František Palacký
František Palacký (ˈfranciʃɛk ˈpalatskiː ahoskatua; Hodslavice, Moravia, 1798ko ekainaren 14a - Praga, 1876ko maiatzaren 26a) txekiar historialaria eta politikaria izan zen. 1836tik 1867ra, Geschichte von Böhmen (Bohemiaren historia, 5 ale) idatzi zuen, alemanez lehenengo eta txekieraz gero. Obra horretako joera nazionalistak arrakasta handia eman zion egileari, eta politika-munduan sartzea erabaki zuen. Frankfurteko Parlamentuan parte hartzeari ezezkoa eman zion Bohemiaren izenean, eta Bohemia autonomoa lortzen saiatu zen, Austriako inperio federal baten barnean.
Erreferentziak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: František Palacký |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.