Frantziako Iraultzako Gerrak

Frantziako Iraultzako Gerrak Frantzia iraultzailearen eta Europako zenbait estaturen artean gatazka armatuak izan ziren, 1792-1802 bitartean gertatutakoak. Iraultzaren suhartasunak eta berrikuntza militarrek markatuta, Frantzia iraultzailearen armadek aurka zituen hainbat koalizio garaitu zituen, eta Herbehereetara, Italiara eta Rhin aldera hedatu zen frantziarren kontrola. Gerretan soldadu kopuru itzelek hartu zuten parte, batik bat errekrutatze moderno masiboa martxan jarri zelako.

Frantziako Iraultzako Gerrak
Frantziako Iraultzaren zati
EmaitzaFrantziarren garaipena.
Frantziako Lehen Errepublikaren iraupena.
Errepublika ahizpen sorrera.
Napoleondar Gerren hasiera.
Gudulariak
Austria inperiala
Prusia
Erresuma Batua
Errusia
Borboiak
Espainia
Napoliko Erresuma
Sardinia
Otomandar Inperioa
Holandako Errepublika
Portugal
Frantziako Gobernu Iraultzaileak
Irlandar Elkartuak
Polonia
Danimarka-Norvegia

Frantziako Iraultzako Gerrak oro har Lehen Koalizioaren (1792-1797) eta Bigarren Koalizioaren (1798-1801) artean sailkatzen da, nahiz eta Erresuma Batuaren kontra 1793tik 1802 arte etenik gabe jardun zuen borrokan Frantziak. Ondorengo borrokei buruz, ikus ezazu «Napoleondar Gerrak» artikulua.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu