hegaleko 1992–2001 41 26
Émile Ntamack atzelari, hegaleko 1994–2000 46
8 Christophe Dominici hegaleko 1998–2007 67 25
9 Christian Darrouy hegaleko 1957–1967 40 23
Aurélien Rougerie erdiko, hegaleko 2001–2012 76

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Tanto gehien aldatu

 
Frédéric Michalak, Frantziako selekzioarekin tanto gehien erdietsi dituen errugbilaria.
# Izena Postua Urteak J T En Tr Zk Dr
1 Frédéric Michalak zabaltzaile 2001–2015 77 10 61 79 9 436
2 Christophe Lamaison erdiko, zabaltzaile 1996–2001 37 2 59 78 6 380
3 Dimitri Yachvili uztartze-erdilari 2002–2012 61 2 51 85 2 373
4 Morgan Parra uztartze-erdilari 2008–2019 71 3 47 86 1 370
5 Thierry Lacroix zabaltzaile, erdiko 1989–1997 43 6 32 89 2 367
6 Didier Camberabero zabaltzaile 1982–1993 36 12 48 59 11 354
7 Thomas Ramos atzelari 2019- 36 5 66 59 1 337
8 Gérald Merceron uztartze-erdilari, zabaltzaile 1999–2003 32 3 36 57 3 267
9 Jean-Pierre Romeu zabaltzaile 1972–1977 34 4 27 56 9 265
10 Thomas Castaignède atzelari, zabaltzaile 1995–2007 54 18 42 21 5 252
11 Serge Blanco atzelari 1980–1991 93 38 6 21 2 233

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik..

Erreferentziak aldatu

  1. History of rugby in France. terrynorm.ic24.net (Noiz kontsultatua: 2023-9-19).
  2. 1er janvier 1906: «Pouvons-nous compter sur vous?». Club de rugby Les Nomades, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-19).
  3. 2 janvier 1911: la première victoire du XV de France. dailymotion.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
  4. Le rugby et la Grande Guerre. lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
  5. Tournoi des Cinq Nations 1920, 4ème journé. equipe-france.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
  6. Perrono, Thomas. Le premier Crunch victorieux: le jour où le XV de France a réussi à battre le XV d’Angleterre. enenvor.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
  7. Dhers, Gilles. 1931: violence, amateurisme marron, la France exclue du Tournoi des cinq nations. liberation.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
  8. 1931 - La France exclue du Tournoi. aslagnyrugby.net (Noiz kontsultatua: 2023-9-21).
  9. 1951-1960: La France parmis les Grands. Ligue Nationale de Rugby, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
  10. New Zealand vs France, 27 February 1954. stats.allblacks.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
  11. 26 July 1958, South Africa vs France. Springbok Rugby Hall of Fame, genslin.us (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
  12. 16 August 1958, South Africa vs France. Springbok Rugby Hall of Fame, genslin.us (Noiz kontsultatua: 2023-9-22).
  13. a b c de la Calle, Fermín. El «rugby champagne» frente al «rugby Rambo», una dicotomía francesa. sport.jotdown.es (Noiz kontsultatua: 2023-9-24).
  14. New Zealand vs France, New Zealand, 14 July 1979. All Blacks, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-9-24).
  15. Bourniquel, David. Histoire de grand chelem - 1981, la renaissance d’une grande nation de rugby. rugbyrama.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-26).
  16. Corbet, Thomas. Les matchs qui ont marqué l'histoire du XV de France en Coupe du monde : Australie 1987. actu.fr (Noiz kontsultatua: 2023-9-26).
  17. Alduntzin, Koldo. Australiak bigarren Kopa. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-28).
  18. Alduntzin, Koldo. Azken bi urteotako lanari esker. Berria, 2004ko martxoak 30, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-28).
  19. Zabaleta, Eneritz. Herri oso bat 'All Blacks'-ekin. Berria, 2011ko urriak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-29).

Oharrak aldatu

  1. Ingalaterrarekin berdindua.
  2. Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.

Kanpo estekak aldatu