Francisco Herrera Zaharra

Francisco Herrera Zaharra (gaztelaniaz: Francisco Herrera el Viejo; Sevilla, 1590 aldean - Madril, 1656 aldean) espainiar margolari eta grabatzailea izan zen.

Francisco Herrera Zaharra

Bizitza
JaiotzaSevilla, 1576 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1656 (79/80 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Francisco Pacheco
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta grabatzailea
Lantokia(k)Madril
Erratzgilea, Calvet museoa, Avignon

Eragin handia izan zuen Sevillako errealismo barrokoaren sorreran. Nolanahi ere, gaur egun ezagutzen den bere lehen koadroa erabat manierista da: Mendekostea (1617, El Greco museoa, Toledo). Geroko obretan, berriz, manierismoa guztiz alde batera utzi gabe, eta veneziarren ukituak ere nabari zaizkiola, errealistago azaltzen da: San Hermegildoren Apoteosia (1623 inguruan, Arte Eder museoa, Sevilla), San Bonabenturaren bizitzaren gertaerak saila (1626-1628), San Josef Haurrarekin (1648, Lázaro Galdiano museoa, Madril). Bere azken urteetan Sevilla utzi eta Madrilen lan egin zuen.

Erreferentziak aldatu