Francisco Galdos

txirrindulari arabarra

Francisco Galdos Gauna (Lasarte, Araba, 1947ko maiatzaren 6a) euskal txirrindulari profesionala izan zen. 1969tik 1980ra bitartean jardun zuena.

Francisco Galdos

Bizitza
JaiotzaLasarte1947ko maiatzaren 6a (76 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kas 1969-1979
Kelme 1979-1979
 

Nahiz eta garaipen gutxi lortu, Galdos 1970eko hamarkadako txirrindulari nagusienetariko bat izan zen, Itzuli Handietan maila handian aritzen zelako.[1]

Ibilbidea aldatu

1968an Kantabriako Itzulia lortu ondoren, hurrengo urtean KASek fitxatu eta profesional bilakatu zuen. Urte hartan Dauphiné Libérén zortzigarrena izan zen, Raymond Poulidorrengandik ia bost minutura (4' 58").

Galdosek hamaika aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean, sei aldiz Italiako Giroan eta lau aldiz Espainiako Vueltan: guztira hirutan zapaldu zuen podiuma (bitan Giron eta behin Vueltan) eta hamabitan izan zen hamar onenen artean (bost aldiz Tourran, lau aldiz Giron eta hiru aldiz Vueltan).[2]

 
Stelvio mendatea (2.758 m)

Emaitzarik onenak 1975ean lortu zituen: Romandiako Tourra eta, Giron, Stelvio mendateko etapa.

Giro hartara Eddy Merckx eta Francesco Moser ez ziren joan, Tourra prestatzen ari zirelako. Francisco Galdosek elastiko arrosa jantzi zuen 4. eta 12. etapen artean, baina Giovanni Battaglinek, 13. etapa irabazita, lidergoa kendu zion, Galdos etsita utzirik. Egun bat geroago, 14. etapan, orduan ezezaguna zen Fausto Bertoglio gailendu eta lider berria bihurtu zen. Azken etapan Stelvio igo zen. Galdosek erasoa jo zuen, etapa irabaziz, baina italiarrak eutsi egin zion lidergoari. Azken sailkapen orokorrean bigarren izan zen, Felice Gimondi eta Roger De Vlaemincken aurretik, baina Bertogliorengandik 41 segundora. Francisco Galdosek Andrés Olivarekin batera irabazi zuen mendiko sailkapena.

KAS desagertu ondoren, 1980an Kelmek fitxatu zuen. Urte hartan zortzigarren izan zen Vueltan, eta Tourrean 5. etapan erorita, lasterketa utzi behar izan zuen.

Palmaresa aldatu

1968

1969

1970

1971

1972

1973

1975

1976

1977

1978

1979

1980

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980
  Italiako Giroa 4. 3. 9. 17. 2. 18.
  Frantziako Tourra 9. 11. 20. UT UT 6. 4. 7. 28.
  Espainiako Vuelta 21. 6. 18. 2. 8.
  Munduko Txapelketa 35. 41. 19.

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu