Francisco Núñez Muley

Francisco Núñez Muley (Granadako Erresuma, 1490 inguruan-1568 inguruan) Errege Katolikoek Granadako Erresuma, moriskoen komuniatearen ordezkaria eta defendatzailea izan zen. Kristautako Granadako gizartean goi mailako pertsonaia izan zen.

Francisco Núñez Muley
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Núñez Muley
Jaiotza1490
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza1568 (77/78 urte)
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakGranadako Gerra

Biografia aldatu

Granada nazarian jaioa, kristauek Granada menderatu zutenean bi urte zituen. Bere familiak Benimerines leinuarekin lotura zuen eta hortik Muley abizena zetorren; "muley" jatorriz Al-Andalusen eta Magreben printze pareko tratamendua zen. Granadako musulman guztiak bezala, oso goiz, kristaua egitera behartu zuten. Francisco Núñez Muley Granadako apezpikua zen Hernando de Talaveraren morroia izan zen eta urte askoan Espainiako erregeen kortesaua izan zen; zehatz-mehatz Elisabet I.a Gaztelakoa eta Errando II.a Aragoikoarekin, Karlos Habsburgokoarekin eta Filipe II.a Espainiakoarekin.

Behin erlijio musulmana debekatuta, Núñez Muleyk moriskoen kultura babesteko helburuarekin lan handia egin zuen. Gaztelako Erresumak haien izaera ezabatu nahi zuen bitartean, Núñez Muleyk behin eta berriro ere haien hizkuntza eta ohituren alde hartu zuen jarrera. Zentzu horretan 1566an Memorial ezagun bat idatzi zuen. Núñezen lanek ez zuten inongo arrakasta izan. Errege Katolikoek nazariekin sinatutako Granadako hitzarmenak ez zituzten errespetatu, puskatu zituzten, eta, ondoriz, Alpujarretako guda piztu zen. Gertaera ilun horiek moriskoen kanporatzearekin bukatu zen, 1609an.[1][2]

Hitzarmenen haustura aldatu

1554an Guadixen apezpikuen kontzilioa bildu zen; apezpikuek eskaera hauek egin zituzten:

  • Arabiera eta hizkuntza horretan idatzitako liburuak debekatu behar ziren.
  • Arabierazko izenak debekatu behar ziren.
  • Janzkera arabiarrak, emakumeen hiyab, debekatu behar ziren.
  • Moriskoen festak eta musika debekatu behar zen (zambrak).
  • Islamen ohikoak ziren hammam edo bainuak debekatu behar ziren.
  • Moriskoek ostiraletan eta igandetan etxeko ateak irekita izan behar zituzten, horrela kristauek musulmanen ostiraleko otoitza egiten ez zutela eta, halaber, igandeko festa gordetzen zutela ikusiko zuten.
  • Moriskoek esklabuak izatea debekatuta zuten. Kristau zaharrek esklaboak izan zitzaketen arazorik gabe.

Memoriala aldatu

Egoera horretan, gaztelarren hitzarmenak gordetzeko asmorik ez zutela ikusita eta zetorren errepresioaren aurrean idazki bat prestatu zuen Granadako Kantzelergori eta Errege Audientziei aurkezteko. Dokumentu horretan Núñez Muleyk moriskoen elementu kulturalak defenditu zituen, beste lurraldetakoekin konparatuz, esatetako Galizia eta Kataluniakoekin. Haren hitzetan ohitura eta kultura horiek ez zuten kristautasuna arriskuan kartzen.[3]

Liburua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .